Ekonomia eta Ogasun Saila

Argitalpen-data: 2014/06/19

2015eko aurrekontuak egiteko gidalerro ekonomikoak

1. XEDEA ETA ESPARRUA

Gobernuak ekitaldian zehar egingo dituen jardueren isla dira aurrekontuak,gobernu-lanaren helburu nagusiei erantzuten diete eta epe ertaineko planenbidez gauzatzen dira. Plan horiek, berriz, urtero zehazten diraaurrekontu-gidalerroetan eta aurrekontuetan bertan. Ikuspuntu horretatik,aurrekontuak egiteko gidalerro ekonomikoak funtsezko atala diraestrategia-planak-aurrekontua katean.

Hain zuzen ere, EAEko 2015eko Aurrekontu Orokorrak egiteko Gidalerro EkonomikoekAurrekontu Erregimenari buruzko Legeari erantzuten diote. Lege horren arabera,Gidalerroen helburu nagusia da gastua kudeatzen duten Sailek eta zentroek ongiulertzea zein testuingurutan formulatzen diren aurrekontuak, eta haien edukiekonomikoari buruzko orientabide argiak ematea.

Urteroko estrategien eta aurrekontuen arteko lotura oso korapilatsua da, eta halaaitortzen da. Zailtasun hori are nabarmenagoa da egungo zalantza-giroan.

Euskadiko Barne Produktu Gordinaren azken aldiko eboluzioa esperantzagarria den arren,oraindik kezkak eta desadostasunak daude zenbait Estatuk izango duteneboluzioari buruz (adibidez, Frantzia, Holanda, Brasil, Argentina, Txina edoEstatu Batuak), Europa ekialdean gatazkak daude, eta Europako politikarennorabidea eta erritmoak ez daude batere argi.

Horregatik, martxan dagoen prozesu baten barruan ikusi behar dira Gidalerroak. Gidalerrohoriek dokumentu honetan agertzeak ez du esan nahi inguruko aldaketak modusistematikoan berrikusi behar ez direnik, edo aldaketa horiei erantzuteko estrategiak eta jarduerak birbideratu behar ez direnik.

2. GOBERNU-LANAREN TESTUINGURUA

Estrategia orok barne-egoeraren diagnostiko bati eta inguruaren azterketa bati erantzutendio. Inguruko aldaketek baldintzatu egiten dute xedeak lortzeko modua, bai etahelburuak eta horiek lortzeko bideak eta epeak zehazteko modua ere.

Gidalerro hauen testuinguruan, bi faktorek baldintzatzen dute Gobernuaren estrategia eta2015eko programazioa: (1) hazkunde ertaineko testuinguru makroekonomikoa,familiak eta enpresak gogor jo dituen atzeraldi sakon eta luze baten ondoreneta (2) Europako gobernantza ekonomikoaren arauak bete beharra.

2.1. Testuinguru makroekonomikoa: hazkunde ertaina, atzeraldi sakon eta luze baten ondoren

2.1.1. Aldagai makroekonomikoen eboluzioa eta egungo egoera

2013an, Euskadiko ekonomiak jaitsiera handia izan zuen berriro, BPGaren -% 1,2, aurrekourtean baino lau hamarren gutxiago. Euskadiko barne-eskariak bultzada-faltahori igarri zuen, eta urteko batez bestekoa % 1,5 jaitsi zen. Kopuru horinegatiboa izan arren, 2012an baino ia puntu bat hobea izan zen. Atzerrikosektorea berriro ere mesedegarria izan zen ekonomiarentzat, baina aurrekourteetan baino dezente gutxiago, ahuleziak jota daudelako Europako herrialdegehienak.

Hala eta guztiz ere, BPGaren hiruhileroko eboluzioaren jaitsiera motelduz joan zen:lehen hiruhileko urtetik urterokoa -% 1,9 izan zen, eta azken hiruhilekoan -%0,3. Euskadiren egoera, inguruko ekonomien aldean, Estatu osoaren antzekoa izanzen (-% 1,2), baina urrun egon zen Europar Batasunaren batez bestekotik (% 0,1)eta euro-gunekotik (-% 0,4).

Europako ekonomiaren arazoek eragin mugatua izan zuten munduko ekonomian: 2013an % 3,0hazi zen, aurreko urtean baino bi hamarren gutxiago. Berriro ere,garapen bidean dauden herrialdeek egin zioten ekarpenik handiena mundukohazkundeari, haiek ere makaldu arren. Izan ere, oro har, garapen bideandauden herrialdeak % 4,7 hazi ziren, aurreko urtean baino hiru hamarrengutxiago. Ekonomia aurreratuen BPGa, berriz, % 1,3 hazi zen, 2012an bainohamarren bat gutxiago. Garapen bidean dauden herrialdeen makaltzea Errusian etaMexikon gertatu zen batez ere, non hazkundea dezente txikiagoa izan zen 2012anbaino. Aldiz, Txinak goiari eutsi eta % 7,7koa errepikatu zuen, eredu-aldaketasakon baten erdian egon arren, non barne-kontsumoa txanda hartzen ari zaienesportazioei.

Ekonomia garatuen artean, denetariko egoerak egon ziren. Alde batetik, Estatu Batuaknabarmen hazi ziren (% 1,9), baina aurreko urtean baino ia puntu bat gutxiago,inbertsio pribatua ahuldu zelako eta sektore publikoaren ekarpena berrirojaitsi zelako, aurrekoan baino gehiago. Beste aldetik, Japoniak gorako bidearieutsi eta % 1,5 hazi zen, bertako lehen ministroak hartutako ‘Abenomics’ delakoneurriei esker, hau da, zerga-pizgarriak, kreditu-erraztasunak etaegitura-erreformak, inflazio-helburua % 2an finkatuta, deflazioaren mamua behinbetiko atzean utzi asmoz.

Txanponaren ifrentzua, baina, Europar Batasuna da: ozta-ozta lortu zuen urtean % 0,1haztea, aurreko urtean behera egin ondoren. Ekonomiaren esparru horretan,txanpon bera duten herrialdeetan eman ziren emaitzarik kaskarrenak; aldiz,Erresuma Batuak sorpresa eman zuen: % 1,9 hazi zen, azken sei urteotakogehiena. Euro-gunea, ordea, bigarren aldiz erori zen 2013an, hain zuzen ere -%0,4. Herrialdi nagusi guztiak agertu ziren ahul, nahiz eta batzuek hazkundepositiboa izan zuten, txikia bada ere. Alemania izan zen buru, % 0,4rekin, etaFrantziak % 0,2 bakarrik lortu zuen. Emaitzak nabarmen okerragoak izan zirenherrialde periferikoetan, desorekei aurre egiteaz gain kontu publikoakkontrolatzeko neurriak aplikatu behar izan baitzituzten, eta horien eraginaproziklikoa izaten da. Hala, Espainiaren (-% 1,2) eta Italiaren (-% 1,9) BPGaasko murriztu zen.

Euskadi ez zen salbuespen izan euro-gunean: 2013an berriro jaitsi zen bertako BPGa (-% 1,2). Dena dela, EAEko2014ko ekonomiaren hiruhileroko profila balio positiboetara hurbilduz joan zen,eta halaxe gertatu da 2015eko lehen hiruhilekoan. BPGa jaistearen eraginez,enpleguak % 2,1 egin zuen behera.

2014an Euskadiko BPGa lau hamarren gutxiago jaistearen arrazoia izan zen barne-eskaria hain negatiboa ez izatea: %1,5 murriztu zen 2013an, ia puntu bat gutxiago 2012an baino. Atzerrikosaldoaren ekarpena positiboa izan zen, baina aurreko urtean baino urriagoa (+%0,4). Horretan zerikusia du hiruhilekoak igaro ahala Euskadiko eta Europakoekonomiak izandako susperraldiak, hazkundeak egon baitziren esportazioetan (%1,1) nahiz inportazioetan (% 0,5).

Barne-eskariaren bi osagai nagusiak gutxiago jaitsi ziren 2013an. Hala,azken kontsumoaren gastua -% 1,0 jaitsi zen, aurreko urteko -% 1,2ren aldean.Ekonomiaren sektore guztietan jaitsi zen jarduna, maila desberdinetan bada ere.Hala, gorabehera handikoa izan ohi den sektore primarioa % 6,1 jaitsi zen,aurreko hiru ekitaldietan nabarmen hazi ondoren. Eraikuntzaren balio erantsia,berriz, % 5,0 murriztu zen. Aipagarria izan zen industriaren bariazioa ere, -%1,9, aurreko balioa ia bi puntu hobetu arren. Zerbitzuei dagokienez, oro har,beren balio erantsia % 0,6 murriztu zen, 2012an baino bi hamarren gehiago.

Moderazio handia segitu zuen egoten prezioetan. Hain zuzen ere, BPGaren deflatorea % 1,2 hazi zen 2013an, aurrekourtean baino puntu bat gehiago. Dena dela, kontuan izan behar da funtzionarioeiaparteko paga kentzeak izan duen eragina kontsumo publikoaren deflatorean:2012an behera (-% 3,3) eta 2013an gora (% 1,8). KPIa, berriz, % 1,6koa izan zenbatez beste, aurreko bi urteetan baino dezente apalago. Horretaz gainera,2012ko irailean BEZa igotzeak eragindako goraldiaren ondoren, KPIaren hazkundeamoteldu, urtea % 0,6an amaitu eta bere horretan eutsi dio 2014ko lehenhilabeteetan.

2.1.2. 2014-2015eko perspektiba makroekonomikoak

NDFren aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia 2013ko % 3tik 2014ko % 3,6ra eta2015eko % 3,9ra haziko da. Bultzada hori ekonomia aurreratuengandik etorriko dabatez ere, kontsolidazio fiskala desazeleratu eta diru-baldintza moldakorrakmantentzea erabakiko baita.

Garapen bidean dauden ekonomiak pixka bat bakarrik haziko dira, baina mundukohazkundearen bi heren baino gehiago eragiten dute. Ekonomia aurreratuenatzerriko eskaria handitzeak hazkundea ekarriko du, baina finantza-baldintzakkaskartzeak moteldu egingo du barne-eskaria. Hala, Txinako hazkundea % 7,5inguruan mantentzea espero da.

Ekonomiaren susperraldia ez da berdin gertatzen ari ekonomia aurreratu guztietan.Hazkunderik handiena Estatu Batuetan gertatuko da (2014an % 2,8); Japoniakohazkundea, berriz, % 1,4ra mugatuko da, 2014ko eta 2015eko kontsolidaziofiskalarengatik. Bestalde, euro-guneko hazkundea ahula eta hauskorra izatenjarraitzea espero da (% 1,2), eta bi joera egotea: hazkunde handiagoa nukleoan,eta ahulagoa zorraren eta finantza-zatiketaren mende dauden herrialdeetan.

Testuinguru horretan, NDFk aurreikusten du Europaren batez bestekoa baino gutxiago hazikodela Espainia: ekonomia-jarduera % 1 inguru haziko da eta inflazio-maila apalaizango da, % 0,8koa, 2015ean. Langabezia zertxobait jaistea espero da, baina %25 inguruan jarraituko du.

Oraindik ahula da mundu mailako biziberritzea. Egoerak onera egin badu ere,berean diraute zenbait ziurgabetasunek. Hala, gorabidean diren merkatueilotutako arriskuek okerrera egin dute, ekonomia aurreratuetako inflazio-tasatxikiek ere arriskua dakarkiote jarduerari eta arrisku geopolitiko berriakagertu dira, hala nola Ukrainako, Siriako eta Irakeko tentsioak.

