Osalanen zuzendari nagusiak segurtasun katea indartzen duten elementuak identifikatzeko beharra azpimarratu du
Eraikuntza lanetan parte hartzen duten enpresetako pertsonen segurtasuna kudeatzeko ardura beregan duten enpresen esperientziak elkar trukatzea ahalbidetuko duen espazioak sortzea helburu du gaur Bilbon egin den jardunaldiak. Esperientzia praktikoak oinarri hartuta “Segurtasunaren kudeaketa eraikuntza lan handietan” izenburupean Iberdrola Dorrean egin da jardunaldi teknikoa OSALANek, Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Erakundeak antolatuta.
OSALANen zuzendariak, Izaskun Urienek eman dio hasiera “Segurtasunaren kudeaketa eraikuntza lan handietan; esperientzia praktikoak”izeneko jardunaldi teknikoari. Bere hitzaldian “segurtasun katea sendotzen duten elementuak identifikatzeko” beharraz hitz egin du. Urienek “pertsonen lan eremuko segurtasuna, helburu iheskorra” dela esan du “egunerokotasunak behin eta berriz gogorarazten digun moduan”. Eta hor zentratu du esperientzia baikorren elkartrukaketarako guneen garrantzia.
Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomiadunaren zuzendariak esan du, lan istripu guztiek orohar, baina bereziki pertsona baten heriotza eragiten duten istripuek erakusten dutela, “zein ahula izan litekeen segurtasunaren katea”. OSALANen helburu nagusiteko bat segurtasun katearen katebegiak sendotzen eta indartzen dituzten elementuak identifikatzeko lan egitea da eta Urienek, bide horretan espezializazioak, ikerketak eta berrikuntzak eta formazioak “segurtasun katearen sendotasuna indartzen” dutela esan du.
Jardunaldiak OSALANek segurtasunaren kudeaketan bikaintasuna bilatzen duten enpresei eta arriskuen prebentzio legearen eskaizunetatik haratago joanda, soluzio bila, berrikuntzan buru belarri sartuta daudenen pertsonei bere esker ona erakusteko balio izan du. Izaskun Urienek OSALANek pertsona helburu hartuta, laneko segurtasuna eta osasuna bermatzen lagunduko duten ildo berrien etengabeko bilaketan dabiltzanekin duen konpromezuaz hitz egin du. Hitzaldiaren amaieran, gogora ekarri du “zero istripu helburua, eskura daukagun erronka da, gurea bezalako gizarte batek nekez egingo baitu aurrera, lan eremu seguru baten bermerik gabe”.
Aurkezpen hitzaldian Izaskun Urienekin batera izan da Antonio Moreno, Iberdrolako Prebentzio Zerbitzuaren zuzendaria.
2014ko irailaren 12ko Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 289 KB)