Osalanek: "Langileen osasuna eraginkortasunez babesteko araudiak legezko estaldura eskeini behar dio lan errealitateari"
OSALANek Lan Arriskuen Prebentzio arloko profesionalak batu ditu, "PREBENTZIO-ZERBITZUEN OSASUN-KUDEAKETAREN ETORKIZUNA. HIRU URTE 843/2011 ERREGE DEKRETUAREKIN: HAUSNARKETAK" izenburuko lan jardunaldian. Bertan, Prebentzio Zerbitzuetako osasun jardueren lege eremua aztertu eta indarrean dagoen araudiaren eraginkortasuna jorratu dute. Osalaneko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urienek, jardunaldiak inauguratu ditu eta honako hau nabarmendu du: “prebentzio zerbitzuetako osasun kudeaketaren etorkizunak planteatzen dituen erronkeei aurre egiteko araudia gaurkotuta mantetzea garrantzizkoa da”.
Ostiral goizean, OSALANek Bilboko Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan, laneko prebentzio zerbitzuetako profesional ezberdinak batu ditu, osasun kudeaketaren lege eremuaren gainean hausnarketa irekia egiteko. 843/2011 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren Prebentzio Zerbitzuetako osasun antolakuntzaren etorkizuna analizatu da foro honetan.
"Lan arriskuen aurrean langileak babesteko, Prebetzio Zerbitzuetako osasun kudeaketaren araudien oinarrietan sakondu behar dugu. Langileen segurtasuna eta osasunaren defentsa, hain zuzen ere, eta pertsonekiko dugun konpromisoa kontutan hartuz, OSALANen Lan Arriskuen Prebentzioarekin lotutako araudi ezberdinen aplikazio aukera guztiak analizatzen ditugu. Azken finean, langileen ongizatearekin lotura zuzena dituztelako hauek.”, azpimarratu du OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek.
Jardunaldian azaldu denez, OSALANek 306/1999 Dekretua sakonki aztertzeko lan handia burutu du. Berrazterketa hau barneko lan taldeen bitartez egin du eta dekretua prestatzen lagundu zuten profesionalen kolaborazioa eta esperientzia kontutan hartuz, sozietate zientifikoak, prebentzio zerbitzuetako agenteak eta kanpo aholkularitza. Burututako lanarekin oinarrizko irizpideen zirriborroa prestatu da Osasun Sailari proposatzeko.
Jardunaldira gonbidatutako aditu ezberdinen eskutik hiru lan-panelak garatu dira , honako gai hauek lantzeko: Prebentzio zerbitzuen eta elkarte zientifikoen ikuspegia, OSALANen proposamena: Eusko Jaurlaritzaren 306 Dekretuaren aldaketa , 843/2011 Errege Dekretua dela eta, ta azkenik, beste Autonomia-Erkidego batzuen ikuspegia.
Jardunaldian nabarmendu diren ideien artean, prebentzio jardueren espezifitatearen garrantzia aipatu da. Jarduera hauek lanaren arriskuarekin lotura zuzena izan behar dute. Langile bakoitzaren aurreko patologiak kontutan hartzearen garrantzia ere nabarmendu da baita enpresen kudeaketa planetan islatutako osasunaren zaintzaren jarraipena mantentzea ere. Azken finean, legea finalista izatea, laneko osasunaren zaintzaren kalitatea mantentzeko. Legeak egin prebentzio jasangarria egiteko eta enpresa txikietara heltzeko.
"Jardunaldi hau legeak laneko errealitatera eta Prebentzio Zerbitzuetako osasun jardueren kudeaketa errealara egokitzeko aurrerapausu bat emateko baliogarria izatea espero dugu. Guztion lan koordinatua lan istripu gutxiago eta lan gaixotasunak pairatzen dituzten pertsona gutxiago egoteko baliogarria izatea espero dugu. Azken finean, lan osasun bikaina eta langileen %100eko babesa bermatzeko pausu egokiak ematea.", azaltzen du Izaskun Urien Azpitartek, OSALANeko Zuzendari Nagusiak.
Lan Arriskuen Prebentzioaren legeak eta indarrean dagoen araudiak prebentzio jarduerak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak antolatzeko aukera ezberdinak eskeintzen dituzte. Zentzu honetan, 306/1999 Dekretuak gutxieneko baldintzak ezartzen ditu, besteak beste, langile bakoitzeko osasun pertsonalaren ratioak, pertsonen duintasuna eta intimitatea bermatzeko instalazioak, osasun tresnak eta material egokiak edota lehen sorospenerako ebakuazioa eta lekuz aldatzeko mekanismoen gaineko protokoloa. Hala ere, orain hiru urte 843/2011 Errege Dekretua sartu zen indarrean eta Eusko Jaurlaritzaren Dekretuarekin konparatuta ratio eta material euskarrietan ezberdintasunak aurkezten ditu. Gainera, Kanpo Prebentzio Zerbitzuen arteko kolaborazio hitzarmenak edota Bertako Prebentzio Zerbitzuak eta Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuen osasun jardueren azpikontratazioaren figura berriak agertzen ditu.
2014ko urriaren 10ean Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 479 KB)