Osalaneko teknikarien hitzaldi informatiboa Beasaingo CAFen
Álvaro Abancens, Gipuzkoako Lurralde arduraduna eta Ibon Izagirre, Lan Arriskuen Prebentzioko Teknikaria Beasaingo CAFen egon ziren “Prebentzio legea; langile zein enpresaren eskubideak eta erantzukizunak prebentzio arloan" izenburua duen hitzaldi informatiboa ematen.
Apirilaren 28an “Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna” zela probestuz CAF Beasaineko prebentzio delegatuek egindako gonbitari erantzunez bertaratu dira Osalaneko teknikariak. Bi hitzaldi egin dira egunean zehar eta guztira 600 lagunetik gora gerturatu dira hura entzutera. Hitzaldiak arrakasta izan du eta bai antolatzaileak eta baita hitzaldia ematera gerturatu ziren Osalaneko teknikoak ere pozik agertu dira ekimenak izan duen harrerarekin.