Argitalpen-data: 2014/11/05

AUO-ren kanpo kontsultetan 650.000 kontsulta egin dira urtebetean

2.500 paziente inguru joaten dira egunero hainbat kontsultatara, eta 3.300ek proba osagarriak egiten dituzte.

Herritarrek positiboki baloratzen dute eskaintzen duen zerbitzua, bere lehen funtzionamendu-urtean

Osasun Saila

Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultek lehen funtzionamendu urtea bete zuten atzo. 2013ko azaroaren 4an inauguratu ziren ofizialki eta, hamabi hilabete geroago, balantzea ona da750.000 mediku-ekintza baino gehiago egin dira 140 mediku-bulegotan eta 40 erizaintza-bulegotan. Lehen funtzionamendu-urtean, 650.000 kontsulta izan dira kanpo-kontsultetan; egunero, 2.500 paziente inguru joaten dira hainbat kontsultatara eta 800 gehiagok egiten dituzte proba osagarriak.   Zifra horiei jarraiki, arabar bakoitza bitan joaten da batez beste AUOko kanpo-kontsultetara, osasun-arazoen tratamendu anbulatorioarekin lotutako gaietarako.

 

Gainera, Arabako Laborategi Bateratu modernoak, kanpo-kontsulten eraikinaren zortzigarren solairuan dagoenak, 25.000 zehaztapen egiten ditu egunero. Zerbitzua zentralizatu egin da eta 4 laborategi bildu ditu. Gainera, abangoardiako teknologia erabiltzen du. Horregatik guztiagatik, zerbitzua nabarmen hobetu da; hots, probak azkarrago egiten dira eta seguruagoak dira. Probok dira, bada, barrutik lan egiten duen osasun-arretaren oinarrizko ardatza.        

 

AUOko kanpo-kontsulten eraikina 2013ko urriaren azken egunetan hasi zen lanean, Laborategi Bateratuarekin. Egun batzuk geroago, pediatria, alergologia eta izpien zerbitzuak abiarazi zituen, eta 2014ko apirilean bete-betean ari ziren funtzionatzen AUOak eskaintzen dituen laguntza-zerbitzu guztiak –30 baino gehiago dira–.

 

 

AUOko kanpo-kontsultek 8:00etatik 20:00etara funtzionatzen dute, astelehenetik ostegunera, eta 15:00etara ostiraletan. Eraikin moderno bat da, oso funtzionala, eta puntako zerbitzu teknologikoak ditu. Gainera, estrategikoki kokatuta dago, bai eta ondo komunikatuta ere, etabere instalazioek espazio zabalak dituzte, bere erreferentziako 320.000 biztanleak eroso artatzeko. Horri guztiari esker, kalitate handiko prestazioak eman dakizkieke arabarrei, eta horiek oso positiboki baloratu dute kanpo-kontsulten lehen funtzionamendu-urte hau.

 

AUOko arduradunentzat ere balantzea ona da: «Kanpo-kontsultak erreferentziako leku bilakatu dira, eta arabarrak espazio zabal, funtzional eta erosoetan artatzen dituzte espezialista onenek, tresna modernoak erabilita», nabarmendu du AUOko zuzendari kudeatzaile Jesús Muñozek.

 

Bere hitzetan, AUOko kanpo-kontsultek aldaketa garrantzitsu eta onuragarria ekarri diote Arabako laguntza espezializatuari, eta eraldaketa garrantzitsu baten parte da, hain zuzen ere, datozen urteetan Arabako osasun-antolamendu guztian egingo den eraldaketaren parte, etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalea dela xede.