Nazioarteko agertoki horrek hazkunde neurritsuko agertoki makroekonomikobatera darama euskal ekonomia. Aurreikusi da BPGa % 1 handituko dela 2014an eta % 1,7berriz 2015ean, enplegu mailak 2014an bere horretan jarraituko duelarik eta %0,6 handituta 2015ean (lanaldi osoko lanpostutan neurtua, urte osoko batezbeste).

2014-2015eko eszenatoki makroekonomikoa

2013

2014

2015

BPG

-1,2

1,0

1,7

Barneko azken kontsumoa

-1,0

0,5

1,1

Etxeetako kontsumoa

-1,0

0,8

1,6

AAPPen kontsumoa

-1,3

-0,7

-0,7

Kapital Finko Gordina

-3,2

1,1

3,3

Barne-eskaria

-1,5

0,7

1,5

Kanpo-eskariaren ekarpena

0,4

0,4

0,2

BPGaren deflatorea

1,2

0,7

1,2

Enplegua

-2,1

0,0

0,6

Langabezia-tasa (batez bestekoa)

14,6

15,8

15,6



2.2. Aurrekontu-egonkortasunaren inplikazioak 2015eko aurrekontuan

2015eko aurrekontuak koherentea izan behar du deskribatutako eszenatokiarekin. Beraz,sektore publikoak aurrekontu egonkorrak eduki behar ditu, eta funtsezkoekarpena egin behar dio ekonomiaren hazkundeari eta Gobernuaren helburuakbetetzeari.

Eusko Jaurlaritza aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren araubatzuen mende dago, eta horien jatorria da Europako Zerga Ituna (formalki,Ekonomia eta Diru Batasunerako Egonkortasun, Koordinazio eta GobernantzaItuna).

Europako Zerga Ituna islatu zen defizita eta zorra pixkanaka zuzenduz joatean. Euskadin,indarrean dagoen akordioaren bideak 2015ean defizitaren helburua BPGaren % 0,7izango dela aurreikusten du.

3. Gobernu-lanaren estrategia eta helburuak

3.1. Hazkunde iraunkorra eta horrek herritarrengan duen eragina berreskuratzea

Giza garapen iraunkorraren kontzeptua erabiltzen da filosofia eta ardatz moduan, etabertan txertatzen dira Gobernuaren estrategiak, helburuak eta jardunak.Filosofia horretan sartzen dira kontzeptu hauek: (1) Giza Garapena, hau da,pertsonen aukerak zabaltzea ekonomian, gizartean (banaketa-justizia,berdintasuna, etab.), kulturan (jakintza, nortasuna, etab.) eta politikan(bizitza publikoan parte hartzea); eta (2) Iraunkortasuna, hau da, egungobelaunaldiaren premiak asetzeagatik kolokan ez jartzea etorkizunekobelaunaldiek beren premiak asetzeko gaitasuna.

Euskadik aurrerapen handiak egin zituen giza garapen iraunkorrean, orain sartuta gauden atzeraldigogorra baino lehen.

Egungo legegintzaldiaren hasieran atzeraldi gogorra zegoen. Egoera hartan, helburuerrealista bakarra zen ekonomia-atzeraldiak eta finantza-eskasiek giza garapeniraunkorrari egiten zioten presio gogorra arintzen saiatzea, gizarte-politikaketa ekonomia bizkortzeko politikak diseinatuz, eta zaindu beharreko mugarriakezarriz. Hala, lehentasuna eman zitzaien herritarren oinarrizko premiakasetzeari (gehienbat, hezkuntzan, osasunean eta gizarte-ongizatean) etalangabeziaren kontrako borrokari (enplegu-politika aktiboen bidez etalehiakortasuna hobetuz).

Urte eta erdiko legegintzaldiaren ostean, ekonomiaren egoera itxaropentsuagoa hasi daizaten. Lehenbiziko aldiz, 2014ko lehen hiruhilekoan, euskal ekonomia hazi eginda urtetik urtera, eta perspektiba makroekonomikoak positiboagoak izaten hasidira.

Nolanahi ere, ekonomiaren hazkundea neurritsua izango da, gure aurreikuspenetanbezalatsu. Finantza publikoen egoera ez da nabarmen hobetuko, sarrera fiskalenustezko igoera konpentsatuko baitu defizit-muga apalagoak.

Beraz, Gobernuak bere bi helburuei eusten die: herritarren oinarrizko premiak asetzeaeta hazkundea eta enplegua sortzeko palanka izatea.

3.2. Herritarren oinarrizko premiak asetzea, ezinbesteko oinarria

3.2.1. Osasun-sistema: herritarra, eragile aktiboa

Osasuna herritarren oinarrizko premia da, eta haren araberakoa da pertsonen eta gizartearen bizi-kalitatea etaongizate-maila. Gobernu honek, 2015eko aurrekontuen barruan, lehentasuna ematendio osasun-politikari eta hura hornitzen duen osasun-sistema publikoari; gureherritarrek oso ongi baloratzen duten sistema da hori, eta erreferentea daEuropan eta gainerako Estatuan.

Ekonomiaren eta finantzen krisialdi sakon baten ondoren, hain zuzen ere, zaindu eta indartu egin behar diraEuskadiko Antolamendu Sanitarioaren oinarriak: unibertsaltasuna, elkartasuna,zuzentasuna, zerbitzuen kalitatea eta herritarren parte-hartzea.

Zaindu eta indartu egin behar da,halaber, osasunaren marko instituzionala, lege horren 2. artikuluan agertzendena: ‘euskal aginte publiko guztien lehentasuneko zeregina da, izan, jarduerasozio-ekonomikoko sektore bakoitzean osasuna sustatzea eta indartzea’.

2013-2020ko Osasun Planean biltzendira euskal herritarren osasuna hobetzeko estrategia guztiak, etaosasun-politikak indartu egin du bere izaera mutidiziplinarra, osasunarenzeharkako ikuspuntu berria gainerako politika publikoen barruan eta, ondorioz,bere erakunde arteko izaera. Azken helburua da, hain zuzen ere, herritarraeragile aktibo bihurtzea, bere osasunaren kontzientzia eta konpromisoa hartzea,eta osasunaren kultura indartzea, sustapena eta prebentzioa azpimarratuz.

Eusko Jaurlaritzak osasun-politikaren arloan 2015ean daukan konpromisoa da erantzun egokia emateagure gizarteari, non osasunari buruzko espektatibak gero eta handiagoak direneta baliabide publikoak gero eta eraginkorragoak izatea exijitzen den. Gizarte-eta demografia-aldaketek (adibidez, jaiotza-tasa murriztea, adineko pertsonaketa eritasun kronikoak dituztenak ugaritzea, familia-egituraren aldaketak, etateknologia medikoen garapenak eragindako gastua haztea) kudeaketaeraginkorraren metodoak berritzea exijitzen dute, Euskadiko Osasun Sistemairaunkorra izan dadin.

Horregatik, Eusko Jaurlaritza Euskadiko osasun-politika birbideratzen ari da: osasun-sistema publikoarenardatza pertsonak dira, herritarrak eta haien osasun-premiak dira xedea, etaahalik eta eraginkortasunik handiena bilatzen da, Eusko Jaurlaritzako gainerakoSailekin eta erakundeekin elkarlanean, batik bat osasun-prebentzioaren eta-sustapenaren arloan. Era horretan, pertsonak daude (banaka hartuta nahizerkidegoan hartuta) osasun-estrategiaren erdigunean, bai eta sistemarenerdigunean ere. Haien autonomia sustatzen da, erantzukizuna har dezaten etaberen osasunari eta eritasunari buruzko erabakiak har ditzaten.Lankidetza-arloak eta -tresnak finkatzen ari dira gaixo-elkarteekin etahirugarren sektorearekin. Eta osasun-zerbitzuak definitzen, antolatzen etahobetzen parte hartzeko bideak jartzen dira, alde batera utzi gabe adikzioakprebenitzeko eta artatzeko ahaleginak.

Ildo horretan, kronikoak artatzeko estrategiarekin jarraituz (gaixo horientzako arreta ez zatitzea eta arretarenjarraipena bermatzea), lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta integratzeariekingo zaio.

Lehen mailako arretak kontrolatu behar du gaixo kronikoa, adinduna eta mendekoa. Gaixo akutuaren kasuan, lehenmailako arretak kudeatu behar du gaixoarentzako laguntza, ahalik etakonplexutasun txikienarekin eta ahalik eta etxetik hurbilen, bereosasun-premien arabera.

Ospitaleko arretak erreferentea izan behar du patologia konplexuetan, arreta pertsonalizatua eman behar du,goi-teknologia erabili behar du diagnosirako eta terapiarako, eta aholkua emanbehar dio lehen mailako arretako medikuari, batez ere gaixo pluripatologikoenkasuan.

Horretaz gainera, 2015ean, gizarte-eta osasun-arloan eskumenak dituzten erakundeen arteko lankidetza bultzatukoda, helburu eta xede berak definituz, bi sektoreetako profesionalen artekoelkarlana sustatuz, bi sektoreetako departamentuen eta erakundeen artekoakordioak eginez, eta sistema iraunkorra eta bikoiztasunik gabekoa izatenlaguntzen duen formula integratzaile bat garatuz.

Aurrekontuak osasun-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten jarraituko du, betieredefizit-helburua betez. Sendotze- eta orientatze-etapa estrategiko horrenbaitan, funtsezkoa da osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia batedukitzea, sistemaren aktiboak eta gaitasunak bidera ditzan, iraunkortasunaeman diezaion, I+G+b prozesuak eraginkorrak izateko bidea jar dezan, etaaberastasun-iturri izan dadin. Osasun-ikerketari eta -berrikuntzari buruzkojarduerak bat etorriko dira beste eragile batzuen I+G+b jarduerekin -baiZientzia eta Teknologiaren Euskal Sarekoak bai enpresetakoak-, batez ereEuskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategien baitan (RIS3), nonbiozientziak/osasuna den eremu lehenetsietako bat.

Garrantzitsua da sistemaren eraginkortasunik ezak zuzentzea ere, informazio-teknologia berriakeraginkortasunez erabiltzen hastea eta gaixoen segurtasun-programak sendotzea.Azken urteotan aurrerapen handiak egin dira, baina garrantzi handiko arazoa da,bai ospitaleetan bai lehen mailako arretan. Praktika asistentzialeanteknologia, farmakoak eta pertsonak elkartzen dira. Eta elementu horiekelkartzen diren lekuan akatsak eta kalteak sortzen dira, eta horiek ondoriolarriak izan ditzakete gaixoentzat. Horregatik, gaixoaren segurtasunalehenesten da.

3.2.2. Hezkuntza-sistema, ikasleen aniztasuna eta bikaintasuna bultzatzen

Hezkuntza da ongizate-estatuaren oinarrietako bat, baieta tresna estrategikoa ere Euskadiko giza eta gizarte-kapitala osatzeko.Ikasle bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko ekimenak abiarazibehar dira. Hezkuntza-politikak, era berean, ikasleen aukera-berdintasuna etagarapen integrala bermatu behar du, gizartea justuagoa izan dadin.

Ikuspuntu horretatik, 2015eko aurrekontuek -ahal den heinean- erantzun bat emango dieteEuskadiko ikasleen hezkuntza-premiei eta irakasleen prestakuntza-premiei (berenlana hobeto egin ahal izan dezaten), eta bultzada bat emango diotehezkuntza-sistema berritzaile bati. Era berean, lanbide-prestakuntza malgu batematen lagunduko dute, bai eta bizialdi osoko ikaskuntza martxan jartzen etaEuskadiko ekoizpen-sistemaren eskakizunei erantzuten dien zientzia-politika batsendotzen eta eusten ere.

