Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
    1. Osasun-plangintza eta -zonakatzea egitea, beharren mapa –azpiegitura sanitarioak barne– landu eta etengabe eguneratuz.
    2. Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitario publiko zein pribatuen antolamendu teknikoa, ikuskapena, erregistroa eta homologazioa.
    3. Kanpo Desfibriladore Automatikoen Erregistroa kudeatu eta garatzea, leku egokietan jar daitezen sustatzea, eta oinarrizko bizi-euskarriari eta desfibriladore automatikoen erabilerari buruzko prestakuntza bultzatzea.
    4. Administrazio sanitarioari dagokion antolamendu tekniko eta profesionala, aseguru libreko erakundeek, mutualitateek, erakunde laguntzaileek, laneko arriskuen prebentzioko zerbitzuek eta beste hainbat zentro sanitariok ematen dituzten zerbitzuen arloan.
    5. Baimen administratibo-sanitarioak ebaztea Zuzendaritzaren jardun-arloei eragiten dieten gaietan, baldin eta dekretu honek sailaren lurralde-ordezkaritzei esleitutakoak ez badira. Zehazki, honako hauentzako baimenak izango dira: ospitale edo barneratze-zentro gisa sailkatutako zentro sanitarioak, zentro polibalente gisa sailkatutakoak, laguntza bidezko giza ugalketarako, haurdunaldiaren borondatezko eteterako eta kirurgia handi anbulatoriorako kontsulta eta zentro espezializatuak, biobankoak eta ikerketa biomedikoko ikerketa-zentroak, eta, oro har, legezko alderdi espezifikoak eta bereiziak dituztenak; baita lan-istripu eta gaixotasun profesionaletako mutualitateetako zentro eta zerbitzu asistentzialak eta gizarte segurantzako erakunde laguntzaileak ere.
    6. Asistentzia-planak lantzea, euskal osasun-sisteman pixkanaka ezarri ahal izateko, betiere saileko beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.
    7. Euskadiko osasun-sistemaren lanbide-plangintza egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko oraingo zein etorkizuneko osasun-sistemak beharko dituen lanbide guztien baliagarritasun egokia lortzeko helburuarekin.
    8. Osasun Profesionalen Euskal Erregistroa kudeatu, zaindu eta garatzea.
    9. Asistentzia sanitarioaren kalitate, segurtasun eta berrikuntzara bideraturiko lanbide-eskumenak zehaztu eta garatzea, lanbide sanitarioen antolakuntzaren esparruan.
    10. Egiaztapen teknikoak eta profesionalak ematea.
    11. Osasun-publizitatea kontrolatzea.
    12. Zerbitzu sanitarioetara ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta asistentzia- eta antolakuntza- jardunik onenak ekartzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta profesional adituen partaidetza sustatuz.
    13. Prestazio sanitarioen zorroari eta herritarren osasun-beharrei erantzuteko behar diren baliabideei buruzko gidalerroak eta irizpide estrategikoak proposatzea.
    14. Osasunaren arloko irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu, planifikatu, koordinatu eta kudeatzea.
    15. Erregistro, informazio eta estatistika sanitarioko sistema ofizialki ezarriak planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta optimizatzea, esaterako honako hauek: hilkortasun-erregistroa, ospitaleko alten erregistroa, haurdunaldiaren borondatezko etetearen erregistroa, toxikomanien informazio-sistema, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixotasun arraroen erregistroa, sortzetiko anomalien erregistroa eta minbiziaren erregistroa.
    16. Euskal osasun-sistemako eragileei erabakiak hartzen lagunduko dieten azterketak egitea, osasunaren biztanleria-ikuspegitik.
    17. Segurtasun-planak osasun-zentroetan ezartzearen eta kalterik gabeko segurtasun-gertaerak jakinarazteko sistemen kudeaketaren segimendua eta ebaluazioa egitea, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuan ezarritako baldintzetan.
    18. Osasun-alorreko emaitzak ebaluatzea, eta osasun-sistemako azterketak, txostenak eta estatistikak lantzea. Ereduak eta sistemak proposatuko dira, euskal osasun-sistemako eragile profesionalek, kudeatzaileek, finantzatzaileek eta erregulatzaileek emaitzak ezagutu eta etengabeko hobekuntzarako erabil ditzaten.
    19. Zuzendaritzaren eremuetan zentroak, zerbitzuak edo establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak egitea, betiere zehapenak ez badira.
    20. Administrazioko kontrol-jarduerak antolatzea, neurrira egindako produktu sanitarioen fabrikazioarekin lotutako jarduerei dagokienez.
    21. Erradiodiagnostikoko, erradioterapiako eta medikuntza nuklearreko instalazioetako kalitate- irizpideak betetzen direla zaintzea.
    22. Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitarioen eremuetan, pazientearen zaintzarako eta segurtasunerako jarraibideak antolatu eta kontrolatzea.
    23. Osasun-eskumenen eremuan kalitate eta bikaintasun klinikoaren planak eta programak planifikatu, sustatu, ezarri eta ebaluatzea, eta jardun klinikoaren gidak eta jardunbide egokiaren kodeak lantzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun-laguntza Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    24. Euskadiko Osasun Behatokiari esleitutako egitekoak garatzea. Horren helburua euskal herritarren osasuna monitorizatzea eta ebaluatzea izango da, osasun-egoerari eta hura baldintzatzen duten faktoreei buruzko informazioaren eskuragarritasuna eta erabilera hobetuz, plangintza hobea egiten eta erabakiak hartzen laguntzeko.
    25. Prozesu eta teknologia sanitarioen ebaluazioa eta auditoretza kudeatzea.
    26. Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
  2. Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
  3. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari atxikitzen zaio Osasun Saileko Estatistika Organo Berezia, azaroaren 28ko 238/2000 Dekretuan arautua.

6. artikulua.- Osasun Sailaren zuzendaritzak.

Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
  2. Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
  3. Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.
  5. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
  6. Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
  7. Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mikel Sanchez Fernandez
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak