Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Titularra: Aitziber Atorrasagasti Calcedo
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945019466 Ext. 19466
Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu
EGINKIZUNAK
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 82/2017 dekretuaren 4. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak.
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritza lehen aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.
- Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
- Aipatutako arloetan dauden beharrizanak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan egiten diren jarduerak bultzatzeko, sendotzeko eta zabaltzeko egoki ikusten dituen administrazio-neurriak hartzea.
- Kulturaren Euskal Behatokia zuzendu eta kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio-, dokumentazio- eta ikerketa-zentroa den aldetik.
- Sailburuordetzaren eremuan, egokitzat jotzen diren azterketak eta ikerketak dokumentatu, egin eta zabaltzea.
- Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko formulak bilatzea.
- Arlo horietako jardun publikoa planifikatzea.
- Arlo horietan, kultura kontserbatzeaz, sortzeaz eta zabaltzeaz arduratzea.
- Euskadiko kultura-industriak garatzen laguntzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta euskal kultura-eremuko beste lurraldeen arteko kultura-harremanak sustatzea.
- Etxepare Euskal Institutuarekiko elkarlanean jardutea euskal kulturaren sorkuntza kanpoan zabaltzeko neurriak aztertzeko eta proposatzeko.