Gobernuak sendotu nahi duen zientzia-politikak Euskadin jakintza bermatu etaekoizpen-sistemaren eskakizunei erantzun behar die, Euskadi 2020 Zientzia etaTeknologia Planaren aurreikuspenen ildotik. Helburu horrekin, eutsi egingo zaieikertzaileak prestatzeko eta ikerketarako talentua erakartzeko politikei,Ikerbasque deialdiaren bidez, bai eta ikerketa-talde sendotuentzako deialdiberriari ere.

Horregatik, ahalik eta kontsentsurik handienarekin ari da garatzen legeria eta arautegiberri bat, bai Heziberri 2020 Planaren baitan, bai Lanbide Heziketaren etaUnibertsitatearen baitan. Hain zuzen ere, EAEko curriculumak finkatzekodekretuak egiten ari dira, 2015-2016 ikasturtean ezarriak izateko. Horretazgainera, 2015ean Lanbide Heziketako IV. Plana eta 2015-2018 Unibertsitate Planaabiaraziko dira. Ekitaldi honetan, ustez, Euskadiko Lanbide Heziketaren Legea onartueta Euskadik LOMCE erreformatzeko jarritako errekurtsoek erantzun egokia jasokodute.

Euskadiko Lanbide Heziketaren Legea esparru berri bat osatzen saiatuko da (Prestakuntza,Berrikuntza eta Ekintzaile-sena elkartuz), enpresen eta pertsonen premia guztiakmodu malguan bilduz: kontuan hartuko dira lanbide-heziketaren modalitateguztiak (hezkuntza-sistemakoa nahiz enplegurako lanbide-heziketa), aitorpenaeta bultzada emango zaie laneko gaitasunak ikasteko eta eskuratzeko moduguztiei, eta adin aktiboan dauden herritar guztiengana zabalduko ditu bereneurriak eta ekintzak. Halaber, LHko Zentroetan berrikuntza garatzeko moduaemango du, ETEei lagunduz eta Zentro horietan enpresak sortuz, ekintzaile-senagauzatu ahal izan dadin eta denetariko ekoizpen-sektoreak bizkortu ahal izandaitezen.

Bizialdi Osoko Ikaskuntzaren Legea 2013ko urrian onartu zen, eta Administrazioak martxanjarri beharreko neurri batzuk azaltzen dira bertan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua ateratzea bilatzen duten Hasierako LanbidePrestakuntzarako Programen ordez garatuko dira Prestakuntza Iragankor Bateratuaemateko Programak. Eta, ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketa ezarri beharko da,euskal Administrazioak finkatutako ereduari eta arautegiari jarraituz.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak 0-6 urteko Arreta Goiztiarreko Eredua bultzatu eta ikasleenheziketa inklusiboa bultzatzen jarraituko du, Aniztasunari Erantzuteko PlanEstrategikoaren bidez eta berariaz esku hartzeko programen bidez (hala nolaHamaika Esku).

Eusko Jaurlaritzak ikastetxe gehiagotara zabalduko du hezkuntza-sisteman hezkidetzaeta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida-plana, jarreradiskriminatzaileak ezabatzeko eta elkarbizitza baketsua sustatzeko.Lehendakaritzarekin batera bultzatuko du Bake eta Bizikidetza Planaikasgeletan. Genero Berdintasunerako Plana ezartzen ere lagunduko da.

Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-eredu eleaniztuna bultzatuko du, hirueleduna, euskaraardatz duena, eta horrek irakasle asko atzerriko hizkuntzan prestatzea eskatukodu.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eremuan, Eusko Jaurlaritzak Sare Hezkuntzaizeneko programa ezarriko du, Ikaskuntzarako eta Ezagutzarako Teknologietaraigarotzeko, eta irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuan teknologien erabilera,azpiegitura digitalen erabilera arduratsua, ikasleen prestakuntza eta materialdigitalak, bereziki euskaraz, sortzea eta indartzea ahalbidetuko dira.

Unibasq Kalitatearen Euskal Agentziak Euskal Unibertsitate Sistemaren eraginkortasunaeta kalitatea ikuskatuko ditu, euskal unibertsitateek nazioarteko sailkapeneanduten posizioa hobe dezaten, Nazioarteko Bikaintasun Campusa kontsolidatuz.

Eusko Jaurlaritzak beken politika gure gizarte-inguruneko errealitate sozioekonomikoaldakorrera egokituko du, eta unibertsitate-eremuan bikaintasun akademikokobekak berrorientatuko ditu, beka orokorraren barnean hartuz.

Hezkuntza-sistemaren etengabeko hobekuntzan, Jaurlaritzak ebaluazio-kulturari eman dio enfasihandiena. Lanbide Heziketako III. Planaren eta 2011-2014ko Euskal UnibertsitatePlanaren ebaluazioa egingo da, eta horrek, zalantzarik gabe, Lanbide Heziketakoeta Euskal Unibertsitateko Sistemak itxuratzen lagunduko du, gero eta kalitatehandiagoarekin bikaintasunerantz bideratzeko.

Kanpo-ebaluazioa hezkuntza-sistemaren emaitzak jakiteko eta hobekuntza-planak egiteko beharrezkotresna denez gero, 2015eko ekitaldian, Sailak bi kanpo-ebaluazio egingo ditu:batetik, PISA2015 (15 urteko ikasleei egindako ebaluazioa), eta bestetik,2015eko Diagnostiko Ebaluazioa (errolda-ebaluazioa, Lehen Hezkuntzako 4.mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiek parte hartuz).

3.2.3. Hizkuntza-politika: Euskara, Jaurlaritzaren elementu estrategikoa eta zeharkakoa

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan hizkuntza-politikaren arloan egingo duenjarduna Euskararen Agenda Estrategikoan (2013-2016) dago definituta, etaeuskara sustatzeko ekimen guztien ikuspuntu orokorra eta bateratua bildu nahidu. Era berean, estrategiak lehentasunak ezarri nahi ditu etorkizunari begira. Euskararen Agenda Estrategikoa egitekokontuan izan diren oinarrizko dokumentuak honako hauek dira: ‘2012-2016koGobernu Programa’, ‘Euskara 21. Itun berritu baterantz’, ‘ESEP - EuskaraSustatzeko Ekintza Plana’ eta ‘Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarenlan-ildoak. 2012-2016’.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila arduratuko da Agenda kudeatzeaz. Hala etaguztiz ere, plangintza sektorial propioa duten beste sail batzuek ere(Osakidetza, Ertzaintza eta Justizia) funtsezko zeregina izango dute, baitaEITBk ere. Agenda abian jartzeak eragina izango du arauen, antolaketaren,aurrekontuen eta finantzen eremuan, erakundeen arteko harremanetan eta bestejardun batzuetan. Euskararen Agenda aurten bertan erabiltzen hasi ahal izangodela dago aurreikusita.

Euskararen Agenda Estrategikoak guztira 167 ekintza biltzen ditu, 13 jardun-ildotanbanatuta, lehendik aipatu diren plan sektorialetan eta Eusko Jaurlaritzaosoaren V. Erabilera Plan Nagusian aurreikusitako ekintza zehatzez gain.

Azkenik, parte-hartze sozial handia izango duen ekimen bat abian jarriko dela adierazibehar da. Euskararen erabileraren normalizazioan aurrerantz jarraitzeko lurzorusendo bat eraiki nahi da, euskal aniztasun sozial eta politiko aberatsakidentifikatzeko erabiliko duen lurzorua, inork bere oinarrizko uste sendoei ukoegin behar izan gabe.

Ondoren adieraziko diren jardun-arloei arreta bereziaeskainiko zaie, azken hiru hamarkadetan euskararen hazkundea iraunkorra izatekobereziki garrantzitsutzat jotzen baitira: euskararen transmisioa familian etahezkuntza-sisteman, pertsona helduek euskara ikastea, aisialdiaren, kirolareneta IKTen eremua, eremu sozioekonomikoa, eta hobekuntza etengabea eta trinkoahizkuntza-eskubideak benetan errespetatzeko. Hori guztia, euskararenlurraldeetako erakunde publiko eta sozialekin lankidetzan jardutea bazter utzigabe.

3.2.4. Kultura: giza garapenaren funtsezko elementua

Gaur egungo testuinguruan hauskortasun ekonomikoa eta aldaketa sozial bizkorrak diranagusi, eta globalizazioak, arlo digitalaren etorrerak eta eredu ekonomiko etasozial jakin baten krisiak eragin handia dute pertsonen eta nazioen bizitzan;horregatik da bereziki beharrezkoa kultura. Kultura pertsonen erabatekogarapenaren aldeko apustua den heinean, funtsezko gaia da lelo nagusitzat“pertsonak helburu” duen legegintzaldi honetan. 

Hizkuntza propioa duen, elebiduna eta eleanitza den herri honetan, hizkuntza eta kulturagaratzeko laguntza erabakigarria da gure burua erkidego gisa aintzat hartzekoeta gu herri gisa aintzat hartuak izateko. Hazkunde ekonomikoan etaberrikuntzan ere oso tresna garrantzitsua da, Europar Batasuneko planestrategikoek onartzen duten bezala. Ezin da ahaztu kulturak Herri-marka baten(Basque Country) sendotze etadinamismoari egiten dion ekarpena, bereizkuntzako eta erakarpeneko faktoreakproiektatuz mundura, gure herria eskala globaleko merkatu batean kokatzeko osogarrantzitsuak diren faktoreak. Etxepare Institutua tresna egokia da gureherriaren, gure hizkuntzaren, gure kulturaren eta sortzaileen loturan etanazioarteko proiekzioan laguntzeko.

Jaurlaritzak, lehenik eta behin, Euskadin kultura-sormena eta -produkzioa biziberritzekoapustuari eutsi nahi dio, sormenerako, ikusgai izateko eta hedatzeko laguntzapublikoen eraginkortasuna hobetuz, eta aro digitalerako egokitzapenean lagunduzeta nazioartekotzearen erronkei behar bezala erantzunez. Kulturaren etasormenaren industriek garrantzi handia dute kulturan, baina baita herrialdebaten ekonomian ere. Hainbat kulturatan, adibidez euskal kulturan, nonindustriak barne-merkatuaren mugapenei aurre egin behar dien, nazioartekotzeaez da soilik kultura-proiekziorako edo -diplomaziarako estrategia bat; izanere, enpresa-garapenerako osagai argia du, esportatzeko ahalmenarenhobekuntzaren bitartez.

Bestalde, Jaurlaritzak kultura-ekitaldi eta -erakunde sare garrantzitsuari laguntzenjarraitzea du helburu, gizartean errotuta dauden, jarduera bultzatzaile gisabaliagarriak diren eta nazioartean proiekzioa duten heinean kulturan eraginadutelako, baita merkataritzan, turismoan eta enpleguan ere. 2015. urteainflexio-puntua izango da nazioarteko erreferentziazko proiektuen euskal mapan,Tabakalera abian jartzearekin eta Donostiaren Europako Kultura Hiriburutzarenprestakuntzarekin.

Gainera funtsezko urtea izango da eskura dugun hurbiltasuneko kultura-zerbitzuen sareosatuena sendotzeko, liburutegi-sarea alegia, kultura-ohiturak aktibatzekooinarri gisa eta etengabe eraikitzen egongo den liburutegi nazional digitalbatean sartzeko puntu gisa.

