Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

26.- Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Plana V. Plangintzaldirako (2013-2017)

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

EAEko Autonomia Estatutuak aitortzen dituen eskumenak garatuaz, Eusko Jaurlaritzak arautze-lan ugariak egin ditu euskararen erabilera normalizatzeko ahaleginetan. Jakina denez, arazoaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezartzen du gaur egun indarrean dagoen arau marko nagusia. Lege horren bidetik, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua da EAEko herri administrazioetan, eta, zehazki, Eusko Jaurlaritzari dagokionez, EAEko Administrazio Orokorrean, euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.

86/1997 Dekretuak bost urteko plangintzaldiak ezartzen ditu herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko epealdi moduan. Horri jarraiki, gaur egun, V. Plangintzaldian gaude kokatuta, hain zuzen ere 2013-2017 urte bitarteari dagokiona. Hori betez, 86/1997 Dekretuaren pean dauden herri administrazio bakoitzak 2013-2017 epealdirako erabilera planak egiten ditu, nork berea.

Eusko Jaurlaritzak ere indarrean du V. Plangintzaldirako bere Erabilera Plana, Gobernu Kontseiluak 2013ko abenduaren 30eko bilkuran onartuta. Hauek dira planaren eragin esparrua, eragin epea eta xede nagusia: Planaren eragin eremua EAEko Administrazio Orokorra eta beraren erakunde autonomiadunak osatzen dute:

  • Lehendakaritza eta horri atxikitako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea
  • Herri Administrazio eta Justizia Saila, eta horri atxikitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP).
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, eta horri atxikitako Osalan (Laneko Osasunerako Euskal Erakundea) eta Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua).
  • Ogasun eta Finantza Saila, eta horri atxikitako Euskal Estatistika Erakundea (EEE) eta Lehiaren Euskal Agintaritza.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta horri atxikitako Helduan Berreuskalduntzeko Erakundea (HABE).
  • Segurtasun Saila, eta horri atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
  • Osasun Saila, eta horri atxikitako Kontsumobide (Kontsumoko Euskal Institutua).
  • Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
  • Horiez gain, HPSk proposamena egiten du EAEko Administrazio Orokorreko sailei atxikitako sozietate publikoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sektore publikoko fundazioek eta EAEko sektore publikoko partzuergoek ere euren erabilera planak onar ditzaten, 89/1997 Dekretuaren eragin eremuaren barruan.

Honakoa da Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiko Euskararen Erabilera Planaren xede nagusia:Euskara eta gaztelania izanik hizkuntza ofizialak, herritarrak beraiek aukeratutako hizkuntza artatzea, herritarren hizkuntza eskubideak betetzea, eta, beraz, aipatutako ofizialtasuna gauzatzeko euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza gisa erabiltzea.

Horren guztiaren garapenerako nahitaezkoa den lidergoa eta parte-hartzaileen arteko adostasuna gauzatzea ere plan honen xede izango da.

 

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Denborazko konpromisoa

Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiko Erabilera Planaren iraupena 2017ko abenduaren bitartekoa da.

Erabilera Planean ezarritako metodologiaren arabera, sail eta erakunde autonomiadun guztiek euren erakundeetako plan estrategikoak diseinatu eta onartu dituzte. Eta, horren baitan, urteko kudeaketa planak egiten dituzte, nork berea, urte bakoitzean inplementatuko dituzten ekintzak, programak eta jarduerak zehaztuz, helburu bakoitzerako.

Sail eta erakunde autonomiadun guztiek egutegi eta abiadura berbera ez badaramate ere, orokorrean eskema honi jarraitzen diote:

 

 

Hilabetea

Egitekoak

Azaro-abendua

Urteko balorazioa egin

Hobekuntza neurriak landu

Hurrengo urteko Kudeaketa Plana diseinatu

Urtarril-otsaila

Urteko Kudeaketa Plana onartu Saileko Kudeaketa Batzordean

Urtean zehar

Aurreikusitako ekintzak inplementatu

Ekain-uztaila

Kudeaketa Planaren jarraipena egin

Hobekuntza neurriak landu

Azaro-abendua

Urteko balorazioa egin

 Hobekuntza neurriak landu

Hurrengo urteko Kudeaketa Plana diseinatu

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiko Erabilera Planak lau helburu nagusi ditu, sail guztiek eta erakunde autonomiadun guztiek gidari izango dituztenak, planak definitzen dituztenean:

Helburu Orokorrak                                                                                  Adierazleak

 

1) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea Eusko Jaurlaritzarekiko eta erakunde autonomiadunekiko harremanetan, bereziki arretako eta jendaurreko zerbitzuetan

