OSALANeko zuzendari nagusiak Izaskun Urienek barruko airearen kalitateari buruzko jardunaldian parte hartu du
Ekitaldia AVECAIk antolatu du Bilbon, Barruko Giro-kalitaterako Enpesen Euskal Elkarteak bere 15. urteurrena gogoratuz.
Bere hitzaldian Izaskun Urienek gogoratu du laneko arriskuen prebentzioaren ezarpena Euskadin desberdina dela sektorearen arrisku mailaren arabera. Arrisku handiko sektore eta aktbitateetan “ezarriago dago”, segurtasun ezak langile eta enpresarentzako ondorio larriak ekarri ditzake eta, istripu larriak esaterako.
Aldiz, istripua izateko arriskua eta pertzepzioa baxuagoa den sektore eta aktibitateetan, non arazoak gaixotasunei lotuta agertzen diren eta hortaz, ondorioak epe luzeago batean agertzen diren, “prebentzioak lehentasuna izateari uzten dio”.
Dena den, 1995.urtean Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea onartu zenetik “lan leku seguru eta osasuntsua izateko” egindako bidea azpimarratu du Urienek. Bide horretan “enpresek lan postuetako baldintzak hobetzeko egindako ekarpen garrantzitzu eta beharrezkoa” azpimarratu ditu.
Izaskun Urienek Pedro Gurrutxaga AVECAIko presidentearekin,Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentearekin eta Mikel Alvarez, Bilboko Udaleko Alkatetza, Garapen Ekonoomiko eta Gobernu Oneko zinegotziarekin batera parte hartu du hasiera ekitaldian. Ondoren, barruko giroaren kalitateari eskainitako hitzaldiak izan dira, tartean, OSALANeko teknikaria den Mª Nieves de la Peñarena, “Giro fisikoa, osasuna eta lana” izenburuarekin.