Helburu horiek lortzeko beharrezkoa da gobernantza partekatzea. Herriko gainerakoerakundeekin koordinatzea eta kultura-politiken definizioan eta jarraipeneankultura-agenteek parte hartzea funtsezko gaiak dira. Politikak partekatzea etabaliabideak ordenatzea funtsezkoa da helburu konplexuei aurre egiteko, batezere zailtasun handiko une honetan. Ildo horretan, Euskal Kultura OndarearenLege berri eta berritzaile baten eta Euskal Herriko Dokumentuen eta ArtxiboenLegearen garapena funtsezkoa izango da.

Kirolaren arloan beharrezkoa izango da Jaurlaritzaren plan estrategiko bat diseinatzea,Euskadi bere herritarrek egiten duten jarduera fisikoan erreferentzia izandadin. Horrekin aldaketa kultural eta sozial bat egin nahi da, jarduera fisikoaosasunaren sinonimo izan dadin. Jarduera fisikoa haurtzarotik sustatu nahi da,baita euskal federazio-sarea berrantolatu eta goi-mailako kirola indartu ere,pertsonak oinarri dituen legegintzaldi honetan funtsezko proiektuak baitira.

Gainera, Euskadiko Kirol-arloko Lanbideak egikaritzeari buruzko Legea bultzatuko duEusko Jaurlaritzak, kirolaren lanbide jakin batzuk egikaritzearen funtsezkoalderdiak antolatu nahi dituena, horiek espresuki aintzat hartuz, lanbidehoriek egikaritzeko beharrezkoak diren titulu akademikoak zehaztuz, eta lanbidebakoitzari dagokion eremu funtzional orokorra esleituz.

Gazteriaren arloa erabakigarria da aro-aldaketan murgilduta dagoen eta krisi ekonomikoizugarriak astinduta dagoen gizartean, gazteak izanik krisi horrek gehienkaltetzen dituenak. Arlo horretan, erakunde arteko lana funtsezko elementua da.

EITB ikus-entzunezkoen euskal sisteman funtsezko zutabea da, eta zeregingarrantzitsua du hizkuntza-politikari dagokionez nahiz kulturaren sustapenaridagokionez. Zehazki, ikus-entzunezkoen euskal industria sustatzen du etakomunikazio-gune propio baten garapena errazten du. Bi ezaugarri horiekezinbestekoak dira informazio- eta kultura-kontaketa propioa behar duten herrieta nazioentzat, hala herri barnean nola kanpoan.

3.2.5. Gizarte-laguntza behartsuenei

Ongizate ekonomikorako eskubideak eta gizarte-proiektu komuna guztiz partekatzekoeskubideak, bizitza duina biziz, euskal gizartean dauden estandarren arabera,zeregin erabakigarria dute gizartegintzan.

Gizarte-zerbitzuak ongizate-estatuaren laugarren zutabea dira hezkuntzarekin, osasunarekin etapentsio-sistemarekin batera. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea, Diru-sarrerakBermatzeko eta Gizarteratzeko Legea eta Familiei Laguntzeko Legea diragizarte-politikaren oinarri diren funtsezko zutabeak. Gizarte Zerbitzueiburuzko Legearen garapenerantz aurrerapausoa eman behar da, eta horrek zeradakar, Foru Aldundiekin eta Udalekin batera eskura daudenaurrekontu-baliabideen esparruan dagoeneko handiak diren gizarte-zerbitzueiestaldura emango dien arau-esparru baten lantzean aurrerapausoa ematea.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Hirugarren Sektorearekiko lankidetza sustatuko du,Hirugarren Sektore Sozialaren Lege bat eginez, beste hainbat alderdiren arteansektore publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko lankidetzabultzatzeko esku-hartze sozialaren eremuetan.

Plangintzaren eremuan, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa nabarmentzen da, 2014tik 2017rabitarteko aldian indarrean egongo dena. Planean bilduta dauden hainbatekintzaren ezarpena Eusko Jaurlaritzari dagokio.

Planak egiteko eremu horretan Zahartze Aktiboaren Plana aipatu beharra dago, euskalherritarrak modu independentean eta osasun onarekin denbora gehiago bizidaitezen lortzera bideratutako hainbat neurri osagarri izango dituena, adibidezEuskadi Lagunkoia programa, gure gizarte- eta osasun-zerbitzuen iraunkortasunaeta eraginkortasuna hobetzera bideratutako proiektu pilotuak, bere jardunkoordinatuaren testuinguruan, eta oro har, mendetasunari, ezgaitasunari etazahartzeari lotutako arreta-ereduetan jakintza eta berrikuntza kudeatzekojarduerak, eta adinekoei egiten zaizkien tratu txarrak prebenitzera etaantzematera bideratutako neurriak sustatzea.

2015eko aurrekontuek, eskura dauden baliabideen esparruan, familientzakogizarte-laguntzei eta pertsona kaltetuenentzako garapen komunitarioa bultzatukoduten laguntzei eustea barne hartuko dute, aldi berean gizarte-politiken etaemandako laguntzen kontrola eta jarraipena eginez, eta arreta berezia jarrizgizarte-iruzurra kontrolatzera bideratutako neurriei.

Gizarte-laguntzako politika, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008Legean bilduta dagoena, kohesio-tresna garrantzitsu bihurtu da krisiekonomikoaren aurrean, eta Euskadiri gizarte igualitarioko profilari eutsi ahalizatea ahalbidetu dio, Europar Batasunean dauden pobrezia- etadesberdintasun-adierazleak baino txikiagoak izanik. Eskubide bikoitzeko eredubat da, batetik, bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko nahikoak direnbaliabide ekonomikoak lortzeko eskubidea (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, EtxebizitzarenGastuetarako Prestazio Osagarria, eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak) eta,bestetik, gizarteratzera eta laneratzera bideratutako laguntza pertsonalizatuakizateko eskubidea, marjinazioaren kronifikazioa saihestuz eta gizarteratzeabultzatuz.

Gizarte-zerbitzuak sustatzeko eta eskarira egokitzeko bidean, zerbitzu soziosanitarioen eremuanlankidetza-mekanismo berrien garapena sustatuko du Eusko Jaurlaritzak.

3.2.6. Etxebizitza: bere zeregin soziala eta enpleguan duen eragina

Etxebizitza-politikaren helburua, merkatu librean etxebizitza bat eskuratu ezin dutenei, bereziki krisiekonomikoaren ondorioz gizarte-premiako egoeran daudenei, etxebizitza duina etaegokia eskaintzea da. Helburu hori lortzeko tresna nagusia epe ertain-luzerakoalokairuaren lehentasunezko sustapena da, lehentasunezko kolektiboeketxebizitza lor dezaten bultzatuz.

Era berean, Etxebizitzaren Legearen onarpena garrantzitsua izango da.

Bestalde, aurrekontu-baliagarritasunaren barruan, hiri-birgaitzea, -birsorkuntza eta-eraberritzea bultzatuko da, bereziki enplegua sortzea, energia aurreztea etagizarte-kohesioa helburu duten jardunak, Etxebizitza Birgaitzeko RenovePlanaren bitartez.

Eraikitakoa birgaitzea, eraberritzea eta birsortzea eta babes publikoko etxebizitza berriaksustatzea, bultzada handia izango dira zailtasun handiak dituensektorearentzat, eta zuzeneko eta zeharkako enplegua sortuko dute.

3.3. Hazkundea eta enplegua

Krisi ekonomikoaren ondoriorik dramatikoena lanpostuen galera da, EAEko milaka familia daude egoera horretan.Hortaz, enplegua sortzea Jaurlaritzaren jardun politikoaren oinarrizko etalehentasunezko ardatza izango da 2015. urtean ere; horretarako bi jardun-ildohandi erabiliko ditu: (1) enplegu-politika aktiboak eta (2) lehiakortasunahobetzera eta ekonomia-hazkundera bideratutako politikak, eta horien bitartez,enplegua sustatzera bideratutakoak.

3.3.1. Enplegu-politika aktiboak

2014-2016ko Enplegu Planak, Euskadi ekonomiaren ikuspuntutik jasaten ari den egoera zailari eta, horren ondorioz,enpleguan duen eraginari erantzuteko sortzen denak, hala langabetuen nolaokupatuta daudenen enplegurako prestakuntzako jardunei paper garrantzitsuaematen die, baita gazteen enplegua sustatzeko jardunei ere, betiere arretaberezia emanez bereziki kalteberak diren kolektiboei, hau da, epe luzekolangabetuei edo desgaituei, tokiko eta eskualdeko enplegu-planen bitartez,enplegua sustatzeko beste hainbat neurriren artean. Enplegu-politika aktiboendinamizazioa, ekintzailetza eta prestakuntza funtsezkoak dira enpleguaren aldekoestrategia eraginkor bat garatzeko.

2015ean arreta berezia eskainiko zaie gazteak eta gizartean aukera gutxien duten kolektiboak (desgaituak, 45urtetik gorakoak, gizarte-bazterketaren arriskuan daudenak eta iraupen luzekolangabeak) lan-merkatuan sartzen laguntzen duten politika publikoei, baita lanaeta familia uztartzen laguntzen duten neurrien sustapenari ere. Gazteenenpleguari emango zaion laguntza gazteen enplegagarritasunera eta laneratzerabideratuko da; horretarako, lehen lan-aukera, autoenplegurako laguntza etabikaintasuneko eta diziplina anitzeko prestakuntza sustatuko dira.

Enplegurako lanbide-heziketa, administrazio batek langabeziaren, kualifikazio txikiaren eta lanpostuagaltzeko arriskuaren aurka borrokatzeko ezar dezakeen politika aktibonagusietako bat da. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua politika hori ezarrikoduen agentea da eta enplegu-eskatzaile bakoitzari plan integrala etapertsonalizatua eskainiko dio eskatzailearen lanbide-profilera egokitutakoprogramen bitartez; horrez gain, enplegu-eskatzaile horiei enplegua bilatzenlagunduko zaie aholkularitza emanez, bideratuz eta hainbatprestakuntza-ekintzarekin lagunduz. Hori guztia, berez, enpresen benetakopremiekin eta laneratzea gauzatzeko eragile guztien ekarpenarekin lotuta.

Era berean, Lanbide Heziketako Sistemaren aldaketa sustatuko da, enplegagarritasunera etalehiakortasunera gehiago bideratzeko, lanbide-heziketa malgua oinarri hartuta,txandakako eredu berria sortzeko, eta Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planarekinamaitu ahal izango da. Enplegagarritasunak gero eta profesionaltasunkorapilatsuagoa eskatzen du, pertsonei gero eta prestakuntza-maila handiagoakeskatzen zaizkien neurrian. Gizarte-eredu desberdina eratzen ari direnetengabeko eraldaketak ikus daitezke, egitura-aldaketa, konplexutasun eta kezkahandiekin. Eraldaketa horiek egiteko, pertsonak funtsezkoak dira.

Ikasleak lan-munduan sartzea zailtasuneko aldia bizitzen ari da gizartearen egoeraekonomikoaren ondorioz. Eusko Jaurlaritzak unibertsitateko eta lanbide-heziketakoikasleak enpresetan sartzea ahalbidetuko duten ekintzak ezarriko ditu,lan-merkatuan sartzea ahalbidetuko dien lanbide-esperientzia hartzeko ikaslehoriek. Halaber, ikasketak bukatu dituzten lanbide-heziketako ikasleek enpresaksor ditzaten sustatuko da, prestakuntza-zentroen laguntzarekin. Ikasleaktrebatuko dira jakintza teknikoez gain berrikuntzako eta hobekuntzakogaitasunak eskaintzeko enpresei.

