Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Patenteak eta Markak. Eskabidea osatzea

Eskabidea aurkezteko bideak:

A) Aurkezpen elektronikoa

Bide honetatik, linean eska daiteke marka bat edo banakako merkataritza-izena. Horretarako dagokion formulario elektronikoa bete beharko da.

Formularioa deskargatu aurretik, komenigarria da leku horretan dagoen eskatzailearen-gidaliburua aztertzea.

Tasak

Sistema honekin %15 gutxitzen da eskaera-tasa.

Elektronikoki ordaindu behar da; banku-bulegoan ordaindutakoak ez du balioko.

Kreditu- eta zor-txartelen bidez ordaindu ahal izango da.

B) Aurrez aurrekoa

Eskaera-inprimakia. OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

1. Markak eta Izen Komertzialak

a) Erregistratzeko marka edo izen komertzial bat

Marka eskatzeko 4101 eskabide-orria.

Izen Komertziala eskatzeko 4301 eskabide-orria.

Modalitate bakoitzean, erregistratu nahi den ezaugarri motari dagokion eskabide-orria erabili beharko da: marka edo izen komertzial izendatzailea soilik, edota marka edo izen komertzial mistoa, grafikoa.

Horiek betetzeko, komenigarria da aldez aurretik toki berean dauden "argibide orriak" aztertzea.

Markarekin edo izen komertzialarekin bereizi nahi diren produktuak edo zerbitzuak zehaztu beharko dira, Produktuen eta Zerbitzuen Nazioarteko Sailkapenaren (Nizako Akordioa) arabera sailkatuta.

b) Marka edo izen komertzial bat berritzeko

OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

4105. eskabide-orria.

Horiek betetzeko, komenigarria da aldez aurretik toki berean dauden "argibide orriak" aztertzea.

c) Marka edo izen komertzial bat lagatzeko edo transmititzeko

OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

4004-C inskripzioaren eskabide-orria.

Inskripzio-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskualdatzea jasota dagoen agiri publikoa edota eskualdatzea ziurtatzen duen bi aldeek sinatutako formularioa.

4010. Markak edo Izen Komertzialak transferitzeko dokumentua.

2. Patenteak eta erabilgarritasun-ereduak

a) Patente bat edo erabilgarritasun-eredu bat erregistratzeko

3101. eskabide-orria.

Bete aurretik "jarraibide-orriak (3101X1)" aztertzea komeni da.

b) Patente edo baliagarritasun-eredu bat lagatzeko

3002-C inskripzioaren eskabide-orria

Inskripzio-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskualdatzea jasota dagoen agiri publikoa edota eskualdatzea ziurtatzen duen bi aldeek sinatutako formularioa.

3307X Transferentzia-dokumentua

3. Diseinu industrialak

a) Diseinu industrial bat erregistratzeko

3201. eskabide-orria.

Horiek betetzeko, komenigarria da aldez aurretik toki berean dauden "argibide orriak" aztertzea.

b) Diseinu industrial bat berritzeko

3201I-R eskabide-orria.

Horiek betetzeko, komenigarria da aldez aurretik eskabide-orriaren amaierako argibide orriak aztertzea.

c) Diseinu industrial bat lagatzeko

3300-I inskripzioaren eskabide-orria.

Inskripzio-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskualdatzea jasota dagoen agiri publikoa edota eskualdatzea ziurtatzen duen bi aldeek sinatutako formularioa.

3307I Transferentzia-dokumentua.

Tasak

Eskatutako motari dagokion eskabide-tasa ordaindu beharko da (aipatutako Produktuen eta Zerbitzuen Nazioarteko Sailkapenaren arabera lehendik zehaztuta egongo direnak).

Ordainketa "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan egin ahalko da likidazio-inprimaki baten bidez, aurrez webean bertan bete beharko dena.

Eskabideak non aurkeztu

Betetako eta sinatutako eskabide-formularioak, tasen ordainagiria atxikita, hemen aurkeztu ahalko da:

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ordezkaritzetan

- Correoseko bulegoak. Gutun-azal irekian, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin PATENTE ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAri igorri behar zaio. Castellana pasealekua 75, 28071 - MADRIL

- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako organismoetan.

Azken aldaketako data: