OSALANen zuzendari nagusia ekitaldian Umivale-k Bilbon ireki duen asistentziazko zentru berriaren inaugurazioan izan da
OSALANen zuzendari nagusia, Alberto Alonso, Umivale Gizarte Segurantzaren mutua kolaboratzaileak Bilbon irekin duen asistentziazko zentru berriko instalazioen inaugurazio ekitaldian izan da. Orain, laneko medikuntza eta erizaintza zerbitzuez gain, fisioterapia eta erreabilitzaio zerbitzuak eskaintzen dira.

Eduardo Fernández-ek, Umivaleko zonaldeko zuzendariak nabarmendu du hobekuntza hauekin pazienteen zaintza prozesua hobeto gainbegiratu dezaketela eta honek “asistentzia bera hobetzeaz gain sendatzeko behar den denbora bere ere hobetzen” duela. Bere aldetik, mutua honen zuzendari kudeatzaileak, Hécto Blascok mutua honen eta Bilboko enpresarien arteko gertutasuna nabarmendu du. Umivalek 5.000 langileri ematen die asistentzia eta bertan, osasun arloko eta administrazio arloko 10 profesionalek egiten dute lan.
Alberto Alonsok Umivale zoriondu du zentru berriko instalazioengatik eta prebentzio aktibitatearen normalkuntza lortzeko, hau da enpresaren kudeaketan atal bat gehiago izatera iristeko helburua berretsi du. Bide honetan, - esan du- “eragile guztiek dute OSALANen laguntza, gure zeregina baita, enpresa eta langileei eta prebentzio ekimenak aurrera eramaten dituztenei lana erraztea, asistentzia eta aholkularitza teknikoa emanez, enpresa mota eta gizatalde desberdinen beharrei erantzunez”.