3.3.2. Lehiakortasuneko egitura-politikak enplegua sortzeko eta hazteko palanka gisa

- Urrats berriak berrikuntza adimendunaren estrategian

Euskal ekonomia suspertzen hasi da, baina horrek ez du esan nahi politikaekonomikoaren testuingurua biziki konplikatua ez denik oraindik ere; beraz,hazkunde-potentziala areagotzera bideratutako plan eta erreformak bultzatzeaare garrantzitsuagoa da orain. Egoera hori bereziki egia da berrikuntzarenesparruan; izan ere, Berrikuntzaren Euskal Sistema eraldatzera bideratutakoesfortzu handia aurreikusi da, emaitzak indartzeko. Horretarako, estrategiaberria lantzen ari gara 2014. urte honetan burutzeko asmoz, programa berriak2015erako erabat operatibo egon daitezen.

2014.urteko lehen hilabeteetan egin ditugun urratsen artetik zenbait aipatzearren,lehenik, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren gobernantza-eredua indartzeanabarmenduko dugu; horretarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako EuskalKontseilua (ZTBEK) apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren arabera birmoldatu da,eta horren ondorioz, enpresa-esparruak eta zentro teknologikoek presentziahandiagoa dute Kontseiluan. ZTBEK berriak ekin dio bideari eta erabakigarrantzitsuak hartu ditu indarrean dagoen 2015eko Zientzia, Teknologia etaBerrikuntzarako Planaren (ZTBP) garapenarekin loturik: 2020. urtera arteindarrean egoteko egokitu egin du; hartara, alde batetik, Europako estrategiaorokorrarekin eta, bestetik, berrikuntzaren esparruko laguntza-tresnekin eta,bereziki, Horizonte 2020 programarekin bat etorriko da.

ZTBP 2020 berria urtea amaitzen denerako prest egongo da, eta programa operatiboak2015erako martxan egongo dira. Horretarako, ZTBEK-k aztertu ditu, jada,planaren oinarrizko ildoak eta espezializazio adimendunaren lehentasunestrategikoak (RIS 3), horiek baitira estrategia berriaren funtsezkozutabeetako bi. Berrikuntzaren euskal sistemaren hamar ahuleziak argi eta garbiidentifikatu ditugu, eta horiek gainditzeko helburuak ezarri ditugu, betiereRISen lehentasun horizontalekin (aurrerago azalduko ditugu lehentasun horiek)erabat koherente izanik eta honako alderdi hauei erreparatuta: emaitzei etaenpresarekiko harremanari, hautatutako espezializazio-arloekiko konexioari,bikaintasunari, nazioartekotzeari eta gobernantzaren hobekuntzari.

Bestalde, RIS 3an lehentasun bertikalak zehaztu ditugu, honako alderdi hauek aintzathartzen dituen triangelu batean oinarrituta: 1) gaitasun zientifiko etateknologiko berezituak izatea, 2) produkzio-sare lehiakorra izatea, eta 3)aukera-esparruetara bideratzea. Lehentasun bertikalen behin betiko hautaketanhonako hauek biltzen dira: energia, fabrikazio aurreratua, eta biozientziak etaosasuna, eta horietaz gain, lurraldearekin loturiko zenbait jarduera-nitxo ereaipatu behar ditugu. Bestalde, lehentasun horizontalak ere zehaztu ditugu,sistema eraldatzeko beste bektore garrantzitsuena osatzen duten aldetik; honahemen: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako euskal Sarea berrantolatzea,unibertsitate-azpisistema espezializazio-arloetara gehiago bideratzea, talentuakudeatzea, nazioartekotzea, berrikuntza kudeaketa publikoan, berrikuntza etaenpresa-eraldaketa, eta gizarte-berrikuntza.

2020ko ZTBP plana erabat hedatzeko, aurrekontu-ahalegina sendotzera bideratutako printzipioekonomikoak garatu behar dira, eta atzerriko funts gehien erakartzen dituztenbaliabide publikoek palanka-efektu handiagoa izan dezaten bultzatu. Bestetresna garrantzitsu bat ZTBESko agenteen finantzaketa-eredua zehaztea izangoda; izan ere, sistema helburuak betetzera eta ahuleziak gainditzera bideratzekobeharrezkoak diren pizgarriak bermatuko dira horrela.

- Industriaren garrantzia berreskuratzea

Euskadiren historian eta orainaldian industriak garrantzi handia izan du, eta etorkizunakere industrian oinarritu beharko luke. Enplegu produktiboa eta kalitatezkoasortzeko gakoa lehiakortasuneko egitura-politikak dira, epe ertainera etaluzera emaitzak eskaintzen dituztenak eta hainbat elementu biltzen dituztenak,hala nola berrikuntza eta nazioartekotzea. Egitura-politika horiek industriahartzen dute protagonista nagusitzat; industriak BEGd-aren % 23 osatzen du eta2014tik aurrera herrialdearen susperraldia bultzatuko duen eragile gisajarduten jarraitu behar du.

Egitura-politika horiek gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzak hiru plan abiarazi ditu politika horiekzuzenean bideratzearren: 2014-2016 aldirako Industrializazio Plana, 2014-2016aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Plana (Nazioartekotzeko 2020rako EsparruEstrategiaren barruan), eta 2020rako Zientzia eta Teknologiaren Plana (aurtenonartuko da).

2014-2016 aldirako Industrializazio Plana Eusko Jaurlaritzaren tresna da, euskalindustriari laguntzeko tresna, sei urteko iraupena izan duen krisialdi sakonagainditzen laguntzeko tresna; izan ere, krisialdiaren eraginez enpresak itxiegin dira, enplegua galdu da eta industria-jarduerak behera egin du. Orain,hazkunde iraunkorraren bidera itzultzeko ahalegina egin behar dugu eta,horretarako, industria-sektore oso lehiakorrak sortu behar ditugu, balioerantsi handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa sendoezosatuta. Industria eta industriarekin loturiko zerbitzuak datozen urteetanenplegua sortzeko eragileak izango dira.

Industrializazio Planean finkatutako zazpi helburuak horretara bideratu ditugu, bost ardatzestrategikotan banatuta: ETEen finantzaketa eta berregituraketa;industria-arloko proiektu estrategikoak bultzatzea; manufaktura aurreratukoindustria sendotzea; testuinguru lehiakorragoa sortzea industria eta energiaarloetan; eta pertsonen aldeko apustua. Zeharkako plana izaki (hainbat plan etasail eraginpean hartzen dituenez), Plan hori gauzatzeko prozesua JarraipenBatzordeak koordinatuko du; batzorde horrek planaren aurrerapen-mailamonitorizatu eta ebaluatuko du.

Manufaktura aurreratuko industriaren bidean eta proiektu traktoreak bultzatzen jarraitzea

Plan horretan garatzen diren industria-politiken bitartez euskal industriarenespezializazioa ahalbidetuko duen esparrua bultzatu behar da, berrikuntzarekineta fabrikazio aurreratuarekin loturiko berrindustrializazio oso teknologikoagauzatuta. Horretarako, arlo eta sektore estrategikoetan (elektronika, energia,makina-erreminta) teknologia berriak txertatu eta erabil daitezen sustatzenjarraitu behar dugu.

Euskal industriak kostuarekin loturarik ez duen balioetan oinarrituta lehiatu behardu, eta manufaktura aurreratuan oinarritutako lehiakortasun-estadio berrialortzeko bidean aurrera egin behar du; halaber, euskal industria-sareantrakzio-efektua izango duten industria-proiektu berriak ere bultzatu beharditu. “Kluster”-politikak enpresa-proiektu jakin batzuk erakartzera bideratubehar du bereziki, eta honelako enpresa-proiektuak balioetsi behar ditu:enplegua eragiten dutenak, tokiko hornitzaileengan trakzio-efektua eragitendutenak, eta tokiko ETEen artean balio-kateak indartu eta sustatzen dituztenak.

Enpresa-ekintzailetza sustatzea

Beste Plan batean –hain zuzen ere, 2013-2016 aldirako Jarduera Ekintzaileari LaguntzekoErakunde arteko Planean–, bildutako ekintza guztiei laguntzeko tresnen panelasistematizatzen da, eta potentzial ekintzailea bultzatu eta sustatzen duenEkintzailetzako Euskal Sistemak osatzen duen ekosistemako agente-sareakoordinatzen du. Plan horren bitartez, ekintzaileei laguntza integrala eskainibehar zaie eta Euskadiko ekintzaileei laguntzeko Legean bildutakolaguntza-tresnak garatuko dira. Planaren jarraipena egiteko sortutako Erakundearteko Mahai politiko-teknikoak eta Artezkaritza Kontseiluak plana behar bezalabetetzen dela zaindu beharko dute.

Ekintzailetzaren kultura eta balioak sustatu behar dira gizartearen maila guztietan etabizitzaren etapa guztietan. Euskadik erreferentziazko lurralde ekintzailea izanbehar du; horretarako, aurrekontu-baliabideak aintzat hartuta, ekimenespezifikoak garatuko ditu balioa eta enplegua sortuko duten eta Euskadilurralde inteligentea, dinamikoa eta ekintzailea izatea eragingo dutenenpresa-proiektu berrien aitzindari izango diren profesionalak atxikitzeko etaerakartzeko. Enpresen barruko intraekintzailetza bultzatzeko ahalegin bereziaegin behar da, enplegua eta jarduera ekonomikoa eragiteko potentzial handiaduenez.

-  ETEetan nazioartekotzea orokortu eta bultzatzea

Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Estrategiaren barruan, 2014-2016 aldirako EnpresakNazioartekotzeko Planean, Euskadiko ETEak nazioartean txertatzea eta horiennazioarteko lehiakortasuna sustatzeko premiari erreparatzen zaio.

ETEek atzerrira atera behar dute enpresa-sare eta -agenteen laguntza eta lankidetzariesker. Horretaz gain, “klusterrek” Eusko Jaurlaritzaren tresna eta Planarenzati oso aktibo izan behar dute. Nazioartekotzeak palanka-efektua eragiten duenpresa-sare osoaren lehiakortasunean eta indartze-prozesuan.Nazioartekotzearen bitartez, sektoreak, merkatuak eta arriskuakdibertsifikatzen dira eta balio erantsi handiko enplegua indartzen da,nazioartean lehian dabiltzan merkataritza-gaitasun handiko sektoreetan lanegiten denez.

Jaurlaritzak kanporako prozesu horretan lagunduko du: hazkunde-potentzial handiko merkatueilehentasuna eman eta merkatu horietara bideratuko ditu, potentzial handikoherrialde eta eskualde jakin batzuetan. Multilokalizatzen diren enpresek,kanpo-merkatua konkistatzeaz gain, esportazioak areagotzen dituzte eta etxenagusiko enplegua hobeki babesten dute. Enpresak Nazioartekotzeko Planarenbarruan, lehentasunezko jardunak honako hauek izango dira, besteak beste:kanpo-jarduerari laguntzeko sistema sendotu eta indartzea, eta inbertsioestrategikoak erakarri eta finkatzea.

Planari jarraiki, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa eratu da NazioartekotzearenEuskal Sistemaren politikak gauzatzeko, eta programen betetze-mailaren nahizbertan biltzen diren zerbitzuen jarraipena eta ebaluazioa egingo dela bermatukodu. Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoan Ekonomiaren Garapen etaLehiakortasun Saila, hiru Foru Aldundiak eta EAEko hiru Merkataritza Ganberakbiltzen dira.

Enpresak nazioartekotzeko politika horiek gauzatzeko prozesua eta horien jarraipenatestuinguru orokorrago batean txertatu behar dira; hain zuzen ere, Euskadiesparru guztietan herrialde erakargarria eta erreferentziazkoa dela adieraztekoerakunde-jardunen testuinguruan. Horretarako, Basque Country 2020 Estrategia planintegraltzat hartzen da, gizartearen, ekonomiaren eta erakundeen arloetakoagente nagusiekin hitzartutako plana den aldetik, eta datozen urteotankanpo-ekintzaren ardatz izango diren lurralde-eremuak identifikatu etalehenesten ditu.

