Gobernu Kontseiluak herritarrei telebista digitalaren, irratiaren eta Interneteko banda zabal ultralasterraren instalazioak hobetzeko laguntzak emateko programa onartu du. Honekin batera, erabiltzen ez diren antenak eta kableak eraikinetako fatxadetatik kentzeko laguntza izango da. Diru-laguntza programa honetara 3.904.485,38 milioi euro bideratuko dira eta Europar Batasuneko Next Generation Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatuko dira.
Eusko Jaurlaritzak eta EBko Next funtsek batera finantzatzen dute eraikin publiko eta auzotarrenen telekomunikazioen berrikuntza
Argitalpen-data: