Beatriz Artolazabalek Gizarte Eskubideen Oinarria konpromiso erabakigarria dela gizarte- eta lan-arloan Europa definitzeko adierazi du
Argitalpen-data:
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, Gizarte Eskubideen Europako Oinarria konpromiso politiko erabakigarria da gizarte- eta lan-arloan Europa definitzeko. Gizarte Eskubideen Europako Oinarriaren funtsezko adierazpena erakundeek eta estatuek egingo dute, Europako Goi-bilera Sozialean, azaroaren 17an, Gotemburgon (Suedia).
“Gizarte Oinarriak Europar Batasunerako nahi dugun gizartearen oinarrizko definizioa ezartzen du: nola biziko garen, nola zainduko ditugun gure adinekoak, zer urrats emango dugun kalitateko enpleguak izateko edo nolakoak izango diren gure elkartasun-oinarriak zailtasun gehien dutenekin”, esan du Artolazabal sailburuak.
Gizarte Eskubideen Europako Oinarriak konpromiso politikoa bateratuko du eta jarduteko urratsak eskainiko dizkie Europar Batasuneko kide eta erakundeei, eta erkidegoaren gizarte-ideia sendotu eta garrantzia handiagoa emango die herritarrei. 20 printzipio eta eskubide dira, honako alderdi hauen ingurukoak: aukera-berdintasuna eta lan-merkatura sarbidea; lan-egoera dinamiko eta baldintza egokiko lan-egoera berriak; eta gizarte-babesa eta -inklusioa.