Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osalan Eurofishing-en (2017ko maiatzaren 28, 29 eta 30ean)

 

2017ko martxoaren 28, 29 eta 30ean, World Maritime Week izango dugu BECen. Nazioarteko lau biltzar egingo dira itsas-arloko topagune horretan:

·         Ontzigintza - SINAVAL.

·         Portuak - Future Port Bilbao.

·         Arrantza - Eurofishing.

·         Itsasoko energia berriztagarria - III Marine Energy week.

 

 

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak erakusketan ere hartuko du parte. Erakustoki bereizi bat izango dugu eta, bertan, azken urteotan bereziki itsas- eta arrantza-arlorako garatu ditugun tresna batzuk erakutsiko ditugu. Tresnon helburua zein den? Segurtasun- eta osasun-arloko ezaguera sortzen laguntzea; gure arloko langile guztien artean prebentzio-kultura sustatzea; eta, zeharka, haien lan-baldintzak hobetzea, aldika-aldika askoz lan-leku seguruagoak eta osasungarriagoak lortzeko ahalegina eginez.

BECera doan jendeak hantxe izango ditu, ikusteko eta erabiltzeko, gure erakustokian jarriko ditugun tresna guztiak; eta aukera polita izango du, gainera, jakiteko ea itsasoko eta arrantzako sektoreak zer-nolako estrategiak eta ekintzak planteatzen dituen laneko segurtasun eta osasunerako, betiere Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2015-2020 Estrategiaren barruan. Gure aldetik, lehen eskutik jakin ahal izango dugu zerk kezkatzen-edo dituen arloa eta gizartea orokorrean, zer proposatzen duen, zer duen ekartzeko gu urrutirago iristeko, eraginkorragoak izateko eta interesa duten alderdi guztien alboan egoteko; eta hori oso garrantzitsua da OSALANentzat.

Kongresuko web ofiziala