Justizian Heztea programa

Helburuak

"Justizian heztea" programa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren hezkuntza-ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailarekin batera lan egiten du.

Programa 14 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago (DBHko 3. Maila, 4. Maila eta Batxilergoa), sistema judizialaren funtzionamenduari buruzko ezagutza nahikoa izan dezaten.

Horretarako, jarduerak zuzenean eragin diezaieketen gaietan zentratzen dira, eta, honako alderdi hauek azpimarratzen dira, bereziki: genero-indarkeria, sare sozialen erabilerarekin zerikusia duten delituak, eskola-jazarpena, sextinga edo drogen kontsumoarekin zerikusia duten beste batzuk.

Adingabeen babes Juridikoaren Legean jasotako jurisdikzioa ere azaltzen zaie: dagozkien eskubideak eta betebeharrak, adingabearen erantzukizun penala eta zigorrak ezartzeko sistema.

Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaile eta magistratu kopuru oso zabala du hiru lurralde historikoetan. Borondatez eskatu dute programan parte hartzea, eta gaztelaniaz zein euskaraz eman ahal izatea bermatzen dute.

Partaideak

Justizian heztea programa irekia da EAEko ikastetxe guztientzat. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako prestakuntza bokalarekin koordinatuta kudeatzen ditu jasotzen dituen eskaerak.

Programan parte hartzen duten institutuak Erkidegoko edozein tokitan egon daitezke, baina bisitak organo judizialetara egiten dira, ikasleen lekualdaketak errazteko.

Hori guztia hiru saiotan antolatzen da:

  • Lehenengoan, magistratu edo epaile batek ikastetxea bisitatu eta ikasleekin hitz egiten du. Horretarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak prestatutako ikus-entzunezko materiala erabiliko du.
  • Bigarrenean, ikasleak Justizia Jauregira joaten dira eta epaileak hautatutako epaiketa batean egongo dira publiko gisa.
  • Hirugarrenean, ikasturtea aurreratuta dagoela, ikasleek epaiketa bat antzeztuko dute epaitegiko ikusmen-aretoan, lehendik egindako gidoi baten arabera. Gidoi horretan, ikasleek tutorearekin batera lan egingo dute, epaile batek gainbegiratuta.

Azkenik, ikasturtearen amaieran, ikasleek programan parte hartu duten ziurtagiria jasoko dute Justizia eta Giza Eskubideen Sailetik.

Eremua

2020-2021 ikasturtea - Gaur egun

Materialak 

Justizian heztea liburuxka 

Justizian heztea bideoa

Parte-hartzaileak eta eragileak

> Justizia eta Giza Eskubideen Saila / Justizia Sailburuordetza

> Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

 
Proiektu honetan parte hartu nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzarekin:


• Posta elektronikoa: justizianheztea@euskadi.eus

Azken aldaketako data: