Bilbao Rugby Finals 2018 ekimenal 37 milioi euro baino gehiagoko zuzeneko eragin ekonomikoa izan du Bilbon

Argitalpen-data: 

Joan den maiatzean Bilbon izandako Challenge Cup eta Champions Cup finalek, kluben arteko errugbiko finalik garrantzitsuenek. 28,18. milioi euroko zuzeneko eragin ekonomikoa sortu dute Bilbon eta Bizkaian. Euskadin, aldiz, 37,6 milioi eurokoa. Hala adierazi da gaur argitaratu den txostenean. Guztira, 84.225 pertsonak ikusi zituzten San Mamesen bi finalak, 52.282 lagun Champions Cup-a eta 32.543 Challegnge Cup-a: azken datu horrek esan nahi du maiatzaren 11n jokatu zen lehen finalaren kasuan Bilbo izan dela historian jende gehien hartu duen bigarren egoitza, soilik Maseillak gaindituta 2010 ean.

Azterlan horretan jaso denez, errubiko finalak ikusteko maiatzaren 11n eta 12n Bilbo bisituta zuten turisten % 91k gomendatuko luke Euskadi oporretako leku gisa euren jatorrizko herrialdean. Horrez hain, hirian bizi direnen %80k txapelketak hirian eragin positiboa izan duela iste duela ere jaso da. 

Informazio gehiago