Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orquesta Sinfónica de Euskadi

Euskadiko Orkestra - Logo

Euskadi kultura da, antzinakoa eta egungoa. Musika, tradizionala eta abangoardiakoa. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak (orain Hezkuntza, Politika Linguistikoa eta Kultura) sustatu eta garatuta sortu zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, 1982an, musika ondasun partekatutzat duen gizartean. Eta orkestrak ondare oparo hori gordailuan hartu eta, horri dagokionez, konpromiso bat hartu zuen: ondare hori zabaltzea eta ondare horren garapena sustatzea.

Horri esker, Euskadiko Orkestra erreferentziazko talde sinfonikoa da estatutan, ikuspegi kualitatibotik nahiz kuantitatibotik; izan ere, bere komunitatean irmo errotuta dagoen elkartea da, 7.000 abonatu eta batez beste urtean 150.000 entzule dituena; bere garaiko orkestra da, izugarrizko eskakizun-maila ez ezik aro guztietako musika sinfonikoa zabaltzeko konpromiso irmoa ere baduena; horrekin batera, interes berezia du euskal musikaren sorkuntzan eta hedapenean, nola gure mugen barnean hala handik kanpo.

Estekak:

Euskadiko Orkestra