Osalanek laneko arriskuen prebentziorako 3. kongresuan parte hartzen du
OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, laneko arriskuen prebentzioa eta segurtasuna eta osasuna lanean kudeatzeko kultura sustatzeko lan ildoaren baitan, Laneko Arriskuen Prebentziorako 3. Kongresuan parte hartzen du. “Pertsonak, Teknologiak eta Joerak” izenburupean ospatzen da Bilboko Iberdrola Dorrean Kaliatearen Espainiko Elkartearen prebentzio elkargoak antolatuta.
Topagune irekia eta jakintza alor anitzak batzea ditu helburu, urtero ospatzen den Kongresua honek, non elkargoa osatzen duten lan talde desberdinek, enpresen eta gizartearen esku jartzen dituzten prebentzioaren kudeaketan aurreko urtean zehar identifikatutako praktika, eredu, tresna, joera eta sistema onenak. Aurtengoan esaterako, laneko arriskuen prebentzioan dronekin izandako esperientzia praktikoak ezagutaraziko dira batetik eta pertsonak eta joerak ardatz hartuta, mahai ingurua egingo da erakundeen barruan lan eremuko hobekuntzaren ikuspuntutik.
Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuak emango dio hasiera Kongresuari, Rikardo Barkala Bilboko Udaleko lehen alkateordearekin eta Marta Villanueva AECko zuzendari nagusiarekin batera. Kongresuan Victoria Álvarez-ek parte hartuko du, OSALANen laneko arriskuen prebentzio arloburua Gipuzkoan, “EAEn 2020an Laneko Segurtasuna eta Osasuna” hitzaldiarekin. OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, amaiera ekitaldian parte hartuko du Antonio Moreno, AECren arriskuen prebentziorako elkargoko presidentearekin batera.
