Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

URAk Arundo donax kañabera kendu du Bakioko Ondarre errekaren arroko 1100 m²-tan

Argitalpen-data: 

Arundo donax Bakioko Ondarre errekan

Arundo donax Bakioko Ondarre errekan

  • Arundo donax espezie exotiko inbaditzailea kontrolatzeko lanak dira, eta aurretiazko tratamenduei jarraipena ematen diete, arroan duten presentzia mugatzen saiatzeko
  • Arintasun, aldakortasun eta erresistentziagatik asko erabiltzen den espezie inbaditzailea

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Arundo donax kañabera kendu du Bakioko Ondarre errekaren arroko 1100 m²-tan, ibilguak lehengoratzeko zerbitzuak landare inbaditzaileak kontrolatzeko eta erauzteko egiten dituen lanen esparruan.

Zehazki, jarduketa honetan, ibilguaren ertzetan Arundo donax espeziearen presentzia desagerrarazten saiatzen ari dira. Lanak 2021eko maiatzean egin dira, eta eremu horretan egiten den laugarren esku-hartzea da. Horri esker, hasierako azalera kaltetua 1.322 m2-koa izatetik 213,25 m2-koa izatera igaro da.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oharra: URAk Arundo donax kañabera kendu du  Bakioko Ondarre errekaren arroko 1100 m²-ta (DOCX, 115 KB) (leiho berri batean irekitzen da)