-   Nazioartekotzeko Esparru Estrategia eta Garapen Lankidetza

Gaur egun, nazioartean globalizazioak gero eta indar handiagoa du eta, horren ondorioz,herrialdeen arteko elkarrekiko mendetasunak areagotzeaz gain,lankidetza-eskemak etengabe bilatzera behartuta gaude, gobernantza globalabermatzearren. Premia horretatik abiatuta, Euskadiren nazioartekotzealehentasunezko helburua da Eusko Jaurlaritza honen jardunean. Nazioartekotzeaez da hartu behar estrategia soilik ekonomikotzat, baizik etaherri-estrategiatzat.

Lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak Euskadi, oro har, nazioartekotzeko prozesua abiarazidu. Edo beste modu batean esanda, mundurako leihoa irekitzea, nazioartekotzeaerakunde-agenden eta gizarte zibilaren beraren funtsezko erreferente gisa eradadin, enpresa-esparruan ez ezik, hezkuntzaren, osasunaren, kulturaren edoingurumenaren esparruetan ere.

Nazioartekotzeko 2020rako Esparru Estrategia: Basque Country Estrategia 2014ko apirilaren 8anonartu zen, eta estrategia integraltzat hartzen da, Euskadiren sektoreanitzetako interesak biltzeaz gain, datozen urteotan kanpo-ekintza garatuko dengai- eta geografia-esparruak identifikatu eta lehenesten dituen aldetik.

Ekimen horretan 2014-2016 aldirako bi plan estrategiko biltzen dira: Kanpo EkintzakoPlana eta Enpresak Nazioartekotzeko Plana. 2014-2016 aldirako Kanpo EkintzakoPlana ezinbesteko tresna da Euskadiko erakundeen nazioartekotze-helburuakbetetzeko jardun eta zerbitzuak definitu eta antolatzeko; aldiz, EnpresakNazioartekotzeko Planaren helburua da euskal ekonomia eta euskal enpresaknazioarteko testuinguruan gero eta lehiakorragoak izatea.

2014-2016 aldirako Kanpo Ekintzako Planean 6 helburu estrategiko, 19 jardun-ildo eta 70jardun zehatz biltzen dira Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ekintza bultzatu etakoordinatzeko, betiere eraginkortasunarekin eta koherentziarekin loturikoirizpideei jarraiki. Planaren helburu zehatzak dira honako hauek: Euskadimunduan proiektatzea, sektore anitzeko interesak sustatzea, Euskadik Europareneraikuntzan parte hartzea, Euskadiren eta kanpoko euskal komunitatearen artekoharremanak areagotzea, Euskadiren kanpo-ekintzaren eraginkortasuna etakalitatea areagotzea, eta mundu justuago eta orekatuago bat eraikitzenlaguntzea.

Azken batean, Nazioartekotzeko Esparru Estrategia horren bitartez, Euskadi bikaintasun-lurraldegisa kokatu nahi da testuinguru global honetan, bizi-kalitatearen etagizarte-kohesioaren eredu gisa, eta lurralde berritzaile eta lehiakor gisa.

Bestalde, mundu justuagoa eraikitzen laguntzeko helburua betetzearren, Garapenerako Lankidetzaren2014-2017 aldirako Urte Anitzeko Plangintza Estrategikoaren Jarraibide Nagusiakonartu ziren 2014ko apirilean; izan ere, 2014-2017 aldirako Lau Urteko PlanZuzentzaile berria egiteko ezinbestekoa baitzen aldez aurretik horiek onartzea.

3.3.3. Enplegua bultzatzeko jarduera ekonomikoa mantentzeko/berraktibatzeko politikak

-  Produkzio-sektorearen finantzaketa

Jaurlaritzak enpresa-sareari laguntzeko finantza-neurriak ezartzen jarraituko du, baienplegua sortzen duten inbertsio-proiektuetarako, bai zirkulatzailerako,kanpo-merkataritza finantzatzeko eta arazoak dituzten enpresa bideragarriakberregituratzeko; horretarako, lankidetza-inguruneak diseinatzen lagunduko die,langileen parte-hartzea sustatuta.

Enpresen arteko lankidetza

Produkzio-sektorea babesteko hainbat jarduera gauzatuko dira, eta horren adibide gisa,trakzio-enpresen eta enpresa hornitzaileen arteko lankidetza bultzatuko da,gorabidean dauden, iraunkorrak diren eta Euskadiren interesekotzat jotzen dirensektoreetan enpresa berriak sortzea sustatzeko eta enpresa berri horiekdinamizatzeko, merkatu edo produktu berrietarako sarbidea izan dezaten.Euskadiko trakzio-enpresek eginkizun garrantzitsua izaten jarraituko dute,eraginiko eta kalitatezko enplegua ere sortzen dutelako eta euskal ekonomianazioartekotzeko aukera gehiago dituztelako.

Osagarri gisa, lurralde arteko eta eskualdeko oreka handiagoa ere bultzatuko da garapensozial, ekonomiko eta industrialean, eta horretarako, deprimituriko tokietanindustrien berroneratzea faboratuko da.

Merkataritza, ekonomiaren dinamizatzaile

Gure ingurunea gero eta globalizatuagoa dagoen honetan, ondasun eta zerbitzuen merkatuan zenbaiterreforma egin beharko dira eta txikizkako merkataritzan lehiakortasuna hobetu.Hori lortzeko, marketin-estrategiak eta inbertsioak garatu beharko dirateknologia berrietan ez ezik, giza kapitalean ere, eta giza baliabideakberregokitu egin beharko dira, lanbide-prestakuntza egokia eskainita etabelaunaldi-ordeztea ere alde batera utzi gabe.

Eusko Jaurlaritzak herrietako merkataritza-jarduerari bultza egin nahi dio eta zonaldekodinamizazio-estrategiak garatzea ahalbidetu nahi du, aliantza horizontalen etalankidetza publiko-pribatuko plataformen bitartez.

Jardun-ildo nagusiak 2014-2016 aldirako Merkataritza Planaren esparruan garatuko dira. Plan horretan hainbatlaguntza-linea biltzen dira eta horietako zenbait linea jada nahiko finkatutadaude, hala nola, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzak etamerkataritza dinamizatzeko bulegoak; beste zenbait linea berriagoak dira, esatebaterako, negozio-eredu berriei laguntzea, enpresa-transmisioa edo kudeaketaaurreratuko programak.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak autonomoei kreditua ahalbidetzeko lanean jarraituko du eta, oro har,autoenplegurako eta enpresa-sorkuntzarako laguntzak sustatzen jarraituko du;horretarako, lehen ezarpenean sortzen diren zailtasunak gainditzeko ahaleginaegingo du eta dagokion asistentzia teknikoa eskainiko du, prestakuntzarakolaguntzak emateaz gain.

Turismoa, hazten ari den sektorea

Euskadik baliabide turistiko asko ditu (gastronomia, ondarea, natura, paisaia, kultura) eta esperientzia anitzekoturismogune bihur daiteke, alde batetik, lurralde guztietako berezitasunak eta,bestetik, herrialde izateak ematen dion osotasun bakarra modu osagarrianuztartuz gero; horretarako, turismogune antolatua eta adimenduna eratu behardugu. Euskal Turismoaren 2020ko Plan Estrategikoan Euskadiko turismoarenetorkizunari buruzko ikuspegi hori eskaintzen da; Plan Estrategiko horretan2016ko Marketin Plana biltzen da eta Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasunaareagotzea du xede, turismoak aberastasuna sortzeko egiten duen ekarpena ereareagotzeko.

Munduko turismoaren joerei erreparatuta, munduko ekonomian turismoak gero eta garrantzi handiagoa izangoduela iragar dezakegu, eta turista mota asko egongo direla. Turistekgizarte-sareak eta mobile ingurunea asko baliatuko dituzte,informazio-iturritzat. Horrek esan nahi du kudeaketako eta kalitateko sistemaaurreratuak beharrezkoak izango direla, turistak eskatzen duen tratamendu geroeta pertsonalizatuagoa eman ahal izateko; halaber, erronka horri aurre egiteko,informazioaren teknologietan inbertsioa egin beharko da.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handia egingo du turismogunea bereiztera bideratutakoberrikuntza sustatzeko, baita turismoarekin loturiko jakintza eta informazioaeskuratzeko sistemak hobetzeko ere. Aurrekontuetan, euskal berezitasunari(basque style) posizionamendu egokia emateko estrategia betetzen dela bermatubeharko da; horretarako, merkatu potentzial (herrialde) jakin batzueilehentasuna emango zaie profilaren arabera, turismoaren ikuspegitik begiratuta,eta turismoarekin loturiko agente guztien lankidetza eta bat-etortzea sustatukoda.

Lehen sektorearen garapena

Eusko Jaurlaritzak jakin badaki lehen sektoreak balio estrategiko handia duela eta landa-eremukonahiz itsasertzeko ingurune bizia izatea ere oso garrantzitsua dela, xede dugungizarte-ereduaren oinarritzat.

Pertsonak protagonista izanik, lehen sektorea berriz aktibatu eta landa-eremuko nahizitsasertzeko ingurunea biziberrituz gero, gure nortasuna eta gure kulturazaintzen lagunduko dugu, baita ekosistemari eusten, eta landa-eremuko etaitsasertzeko ingurune iraunkorra sustatzen ere, betiere hiri-inguruneari balioaemanez.

Lehen sektorea garatzeko Nekazaritza Politika propioa behar dugu, NekazaritzakoPolitika Bateratua (NPB) "eskualdeetara" gehiago bideratuta. EuskoJaurlaritza bultzatzen ari den proiektuaren bitartez, sektorea modernizatu etaprodukzio iraunkor eta kalitatezkoa bermatuko da. Bereziki, 2015-2020 aldirakoNekazaritzako Politika Bateratuaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak zera lortunahi du Autonomia Estatutuaren bitartez Euskadiri esleitutako eskumenabaliatuta, “administrazioa eskualdeko bihurtzeko” eredua ezartzea zuzenekolaguntzei dagokienez, baita erabateko erabakimena izatea ere, FEADERrenbitartez landa-garapeneko laguntzak aplikatzean hartu beharreko estrategia,helburu eta neurriei dagokienez, betiere gure autonomia-erkidegoarenerrealitate sozioekonomikora egokitzeko. Hori guztia eskualdeko esparru malgueta subsidiario baten barruan dago, Estatuaren administrazio- etaeskumen-egiturari egokituta baina gure sektorearen premia, berezitasun etaaldarrikapenak hurbiletik defendatuta.

Nekazaritzako, basoko eta arrantzako produkzio-sektoreak lehiakortasunean oinarrituta eginbehar du aurrera, eta horretarako, sektore horrek nekazaritzako elikagaienkatean produzitzeko eta negoziatzeko duen ahalmena bultzatuko duten neurriaktxertatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, merkaturatzeko estrategia berribihurtzearen arazoari heltzeaz gain.

Euskadin, nekazaritza ekologikoak badu hazteko aukerarik eta Eusko Jaurlaritzarenlehentasunetako bat nekazaritza ekologikoaren produkzio-eredua sustatzea da;horretarako, ingurumen-iraunkortasuna hobetzen aurrera egin behar dugu.

