Europak aukerak lor ditzake AEBak komertzialki isolatzen badira, SPRI taldearen jardunaldi batean adierazi denez, Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordearen eta EBrako eta Kanpo Harremanetarako idazkari Nagusiaren partehartzearekin

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Andoitz Kortak Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (SPRI Taldearen mendekoa) antolatutako jardunaldi batean parte hartu du ostiral honetan Bilbon. Donald Trump AEBko lehendakaritzara iristeak euskal negozioetan izan duen eragina aztertu du.

Jardunaldia Ander Caballero EBko eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ireki du. Ondoren, Barack Obama presidente zela Etxe Zuriko Kudeaketa Globaleko zuzendari gisa aritu zen Brett Bruen AEBetako diplomatikoak adierazi duenez, "milioi dolarreko galdera izango da, zer gertatuko ote den", baina ziur agertu da negozio aukerak egongo direla. "Estatu Batuen isolamenduak aukerak sortzen ditu Europarentzat", azpimarratu du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea