Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1.  Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai hauek:
    1. Portu-agintaritzari dagozkion eskudantziak, Portu Jardueren Erregelamendua onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretuarekin bat etorriz.
    2. Portutetako jabari publikoa planifikatzea, honako hauek idatziz eta proposatuz: Portuetako Lurralde Plan Sektoriala, plan bereziak eta portuetako jabari publikoa erabiltzeko planak.
    3. Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan egindako inbertsioak eta mantentze lanak planifikatu eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea.
    4. Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.
    5. Portuen arloko jardunen plangintza egitea.
    6. Portuetako jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta bertan diziplina ezartzea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea.
    8. Portu berriak eta portuetako azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartzea.
    9. Portu-zerbitzuak ematea.
    10. Portuko espazioen eta erabileren mugaketa, portu bakoitzaren zerbitzu eta polizia-erregelamenduak eta portuen hondakin planak onartzea.
    11. Portuetako zerbitzuak, eragiketak, okupazioak eta jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko ahala izatea, zernahi delarik ere portuko espazioa erabiltzeko araudia edo modua.
    12. Zehatzeko ahala egikaritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.
    13. Portuei zuzenean eragiten dien hirigintza-plangintzako tresna onartzeari edo berritzeari buruzko nahitaezko txosten arrazoitua ematea. Txostenean soilik balioetsiko dira portua ustiatzeko eskumenei eragiten dieten zehaztapenak, eta txostena aldekotzat joko da bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada.
    14. Barruko larrialdietako planak, portuen istripuzko itsas kutsadurari aurre egiteko kontingentzia planak eta portu-instalazioak babesteko planak onartzea.
    15. Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.
    16. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, Zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.
    17. Saileko gainerako Zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obra-proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.
    18. Gainerako sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.
  2.  Itsas Arduralaritza Eskola Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari atxikita dago eta azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuak ematen dizkion egitekoak garatuko ditu.

7. artikulua.- Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Aitor Etxebarria Atutxa
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria