Laneko osasunaren kudeaketa eraldatzen
OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, eman dio hasiera Osarten Kooperatiba Elkarteak antolatu duen “Laneko Osasunaren Kudeaketa Eraldatzen” jardunaldiari. Ekitaldia Orona Fundazioaren Hernaniko Entzungelan egin da.
Osarten Kooperatiba Elkartea Mondragon Korporazioaren prebentzio-zerbitzu mankomunatua da eta bere eginkizuna elkartutako enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea da, baita, oro har, osasunarekin zerikusia duten jarduera osagarriak egitea ere.
Jardunaldi honetan laneko segurtasunaren eta osasunaren bidean inspirazio iturri izan daitezkeen enpresa batzuen esperientziak partekatu dira, enpresen hazkundean bultzatzaile izan daitezkeenak. Horretaz gain, laneko osasunaren arloan agertzen diren helburuak lortzeko motibazioak betetzen duen papera aztertu da. Izan ere, araudiaren betetze mailatik harago, laneko osasunaren kudeaketa eraldatzea lortzeko motibazioa giltzarri dela planteatu da.

