Osalanek PRLinnovación foroak Bilbon antolatutako lehen gosarian parte hartuko du Prebentzioa, Osasuna eta Ongizatea sustatzeko
Pasa den martxoaren 21ean, PRLInnovación Foroko ordezkariak batu ziren Alberto Alonso OSALANen zuzendariarekin, Juan Carlos Coto planifikazio zuzendariorderekin eta Francisco Javier Inda zuzendariorde teknikoarekin. PRLInnovación-en aldetik, bileran izan ziren Guillermo Murciano (DHL), Juan Ramón Díaz (Arcelormittal Dist.), Javier Guiral (Gamesa) eta Jorge Tubio PRLInnovación-en zuzendari nagusia.
Bileran zehar bi erakundeek proiektu desberdinetan elkarrekin lan egiteko konpromezua hartu zuten sinergiak bilatuz, prebentzioan, osasunean eta ongizatean eragin baikorra izango duten ekimenak martxan jartzeko.
Horretarako elkarlanerako akordioa lantzen ari dira aurrera eramango dituzten ekimenak planifikatutako estrategia batean txertatzeko. Zehaztutako helburuen artean daude OSALANek eta PRLInnovación-ek aurrera eramaten dituzten ekimenek ahalik oihartzun haundiena izatea, elkarrekin egiten dituzten proiektuek irismen nahikoa izan dezaten.
Lehen pausu bezala, PRLInnovación-ek Prebentzio Kulturaren inguruko lehen gosaria antolatzeko asmoa du Bilbon eta OSALANek bere laguntza eta partehartzea baieztatu ditu. Lehen ekimen hau aurtengo maiatzean izatea espero da.
2017ko martxoaren 28an Osalan-ek egindako prentsa-oharra (pdf, 405 KB)