Arrantzaren sektoreari dagokionez, lehiakortasun handiagoa izatea ahalbidetuko diotenerakunde sendo eta egituratuak eratzea izango da abiapuntu, erauzte-prozesuetannahiz merkaturatzeko prozesuetan. Arrantza-azpiegituren hobekuntzan ere izanbehar du eragina Jaurlaritzak, eta baita akuikulturan ere, I+G+Bn ahaleginakareagotuz, lehengai fresko eta eraldagarriaz hornitzeko ahalmena izango duensektore sendoa sortzea lortzeko, eta betiere erauzteko arrantzaren eskaintzahaztea eraginez.

Nekazaritza-sektorearekin loturiko jarduera ekonomiko bati ekin nahi dioten gazteek zailtasunak izatendituzte lurra lortzeko, edo inbertsio handiak egin behar direlako; horrela,bada, zailtasun horiek leuntzearren, txandakatze irekiari eta bitartekotzazerbitzuari esker, 40 urtetik beherakoak nekazaritza-sektorean etalanda-ingurunean finkatu ahal izango dira. Izan ere, gazteei lehentasuna emangozaie laguntza-planetan, baita nekazaritzako lurzorua, ekoizpen-bitartekoak, prestakuntza-planaketa ustiapenen titulartasuna lortzeko prozesuetan ere.

Ikerketa, berrikuntza eta lankidetza; horiek dira Euskadiko nekazaritzako elikagaiensektorearen etorkizunerako gakoak. Beraz, ikerketako eta berrikuntzako aukeraberriak bilatzea eta ustiatzea oso garrantzitsua da, bioekonomiaren erronkei(ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen arloekin loturiko erronkei) aurreegiteko. Hona hemen erronka horiek: elikagai seguru eta kalitatezkoen eskarigero eta handiagoa, produkzio iraunkorra, animalien ongizatea, baliabideberriztagarriak erabiltzea, energia aurreztea eta ingurumena errespetatzea.Lankidetzaren eremuan, Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren aldeko eskualdeko sareespezifikoetan eta mugaz gaindiko ekimenetan presentzia izatea indartzen arigara.

Jaurlaritzak Euskadiko tokiko artisau-produktuaren inguruan hartutako konpromisoarekinjarraituko du; konpromiso horren arabera, produktuaren lehengaiaren % 100akustiategikoa izan behar du, eta produktua ustiategian bertan eraldatu beharkoda, nekazariek eta abeltzainek beren ustiategietako produktuen ezaugarriak etanolakotasunak zabaltzeko, antzeko motako beste produktu batzuekin alderatutabalio erantsia emango duten ezaugarriak eta nolakotasunak, alegia.

3.4. Garapenaren iraunkortasun-osagaia

3.4.1. Lurralde-politika orekatu eta iraunkorra

Helburu estrategikoetako bat da datozen belaunaldiei lurralde atsegingarriagoa,iraunkorragoa eta garapen-ahalmen handiagokoa oinordetzan uztea. Horretarako,hiri eta herri atseginagoez, osasungarriagoez eta erakargarriagoez gozatzea,lana eta bizitokia hurbiltzea, hobeki zainduta egonik guztiontzat irisgarriagoaden ingurumen-ingurua edukitzea, gure enplegu- eta etxebizitza-aukerak hobetzeaeta azpiegitura eraginkorragoak eta integratuagoak izatea ahalbidetuko duenlurralde-plangintza garatzean egingo da lan.

Lurralde-garapen orekatua eta iraunkorra faboratuko duten arau-neurriak etalurralde-antolamenduko neurriak sustatzea da jomuga, hiri-berrikuntzakopolitikak zabalduz, gune degradatuak berreskuratuz, ingurunean integratutakojarduera ekonomikoak txertatuz eta lurraldearen artifizializazioa mugatuz.

Ezinbestean egin behar da lan adostasunez eta koordinazioz hainbat erakunde elkartzendituzten zeharkako proiektuetan, esate baterako, guneak berroneratzeko proiektuetan.Era berean, hainbat tresnaren bitartez leheneratzeko eta babesteko tratamenduespezifikoa behar duen aktiboa da paisaia. 

3.4.2. Energia-politika hazkundearen, lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren palanka gisa

Euskadiko energia-estrategiaren helburua honako hau da: kontsumo energetiko altua etabaliabide natural oso gutxi dituen euskal gizarteak energia nahiko izatea,kantitate, kalitate eta denborari dagokienez eta, lehiakorra den kostuarekineta ingurumenerako iraunkorra den eran. Era berean, energia- etaingurumen-erronka handiak aprobetxatu nahi ditu Euskadiko ekonomiarenhazkunde-aukera on gisa, garapen teknologikoaren, enpresen arteko lankidetzareneta negozio-ildo berrien identifikazioaren bitartez.

Euskadik enpresen eta ahalmenen (ingeniaritzakoak, teknologikoak eta zientifikoak)kontzentrazio handia du energiaren eremuan, eta horren ondorioz, esparru haunazioarteko protagonismorako bokazioa duen jardueraren eta jakintzaren gune da.Kluster ikuspegi horrek eragiten du Euskadirako R1S3 estrategian identifikatzendiren energia espezializazioko lehentasuneko hiru eremu handietako bat izatea.

Horrenbestez, energia-politikek energia-eraginkortasunarekin eta -aurreztearekin eta energiagarbiak eta berriztagarriak produzitzeko instalazioekin lotutako inbertsioaksustatuko dituzte, gas naturalaren aldeko apustu irmoarekin jarraituz; gasnaturalari dagokionez, biltegiratzeko azpiegiturak garatzeaz gain, ezinbestekoaizango da sare kapilarra hedatzea, hornikuntza dibertsifikatua eta lehiakorraziurtatzeko. Helburu horrekin berarekin sustatuko da gas naturaleko hubiberikoa abian jartzea.

Horrez gain, aurrekontuaren barruan, garapen teknologikoko eta industrialeko ekimenakbultzatuko dira, hots, energiaren arlo estrategikoetan Euskadi munduko erreferentziagisa kokatuko duten ekimenak. Arlo estrategiko horiek honako hauek dira: sareadimendunak, ibilgailu elektrikoa, itsas energia —olatuek eragindakoa etaoffshore energia eoliko flotatzailea—, eguzki-energia termoelektrikoa edobiltegiratze elektrikoa eta termikoa.

Era berean, Euskadiko industria-sektorean izaten ari den inpaktu negatiboa arintzerabideratutako neurriak zabaltzen jarraituko du erregulazio elektriko berriak.

3.4.3. Ingurumen-politika arduratsua, ingurumen-aldagaiari balioa ematen diona lehiakortasunaren alderdigisa

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikaren oinarrizko orientazioa da pertsonaguztiek, gaur egungoek eta etorkizunekoek, bizimodu duina izateko eskubideaizatea, kalitatezko ingurune batean.

Gobernu Programan aitortzen denez, ingurumenaren kontzeptuak giza bizitza baldintzatzenduten alderdi guztiak biltzen ditu, ez soilik alderdi naturalak, baita alderdisozialak, ekonomikoak eta kulturalak ere. Gaur egun ingurumenaz hitz egiteagure bizitzeko tokiaz, gure jarduerak garatzen ditugun testuinguruaz, gureekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuez eta herrialde gisa azken urte hauetanlortu dugun ingurumen-ezagutzari balioa emateaz hitz egitea da.

Ingurumen-politikak, zeharkakoa denez, erantzunkidetasunean oinarrituta egon behar du. Horilortzeko, administrazio guztien esku-hartze koordinatua behar da, baita agentesozialen, ekonomikoen, zientifiko-teknologikoen eta, bereziki herritarrenpartaidetza ere; zeharkakotasun hori ezagutzera ematen da, halaber, esku-hartzepublikoko beste eremu batzuekiko loturan, eta, oso bereziki energia- etagarraio-politikekiko eta osasun publikoko politikekiko loturan, ezinbestekoaizanik arlo horietatik ekingo diren ahaleginen osagarritasuna bermatzea.

Bestalde, ingurumen-aldagaia ezin da ezein ekimenen galga izan. Aitzitik, paradigmasozioekonomiko berriak ikusita, ingurumen-aldagaia ekintzailetzaren etaekonomia produktiboaren alde dagoen beste elementu bat dela pentsatu behardugu.

Alderdi horiek guztiak egituratuta eta aztertuta geratuko dira 2015-2018/20 aldirakoIV. Ingurumen Esparru Programan. Aurreikusten da urtearen amaieran aurkeztukodela programa hori. Programa horretan antolatutako ekimen eta ekintzen helburuestrategikoak honako hauek izango dira: ingurumen-aldagaia Jaurlaritzaren politikaguztietan sartzea; ingurumen-administrazioaren arrazionalizazioari,koordinazioari, sinplifikatzeari eta haren eraginkortasunari dagokionez aurreraegitea eta Euskadiko ingurumen-kalitatearen maila altua hobetzea, alderdiinteresdun guztien erantzukizuna areagotzearen alde lan eginez; baliabideenerabilera eraginkorra sustatzea;gure ekosistemak eskaintzen dituen ezagutzei,ingurumen-azpiegiturei eta zerbitzuei balioa ematea, ingurumen-aldagaiaherrialdearen garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna lortzen lagunduko duenalderdia izan dadin lortuz; osasun publikoa hobetzen eta kapital naturalababesten laguntzea; eta ingurumen-alorreko hezkuntza-, prestakuntza- etasentsibilizazio-maila handitzea euskal herritarren artean.

Halaber, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko 2030erako euskal estrategia berriazehazten bukatzen ari gara. Estrategia horrek ikuspegi integratua eskainiko duarintzeko eta egokitzeko gaien inguruan, baita jarduera ekonomikoa sortzekoahalmena aprobetxatzeko aukeren inguruan ere, karbono gutxiko ekonomiaranzkoibilbide-orri bat izanik.

3.4.4. Garraio iraunkorrerako politika

Garraio-politikak lurraldearen garapen orekatua eta iraunkorra lortzen lagundu behar du;horretarako, garraioaren hainbat azpiegituratan oinarritu behar du; izan ere,azpiegitura horiek oinarrizkoak dira hazkunde ekonomikoa lortzeko ez ezik,lehiakortasuna eta enplegua hobetzea lortzeko ere.

Horregatik, lan egingo da pertsonen mugikortasun fisikoko premiak hobetzeko; horretarako,garraio-azpiegitura horien garapen eraginkorraren eta efizientearen kudeaketaeta garapena bultzatuko dira, Europako arku atlantikoa deitzen zaion horretanduten kokapen estrategikoarengatik. Aipatutako garraio-azpiegitura horiekhonako hauek dira, esaterako: portuak, aireportuak, trenbideak eta autopistak.

3.5. Balioa sortzeaz gain gobernantza berriaren printzipioen bitartez bideratuta dagoen Administrazioa

Europako Gobernantzari buruzko Liburu Zuriaren arabera, gobernantza ona honako bostmetatze-printzipio hauetan oinarrituta dago:irekitasuna (hots, gardentasuna etaerabakien jakinarazpena), parte-hartzea; erantzukizuna (edo beste modu bateanesanda, eraginpean hartutako agente bakoitzak bere gain hartzea eman zaioneginkizunaren erantzukizuna); eraginkortasuna eta koherentzia.

Doako Justiziaren Dekretuaren Erreforman egingo da lan, kolektibo ahulenek doakolaguntza juridikorako eskubidea izango dutela ziurtatzeko eta bitartekotzarenaldeko apustua egiteko, gatazka sozialen etengabeko judizializazioaren eredualternatibo gisa. Halaber, “IV. Gazte Justizia Plana” egingo da, gaztearau-hausleak gizartera daitezen eta biktimei eragin dizkieten kalteekinkontzientzia daitezen lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak enpresa-sektore publikoari dimentsio berri bat emateko eta berrizegituratzeko estrategia bat jarri du abian eta Euskadiko BerrikuntzaPublikorako Estrategia garatuko du, herritarrei arreta eta zerbitzua ematekoeta administrazio publiko guztien arteko elkarreragina lortzeko helburua izangoduena. Hori lortzeko, izapidetze-fasean dago Euskal Administrazio Publikoariburuzko Lege Proiektua.

