Osasun Saila

Osakidetzaren asistentzia-antolamendua COVID-19ari aurre egiteko

EAE osoan lehen mailako arreta zonakatzea

EAE osoko lehen mailako arretako osasun-zentroak antolatu dira koronabirusak eragindako egungo egoerari erantzun egokiena emateko.

Erreferentziazko osasun-zentroetan zentralizatu da COVID-19arekin zerikusia izan dezaketen arnas patologiak dituzten pazienteentzako arreta (pediatrikoak barne). Horrela, patologia horiek dituzten pazienteen arreta gainerako eskaera sanitarioetatik bereizten da.

Antolaketa hori bi helbururekin egin da:

  • Alde batetik, arnas sintomekin zerikusia duen guztia zentro zehatzetan zentralizatzea, paziente horiek artatzeko prest egon daitezen.
  • Eta, bestetik, herritarrei segurtasun handiagoa ematea. Izan ere, zentro horietan zirkuitu zehatzak dituzte, arnas sintomak dituzten pertsonek gainerakoak kutsa ez ditzaten.

Lehen mailako arreta zonakatzea

Barrualde-Galdakao ESIko Psikiatria Zerbitzuan ospitalizatutako pazienteak aldi baterako lekualdatuko dituzte Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Bermeon duen Psikiatria Unitatera, eta larrialdi psikiatrikoen arreta Basurtuko Unibertsitate Ospitalera eramango dute. (2020/03/25 etik)

  • Barrualde-Galdakao ESIko Psikiatria Zerbitzuan ospitalizatutako pazienteak BOMSek Bermeon duen Psikiatria Unitatera lekualdatuko dituzte aldi baterako.
  • Era berean, larrialdi psikiatrikoen arreta Basurtuko Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
  • Neurri horrek bidea emango du koronabirus kasu posibleak artatzeko, eta ez du eraginik izango Erkidegoko Osasun Metalaren arretan.
  • Espazioak eskuragarri izateaz gainera, neurriaren bidez, paziente psikiatrikoen segurtasuna zaintzen da, segurtasun- eta arreta-neurri guztiak bermatuko dituen zirkulu bat ezarrita.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko larrialdiko pediatriako arreta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera lekualdatzea, aldi baterako . (2020/03/20 tik aurrera )

  • Bilbo-Basurtu ESIko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko larrialdiko pediatriako arreta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera lekualdatu da, aldi baterako.Lekualdatze horrek ez du eraginik jaioberrien arretan.
  • Aldaketakbidea emango du San Pelaio pabiloia libratzeko (Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko pediatriako larrialdien egungo kokalekua da), eta koronabirusaren kasu positiboak artatzerazuzentzeko.Gainera, pediatriako pazienteen segurtasuna zaintzera bideratuta dago. Horretarako, zirkuitu bat ezarrita dago segurtasun- eta arreta-neurri guztiak bermatzeko.
  • Bilbo-Basurtu ESIak haurrak artatzen jarraituko du osasun-zentroetan eta etengabeko arretarako guneetan.

DONOSTIALDEA ESIko Onkologia Medikoko kanpo-kontsultak eta eguneko ospitalea ONKOLOGIKORA lekualdatuko dira. (2020/03/20 tik aurrera )

  • Donostialdea ESIan artatu ohi diren eta bertan erreferentziazko medikuak dituzten pazienteak lehengo medikuak artatuko ditu aurrerantzean ere, ONKOLOGIKOKO 2. solairuko kontsultetan. Eguneko ospitalea ONKOLOGIKOKO 2. solairura lekualdatuko da.
  • ONKOLOGIKOAN artatu ohi diren eta bertan erreferentziazko medikuak dituzten pazienteak lehengo kontsultako medikuak artatuko ditu aurrerantzean ere, ONKOLOGIKOKO 1. solairuan eta ohiko eguneko ospitalean.

Bizkaiko Barrualde-Galdakao ESIko erreferentziazko osasun-zentroak. (2020/03/20 tik aurrera )

  • Barrualde-Galdakao ESIan, arnas sintomak dituzten eta arreta medikoa behar duten pertsonentzako erreferentzia-zentroak 9 dira: Basauri-Ariz, Galdakao, Amorebieta, Durango, Gernikako Ospitalea, Lekeitio, Ondarroa, Amurrio eta Laudio.

Erreferentziako osasun-zentroak Araba ESIan

  • Arnas sintomak dituzten eta arreta medikoa behar duten pertsonentzako, Araba ESIan erreferentziazko osasun-zentroak 3 dira: Zabalgana, Salburua eta Lakuabizkarra.

Aurrez-aurreko kontsultak bertan behar uztea

  • Euskadi osoan atzera litezkeen kontsulta presentzialak bertan behera uzten dira, beti ere, osasunarentzako arriskurik ez baldin badago. Hala, paziente onkologikoen kontsultak zein haurdun daudenen jarraipena bermatuta dago. Sintrom kontrolak edo injekzioak, esaterako, orain arteko leku eta ordutegi beretan egiten jarraituko dute. Kontsulta horiek ezin dira atzeratu.
  • Osasun-arloko profesionalen taldea harremanetan jarri ahal izango da telefono bidez hitzordua duten pazienteekin. Hala, telefonoz ebatziko dituzte kontsultak, eta, beharrezkoa bada, aurrez aurreko hitzordua ezarriko da zentroan.

Pazienteari larrialdietan arreta emateko zirkuituak

  • Larrialdien kasuan, eta baita plantan  ere, pazienteari arreta emateko zirkuituak ezartzen dira, pazientearen eta osasun-profesionalen segurtasuna bermatzeko.

Lehen mailako arreta zonakatzea

Sarean egindako lana

  • Aldi berean, eskualdeko ospitaleetara joko da, hala nola Arrasatera, bai eta egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetara ere, hala nola Santa Marina, Gorliz, Leza eta Eibarrera, ospitaleratze-bolumen handiena duten ospitaleetako pazienteak hartzeko.

Zer egin coronabirusari loturako sintomak badaude

  • Eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasunak dituenak bere ohiko osasun-zentrora deitu behar du, eta han telefonoz erantzungo diote. Osasun Aholkuaren 900 20 30 50 telefonoan, koronabirusari buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dira.

Azken aldaketako data: