Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osalanek 300.000 euro bideratu ditu aurtengo prebentzio ordezkarien formaziorako

 

OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Prebentzio Ordezkarien Oinarrizko Formazioa baimendu eta diruz laguntzeko deialdi berria egin du aurtengo urterako, zeinetan 300.000€ erabiliko dituen. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da gaur, maiatzaren 5ean. Ebazpen honek Mª Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak hartutako konpromezuei erantzuten die.

 

Osalanen zereginen artean daude laneko segurtasunaren, higienearen eta osasunaren inguruan prestakuntza-planak eta ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea. Gaur argitaratutako deialdia “EAEn Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbide Arteko Akordioaren” ondorio da (1997ko abenduaren 19ko Ebazpena), Confebask elkarteak eta ELA-STV, UGT, CC.OO. eta LAB sindikatuek sinatutakoarena, eta «Prebentzioko Ordezkarien Prestakuntzari» dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztiei eta besteren konturako langile guztiei dago zuzenduta.

Deialdi honen helburua bikoitza da

Batetik, baimena ematea EAEko enpresetako edo Lantokietako Prebentzio Ordezkariei prestakuntza eman ahal izateko. Eta, bestetik, diru-laguntza ematea EAEko enpresetako edo Lantokietako Prebentzio Ordezkarien prestakuntza hori finantzatzeko.

2017 ekitaldian Prebentzio Ordezkariak gaitzeko Oinarrizko Mailako prestakuntza emateko baimena, eta behin baimena lortuta, diru-laguntza eskatu ahal izango dituzte honako hauek: prestakuntza-zentro guztiek, publikoek nahiz pribatuek, sindikatuek eta, enpresekin zerbitzuak itunduta izanik, haien prebentzioko ordezkariei dagokienez akreditatutako prebentzio-zerbitzuek, betiere egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute.

Berritasun gisa, aipatu baimenaren eta diru-laguntzaren eskaeren eta haien kudeaketaren izapidetzea elektronikoa izango dela, ondoko helbidearen bidez:

https://www.euskadi.eus/autorizacion/formacion-basica-dps/y22-izapide/es

2016an, 104 prestakuntza-ikastaro (52 Araudi Arlokoak eta 52 Arlo Teknikokoak) eman ziren mekanismo honen bidez, eta 882 eta 872 ikaslek parte hartu zuten hurrenez hurren.

2017ko maiatzaren 5ean Osalan-ek egindako prentsa-oharra (pdf, 330 KB)