3.6. Segurtasun publikoa gainerako eskubide eta askatasun publikoak baliatzeko ezinbesteko baldintza gisa

Segurtasun publikoa gizarte-ongizatearen Europako ereduaren oinarrizko zutabea da.Segurtasun publikoa ezinbesteko baldintza da gainerako eskubide eta askatasunpublikoak baliatzeko. Euskadiko herritarrek eskatzen duten segurtasunpertsonala eta soziala bermatzeko, ezinbestekoa da segurtasun-politikak —gizabaliabideen eta baliabide teknikoen antolamendu eraginkorra eta efizienteadutenak— antolatzea.

Eusko Jaurlaritzak Segurtasun Publiko integraleko eredu berria, herritarrenzerbitzura bideratuta dagoena, ezarriko du Euskadin, 2014-2019 aldiko EuskadikoSegurtasun Publikoaren Plan Orokorrean ezarritakoaren arabera. Plan horiikuspegi integral batetik abiatuta egin da, zeharkako segurtasun-politikaegokituak, koordinatuak eta lehenetsiak antolatuz.

2014an Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseilua eratu da honako helburu hau izanik:ideiak eta esperientziak trukatzea segurtasun publikoko politikak eraginpeanhartzen dituen eta inplikatuta dauden entitateen eta erakundeen jardunetankoherentzia ahalbidetzea.

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen segurtasun-politika publikoak ikuspegi integrala dueta honako hauek biltzen ditu: (1) delituaren prebentzioa eta poliziarenerreakzioa delitua gertatu ostean, (2) Larrialdiei Aurre egiteko EuskalSistemaren koordinazioa eta eguraldi txarren iragarpena, (3)prebentzio-politikak trafikoaren gorabeheren aurrean eta (4) jokoaren etajendaurreko ikuskizunak egiten diren lokalen erregulazioa.

Delituaren prebentzioari eta poliziaren erreakzioari dagokionez, Ertzaintzaren PlanEstrategikoa-2016 Ortzimuga izeneko Planak hiru lehentasun ditu: herritarrenbabes handiagoa, poliziaren lanaren kudeaketa berria eta ikerketarako sustapenirmoa.

Ertzaintza Kalean izeneko programaren helburua herritarrengandik hurbilago dagoenhurbiltasuneko Ertzaintza lortzea da. Egitura hierarkikoa lautu dugunez etaagintari kopurua murriztu dugunez, administrazio-egiturak arindu ahal izangodira eta polizia-etxeetan ez ezik, kalean ere baliabide gehiago izateko aukeraegongo da. Eta proposatutako egitura berrietan indartu egin da poliziareninformazioarekin, ezagutzarekin eta adimenarekin zerikusia duen oro, baitaIkerketa kriminalaren ildoa ere, hori ere indartu egingo baita gizabaliabideei, espezializazio-irizpideei eta baliabide materialei dagokienez.

Larrialdiei erantzuteari eta eguraldi txarra iragartzeari dagokionez, helburua zera da,herritarrak babestea herritarren segurtasuna, ondasunak edo ingurumenamehatxatzen duten arriskuen aurrean. Arriskuen eta mehatxuen aurrean eman beharden erantzunak prebentziokoa ez ezik erreaktiboa ere izan behar dularrialdi-egoeraren aurrean.

Honako hauek dira funtsezko tresnak: larrialdietarako telefono-zenbaki bakarra (1-1-2)eta larrialdia SOS DEIAK Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartezkudeatzea, gizarte-sareen erabilera adimentsua herritarrei informazioa ematekobide gisa, babes zibilaren eta larrialdien kudeaketaren alorrean esku hartzenduten gainerako agenteekiko koordinazioa, eta prebentzio-plangintza,autobabeserako araudia, eta, orokorrean, gure prebentzioaren kalitatea hobetzeagerta litezkeen hondamen-ezbeharrei aurre egiteko.

Trafikoaren alorrari dagokionez, bide-segurtasunarekin lotutako Eusko Jaurlaritzarenpolitika publikoak honela banakatuta daude: bide-hezkuntza, trafikoarenkontrola, istripuen prebentzioa eta zehapen-politika.

Ezinbestekoa da beheranzko joera bermatzea istripu kopuruari dagokionez nahiz istripuenlarritasunari dagokionez. Horretarako, ezinbestekoa da bide- komunikazioko eta-hezkuntzako kanpainetan egindako ahaleginari eta inbertsio publikoari eustea.Azpiegiturak monitorizatzeak hobekuntzak ekarriko ditu trafikoaren kudeaketan eta,era berean, istripuak gutxiagotzen lagunduko du.

Trafiko-arloko arau-hausteak izapidetzeko zentro automatizatua funtsezko tresna datrafiko-arloko arau-hausteen ondoriozko zehazpenak azkar, modu eraginkorreaneta espezializatuan izapidetzeko.

Arkauteko Akademia funtsezko zeharkako zerbitzua da segurtasunaren alorreko gure politikapublikoaren ildo estrategikoak ezartzeko. Informazio egokirik gabe ezin dasegurtasun publiko efizienterik izan. Profesionalek (ertzainak, suhiltzaileak,udaltzainak, osasun-alorreko langileak, eta abar) eta babes zibilekoboluntarioek oinarrizko prestakuntza izan behar dute eta beti eguneratuta egonbehar dute.

Ezagutzaren kudeaketa, premiak atzematea, prestakuntza-produktuak diseinatzea, irakaskuntzaeta etengabeko prestakuntza dira Arkauteko Akademiaren erantzukizungarrantzitsu eta ugariak. Eta Akademiaren eginkizunen artean Ertzaintzarenagente berriak hautatzeko eta prestatzeko premiak estaltzea dago.

Azkenik, jokoaren politika publikoak baliabide telematikoen bitartez hedatzen ari densektore ekonomikoaren erregulazioa joko arduratsuaren sustapenarekin elkartubehar du. Jendaurreko ikuskizunetan ezinbestekoa da bermatzea aisia-jardueraksegurtasun-neurri guztiak betez garatzen direla.

4. Fiskalitatea politika ekonomikorako erreminta gisa

Zerga-politika ongizate-estatuaren elementu nagusietako bat da; izan ere, zerga-politikarenbaitan dago gizarteak behar adina baliabide izatea zerbitzu eta prestaziopublikoei eusteko, hots, pertsonen berdintasuna eta elkartasuna bermatzeko.

Behar bezala diseinatutako fiskalitateak laguntzen du pertsonen arteko ahaleginenekitatea lortzen, bai ekitate horizontalari dagokionez, bai ekitate bertikalaridagokionez. Eta, honenbestez, aberastasuna herritarren artean eraginkortasunezbanatzeko balio du, aurrerabidearen eta gizarte-justiziaren alde egiteko.Horrez gainera, lehen mailako politika ekonomikoko erremintatzat hartu behardugu fiskalitatea; izan ere, jarduera ekonomikoa, enplegua eta aurrerabidekolektiboa sustatzen ditu.

Printzipio horiei dagokienez, 2014an zerga-erreforma bat jarri da abian Euskadin.Euskadiko erakunde eskudunen araudi-ahalmenaren eraginpeko zergak hartu zituenerreforma horrek eraginpean, funtsean, pertsona fisiko eta juridikoen gainekozuzeneko zerga. Zerga-presioaren igoera errenta altuenetan biltzen da.

Bigarrenik, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren esparruan, 2014an adostu zenKontzertu Ekonomikoa egokitzea izaera desberdina duten, eta, halaber, helburudesberdinak dituzten zerga berriak sartzeko: Joko Jardueren gaineko Zerga,Kreditu Erakundeen Gordailuen gaineko Zerga, Energia Elektrikoa EkoiztearenBalioaren gaineko Zerga, Energia Nukleoelektrikoa Sortzearen ondorioz ErregaiNuklear Gastatua eta Hondakin Erradioaktiboak Ekoiztearen gaineko Zerga, eta ErregaiNuklear Gastatua eta Hondakin Erradioaktiboak Instalazio ZentralizatuetanBiltegiratzearen gaineko Zerga eta Gas Fluordunen gaineko Zerga. Zerga horienordainarazpena foru-aldundiei dagokie, lortutako akordioan aurreikusitakolotura-puntuen arabera.

Horrez gain, akordio bat lortu zen Loteria Sarien gaineko Zerga Bereziaren atxikipenakforu-aldundietan sartzeko jasotzailearen bizilekuaren arabera. Zerga berrienituna 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin adostu zen.

5. AURREKONTU IRIZPIDEAK

Ogasun eta Finantza Sailak aurrekontu-baliabideakesleituko dizkio Sail bakoitzari, aurreko idatzi-zatietan bildutako PolitikaPublikoetarako lehentasunei eta jardunei jarraiki. Funtsean, Eusko Jaurlaritzakbere helburu bikoitzari eusten dio; alde batetik, pertsonen oinarrizko premiakasebeteko direla bermatzea, eta, bestetik, hazkunderako eta enplegua sortzekopalanka gisa jardutea.

Gastu-politikak, halaber, aurrekontu-egonkortasunariburuzko araudia betetzera bideratuta egongo dira, bai defizitaren helburuabetetzearen ikuspegitik, bai zor publikoaren ikuspegitik.

Horretarako, Administrazio Orokorraren nahiz harenmendeko Erakunde Autonomoen, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoen, SozietatePublikoen, Fundazioen eta Partzuergoen gastuen kapitulu guztien kuantifikazioafinantza-nahikotasunerako eskakizunak ez ezik, defizitaren eta zorrarenalorreko betekizunak ere kontuan hartuta gauzatuko da.

Diru-sarrera korronteak zehazteko, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan ezarritako ForuAldundien Ekarpenak hartuko dira kontuan, diru-bilketarako aurreikuspenarijarraiki. Gainerako diru-sarrerak Ogasun eta Finantza Sailak kuantifikatukoditu gainerako Sailen laguntzarekin.

Administrazio orokor eta instituzionaleko eta zuzenbide pribatuaren bitartez zuzenduta daudenerakundeetako funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta behin-behinekolangileen aurrekontu-plantillek, irizpide orokor gisa, izaera mugatzaileaizango dute, eta 2014ko abenduaren 31n zeuden lanpostuen guztizko erantsia ezinizango da handiagotu.

Autonomia Erkidegoko zerbitzura dauden funtzionarioen, lan-kontratudun langileen etabehin-behineko langileen ordainsariak Euskal Autonomia Erkidegoko 2015erakoAurrekontu Orokorrei buruzko Legean zehaztuko dira.

Sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoa osatzen duten erakunde guztieklehentasunezko gastutzat hartuko dituzte lortutako ongizate-estandarrakbetetzea ahalbidetuko duen zerbitzuen eskaintza publikoa finkatzerabideratutakoak.

Inbertsio Errealei, Kapitaleko Diru-laguntzei eta Finantza Aktiboen Aldaketari buruzkogastuen banaketak iraganean hartu ziren eta 2015eko ekitaldian jarraipenaizango duten betebeharrei aurre egiteko beharrezkoak diren kredituak hartukoditu. Era berean, ziklo ekonomikoaren aldaketa finkatzea ahalbidetuko duten kredituakemango dira, enpleguaren sorrera sustatuko duten jardunak ahalbidetuz.

Ez da aurreikusiko erakunde autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietatepubliko, fundazio edo partzuergo berririk sortzea.