Argitalpen-data: 2014/05/30

Eroskik, Hazik eta Ekainek lankidetza hitzarmen bat egin dute behi haragi ziurtagiriduna saltzeko

EROSKIk Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioaren barnean sartzen da hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagai industriaren ekoizpen ehuna bere aniztasun osoan garatzeko akordioan

Eroski Natur Euskal Okela Ekain haragiaren aurkezpenaGaur, lankidetza hitzarmena aurkeztu dute Eroskik, HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen Eusko Label ziurtagiriaren erakundeak, eta EKAIN markarekin lan egiten duen Harakai-Urkaiko kooperatibak, Euskal Okela AGBak ziurtatzen duen behi haragia sustatzeko eta merkaturatzeko.

EROSKIk Eusko Jaurlaritzaren sinatua duen akordioaren haritik dator hitzarmena, tokiko nekazaritzako elikagai industriaren sektorea garatzeko eta horren ekoizpen ehunaren aniztasunari eusteko. Horrek abeltzaintzaren sektorea asko indartuko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko abelgorri ekoizpena hobetzeko eta handitzeko balioko du.

Gaur goizean, EROSKI GARBERAko hipermerkatuan, hitzarmena ezagutarazteko ekitaldia egin dute, eta EROSKI Natur Euskal Okela Ekain Behiki marka berria aurkeztu dute. Marka hori gaurtik eskainiko du kooperatibak bere saltokietan, eta, hala, tokiko produktuen eta eroslearengandik hurbil ekoizten denaren alde egiteko daukan konpromisoa beteko du. Hain zuzen, erreki jate herrikoi batez gozatuz dastatu ahal izan du erosleak produktua hipermerkatuan bertan.

Ekitaldian ziren Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Mikel Larrea EROSKIko idazkari nagusia eta Jose Angel Uzkudun Harakai-Urkaiko kooperatibako presidentea.

Hitza hartu duenean, hauxe gogorarazi du Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak: “Lehen sektore profesionala, lehiakorra eta estrategikoa indartzeko da hitzarmen hau, eta abeltzaintzaren sektorea hor sartzen da. Horrelako ekintzak ekarpen handia dira Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena garatzeko, sustatzeko eta merkaturatzeko”.

Bestalde, hau esan du Mikel Larrea EROSKIko idazkari nagusiak: “Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektorearekin egindako hitzarmen honen bitartez, erakutsi dugu gogor saiatzen garela tokiko produktuen alde egiten eta gure ekoizpen ehunaren aniztasunari eusten; gainera, kontsumitzaileari produktu hobeak eta freskoagoak eskaintzen dizkiogu horrela”.

Jose Angel Uzkudun Harakai-Urkaiko kooperatibako presidenteak, berriz, iritzi hau eman du: “Estrategikoa da gaur egun sektorearentzat EROSKI egiten ari den ahalegina tokiko produktuen alde eta, bereziki, kalitate ziurtagiri bat duten produktuei balioa ematen”.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 500 abeltzain EKAIN markaren pean biltzen dituen kooperatiba horrek ekoizten du EROSKI Natur Euskal Okela Ekain Behikia.

Eroski Natur Euskal Okela Ekain haragiaren aurkezpena

EROSKI Natur Euskal Okela Ekain Behikia

2013an, Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Okela izenarekin ekoitzitako behiki guztiaren %8 saldu zuen EROSKIk. Euskal Autonomia Erkidegoko bere saltokietan Euskal Okela Ekain Behikia merkaturatzeko gaur aurkeztu duten hitzarmenarekin, EAEn labelarekin ekoizten den behikiaren %33 ere merkaturatuko du kooperatibak, EROSKI Natur marka propioaren bidez; ia milioi bat kilo.

EROSKI Natur marka propioaren bidez, kooperatibak bermatu egingo du merkaturatuko duen behi haragi sorta berria Euskal Autonomia Erkidegokoa dela %100, hasi euskal baserrietako animaliaren hazkuntzatik Euskal Autonomia Erkidegoko salmenta puntura arte. 8 eta 20 hilabete artean dituzten abereen okela da, gizen kopuru egokia duena, eta behiaren bazkaren %85 zerealak, oliodunak eta lekaleak izan dira; horrek zapore eta samurtasun berezia ematen dio.

Pixkanaka sartuko dute sorta berria EROSKIren Euskal Autonomia Erkidegoko hipermerkatu eta supermerkatu guztietan. Horrela, ekoizpen eta eskaera kopuruaren erritmoa behar bezala egokitu ahalko da. 2014an, Araban eta Gipuzkoan zabalduko da, eta 2015aren hasieran, Bizkaian saltzen hasiko dira.

EROSKI Natur

EROSKI Natur markarekin, kalitate goreneko produktu freskoen aukeraketa bat eskaintzen da frutategian, harategian eta arrandegian. EROSKIren marka propioa da, eta janari bakoitzaren jatorria onena izaten da; hori bermatzeko, kontrol prozesu osoa egiten die, eta kalitateaz ziurtatzen da.


EUSKO LABELA

Abereen jaiotza eta hazkuntza ondo zaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko baserrietatik dator Euskal Okela; bizitzako fase guztiak kontrolatuta daude, eta baimendutako hiltegietan aukeratzen dituzte kalitateari begiratuta. Abereen elikaduran, bazka naturala da oinarria, eta, osagarri modura, HAZIk berariaz baimendutako pentsuak erabiltzen dira.

Eusko Label ikurraz egiaztatutako abelgorri okela da Euskal Okela. Araudi Teknikoan (Araudia eta Zerrenda Positiboa) eta Egiaztatze Prozeduretan (salmenta toki eta gainontzeko operadoreak) zehaztutako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.

Eusko Labela duen okela bakarra izateaz gainera, AGB adierazpen geografiko babestua ere badu Euskal Okelak, hau da, eremu geografiko jakin bati lotuta kalitate bereziko produktuak egiaztatzen dituen Europako ikurra.