 

 

  • Euskararen erabilera arretako eta jendaurreko zerbitzuetan
  • Elebideko kexen kopurua

2) Euskara lan hizkuntza izateko aurrerapausoak egitea, euskaraz gero eta gehiago sortuz

 

  • Euskaraz sortzen den dokumentazioaren indizea
  • Lan bileretako euskararen erabilera

3) Herri administrazioen arteko harremanetan euskara gehiago erabiltzea

 

  • Administrazioen arteko harremanetako euskararen erabilera

4) Erakunde-ordezkarien lidergoa indartzea euskararen normalizazio prozesua erakunde bakoitzaren ohiko jardunean txertatzeko

 

  • Erakunde-ordezkariek eta langileek helburu honi buruz egiten duten balorazioa
  • Erakunde-ordezkariek erabilera planeko batzordeetan izan duten asistentzia

 

Helburu horiek guztiak lortzeko, Erabilera Planak hainbat neurri desberdin proposatzen ditu. Proposatutako neurri guztien zerrenda Erabilera Planaren III.1.6 atalean kontsultatu daiteke (III.1.6 puntua).

Proposatutako neurri horiez gain, sail eta erakunde autonomiadun bakoitzak neurri gehiago ere ezartzen ditu, nork bere erakundearen plan espezifikoaren baitan.

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

Hiru izango dira baliabideen hornitzaileak, betiere bakoitzari dagozkion funtzioen arabera:

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza: guztiek era bateratuan jarduteko ari da.
  • IVAP: prestakuntza, hizkera eta itzulpengintza ditu ardura nagusiak.
  • Saileko edo erakunde autonomiaduneko Euskara Atala: sail guztiek dute Euskara Atala. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidaritzapean jarduten dute nork bere erakundeko plana garatzen. Erabilera planaren zutoin nagusiak dira.

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Eusko Jaurlaritzaren Erabilera Planak  antolakuntza egitura zehatza ezartzen du planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko:

Antolkountza Egiturak

 

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ofizialen Batzorde Iraunkorra

Jarraipenerako organo gorena

Saileko edo Erakunde Autonomiaduneko Hizkuntza Ofizialen Batzorde Kudeatzailea

Sail bakoitzeko edo erakunde autonomiadun bakoitzeko erabilera planaren arduradun nagusia, Euskara Ataleko zuzendaria buru duela

Hizkuntza Normalizazioko Teknikarien Batzordea

Metodologia lantzeko eta esperientzien trukerako gunea

Besterik

Beharrezko jotzen diren lantalde berariazkoak sortuko dira unean uneko beharrizanei erantzuteko

 

Batzorde Iraunkorra da Eusko Jaurlaritzaren Erabilera Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko organo gorena. Bertan parte hartzen dute sail eta erakunde autonomiadun guztietako ordezkariek, langileen ordezkariek, eta baita HPSko eta IVAPeko ordezkariek ere.

Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Iraunkorra behintzat urtean behin bildu behar da.

Halaber, sail edo erakunde autonomiadun bakoitzaren barruko organo gorena Batzorde Kudeatzailea da. Batzorde honen ardurapean dago erakunde bakoitzaren plan estrategikoa eta urteko kudeaketa plana onartzea. Kudeaketa Batzordea da organorik garrantzitsuena, maila exekutiboan berea baita erabilera planaren erantzukizuna

Sail bakoitzeko Kudeaketa Batzordea urtean gutxienez bitan batzartu behar da.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Urteko Kudeaketa Planari egiten zaion jarraipenaz gain, Erabilera Planaren ebaluazioa ere egin beharra dago. Hala ezartzen da 89/1997 Dekretuan.

Horrela, Erabilera Planak bi ebaluazio nagusi ditu: bata, plangintzaldiaren hirugarren urtean (Tarteko Ebaluazioa) eta, bestea, plangintzaldiaren amaieran. Indarrean dagoen V. Plangintzaldi honi dagokionez, 2015ean burutu da Tarteko Ebaluazioa, eta 2017aren amaieran egin behar da plangintzaldiaren amaierakoa.

Tarteko nahiz amaierako ebaluazioaren emaitzen argitan, sail eta erakunde autonomiadun bakoitzak bere plan estrategikoa egokitu eta eguneratzen du, ahuleziak indartuz eta hobekuntzak ezarriz.

Ebaluazioa egiteko, helburu bakoitzari dagozkion esparru jakinak neurtzen dira. Guztira, 40 adierazletik gora. Une honetan, HPS Tarteko Ebaluazioaren emaitzak aztertzen ari.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2016/06/30

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2018/06/30
Azken aldaketa: 2016/01/12