Lehendakaritza

19.- Immigraziorako Euskal Estrategia (Herritarren eta Kultura arteko Bizikidetasunaren IV. Plana 2014-2016)

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Immigraziorako Estrategiaren helburuak honako hauek dira:

  1. Immigrazioaren eta herritarren euskal politika egituratzea eta antolatzea, erakundeen artean eta erakunde barruan.
  2. Enplegua, prestakuntza eta eskola-arrakasta eskuragarri izatea, integratzeko, erabateko herritartasuna lortzeko eta baliabideak mobilizatzeko bideak diren aldetik.
  3. Zerbitzu eta programa publikoetan aniztasuna sartzea eta kudeatzea.
  4. Parte-hartzea, kultur aniztasuna eta bizikidetza / Diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka.

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak

Denborazko konpromisoa

2014-2016

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

1. Herritartasunari eta inmigrazioari buruzko Euskal politikaren egitura eta artokulazioa, erkundeen artean eta barruan. 

1. Euskadin Immigrazioari buruzko itun sozial bat sustatzea.  

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa indartzea eta dinamizatzea.

3. Immigrazioari buruzko ezagutza kudeatzea.

4. EAEko migrazio-fluxuak aztertzea eta ebaluatzea xede duten ikerketak egitea.

5. Herritarren eta integrazioaren aldeko lanean, erakundeen arteko lankidetza modu egonkorrean artikulatzea.

 

 

2. Enplegua, prestakuntza eta eskola- eskuragarri izatea. Arrakasta, integratzeko, erabteko  herritartasuna lortzeko eta baliabideak mobilizatzeko bideak diren aldetik.

1. Atzerritartasun arloko arreta juridikoa.

2.-Herritar etorkinei Lanbideren orientazio, bitartekaritza eta enplegu-sustapeneko zerbitzuak eskuragarriak zaizkiela bermatzea.

3.-Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeei eta irakasle taldeei kulturarteko hezkuntzaren eta hezkuntza mota horrek eskola-arlo bakoitzean eragiten dituen ondorioen inguruko aholkularitza ematea.

4. Kulturarteko ikuspuntua aintzat hartzen duten ikasmaterialak sortzea, zabaltzea eta haien jarraipena egitea.

5. Irakaskuntza-taldeek etorkinen familiekin eginiko esku-hartzeari laguntzea, informazio- eta kontsulta--prozesuak hobetzeko, eta senitartekoen prestakuntza eta parte-hartzea sustatzeko.

6.- Hizkuntzen ikaskuntza bultzatzea(gaztelera eta euskara), enplegurako eta integraziorako sarbidean garrantzizko elementuak diren heinean.

7. Atzerritar gazteentzako gizarteratze-ibilbideak.

8. Herritar guztiei aplikatzekoak diren lan-hitzarmen kolektiboak betetzen direla zaintzea.

3. Zerbitzu eta Programa publikoetan aniztasuna sartzea eta kudeatzea.

1.-Herritar etorkinek osasun-arreta gainerako herritarrek bezalakoxeko baldintzetan eskuragarridutela bermatzea. 

2.- Etxebizitza aniztasunaren gizartera hurbiltzea. Herritar etorkinek alokairuko etxebizitzetarako eta zuzkidura-bizitokietarako sarbidea baldintza berberetan izan dezatela bultzatzea eta sustatzea.

3.- Kulturarteko errealitatea kanpaina publikoetan txertatzea eta ikusgai egitea.

4. Gizartea eta komunikabideak EAEn prostituzioan diharduten pertsonen egoeraren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat egitea.

 

4.- Parte-Hartzea, Kultura-Aniztasuna eta biziketza. Diskriminazioaren, arrazakeriaren eta  xenofobiaren aurkako borroka. 

1.- Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eta Harresiak apurtuz - Etorkinei Laguntza Emateko Euskadiko GKEen Koordinakundearekiko lankidetza bultzatzea.

2.-Diskriminazioaren inguruko informazioa, tresnak eta gogoetak sortzea eta sortzen laguntzea.

3.- Diskriminazioaren, xenofobiaren eta arrazismoaren aurkako borroka

4. Askotariko jatorrietako talde eta pertsonen arteko topaketarako, elkarren ezagutzarako eta bizikidetzarako guneak bultzatzea, partaidetza-sentipena sustatzeko.

5. Integrazioan eta parte-hartze sozialean oinarritzen diren elkarteak indartzea xede duten diru-laguntzak ematea.

EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Herritar Etorkinen Partaidetzarako Foroa.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Estrategia hau proposamen ireki, dinamiko eta malgua da, eta etengabe aztertzen eta ebaluatzen de Herritar Etorkinen Partaidetzarako Foroan. Hori guztia dela eta, Kontseilu horretako Batzorde Iraunkorrean egiten den lanari esker, agertzen ari diren eskakizun, beharrizan edo aukera berriak txertatzeko gai da estrategia hau. Bereziki, partekatutako bide-orria izan nahi du, gure herrialdeko eragileei helburuak partekatzen, indarrak batzen eta herritartasun aktibo eta konprometitua lortzen laguntzeko. Herritar horiek, hartara, gizarte zibil heldu, egituratu, kritiko eta gure komunitateen garapen eta hobekuntzarekin arduratsuagoa eraikiko dute.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2015/12/28