Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Titularra : Mikel Xabier Aizpuru Murua
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945019470 Ext. 19470
Faxa: 945019491
Agintaldia: 2017/10/02 - 2020/11/28
Inprimatu
EGINKIZUNAK
- 1.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzak dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskal kulturaren ondarea zaintzea, aberastea, babestea, zabaltzea eta sustatzea xede duten eremuetan, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen eta bera garatzeko ematen diren xedapenen arabera.
Horrekin batera, egiteko horiek izango ditu museoei eta liburutegiei loturiko eremuetan, Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legean, Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legean eta legeok garatzeko ematen diren xedapenetan ezarritakoaren arabera. - 2.– Egiteko horiek gauzatzeko zerbitzu hauek ditu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak:
- Kultura Ondarearen Zentroa.
- Museoen Zentroa.
- Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa, Irargi, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoak.
- Liburutegi Zerbitzua.
- Jabetza Intelektualaren Erregistroa eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoa.
- 2.1.– Kultura Ondarearen Zentroari hau dagokio:
- Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 5. artikuluan aurreikusitako egitekoak garatzea.
- Kalifikazioen, inbentarioen eta balizko zona arkeologikoen espedienteak proposatu eta izapidetzea, baita euskal kultura ondaretik desafektatzeko espedienteak ere.
- Hala badagokio, esleitutako jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-plangintzako eta lurralde-antolamenduko dokumentuak eta ingurumen-ebaluaziorako nahitaezko prozeduren mendean jarritako planak edo proiektuak informatzea.
- Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari esleitutako gai honi buruzko egitekoak garatzea: euskal kultura-ondarea gordetzeko, aberasteko, babesteko, hedatzeko eta sustatzeko aurrekontuetan dagoen ehuneko bateko erreserbatik datozen funtsak aplikatzeko irizpideak. Eta funts horiek erabiltzeko irizpide materialak proposatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan gordeta egon eta euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuak eta artelanak esportatzeko eta mugimenduak ikuskatzeko Eusko Jaurlaritzari dagozkion administrazio-jardunak egitea.
- Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun kalifikatuak eta inbentariatutakoak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko espedienteak izapidetzea bai beretzat bai bestelako erakunde publikoentzat edo irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeentzat.
- Euskal Autonomia Erkidegoko material arkeologikoaren gordailua kudeatzea.
- Kultura-ondarearen arloko zehapen-espedienteak instruitzea, ebazpena edo zehapena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoei badagokie, betiere.
- 2.2.– Museoen Zentroari hau dagokio:
- Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak 3. artikuluan aurreikusitako egitekoak garatzea.
- Museoen gaian diren beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko museo eta bildumei laguntzak emateko sistema kudeatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko museoetan gordetako kultura-ondasun higigarriak dokumentatzeko, kontserbatzeko eta babesteko irizpideak zehaztea.
- Euskadiko Museoen Legearen eremuan, Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak instruitzea.
- 2.3.– Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari (Irargi) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoei hau dagokie:
- Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala dela-eta, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartu zituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzea.
- Kultura-ondareari buruzko politikaren esparru orokorraren barruan, dokumentu-ondareari eta artxiboei buruzko politika espezifikoa diseinatu eta kudeatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen kudeaketa-jarduerak koordinatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuetako agirien tratamendua eta irizpideak normalizatzea, eta horien edukiaren hedapena sustatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo hari buruzkoak diren artxibo publiko eta pribatuetako funtsetan dagoen informazioaren deskribapena eta hedapena sustatzea.
- Dokumentu-ondarearen eta artxiboen gaian, beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarearen eta artxiboen balioari buruzko kontzientzia sozial eta kolektiboa bultzatzeko neurriak aztertu eta proposatzea eta gai horretako prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko behar diren erakundeekin lan egitea.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietako artxibo historikoak kudeatzea, Estatuaren Administrazioarekin sinatutako hitzarmenek xedatzen dutenarekin bat.
- 2.4.– Liburutegi Zerbitzuari hau dagokio:
- Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortutako Euskadiko Liburutegien Sistemari dagozkion planifikazio-, funtzionamendu- eta koordinazio-egitekoak garatu eta gauzatzea.
- Legezko gordailuaren eta ISBNaren alorretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen egitekoak betetzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo egindako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu, kontserbatu eta zabaltzea.
- Euskal bibliografia eta ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egin, kudeatu eta zabaltzea.
- Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea.
- Ondare bibliografikoaren eta liburutegien arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.
- Liburutegi-politika eta ondare bibliografikoa diseinatu eta kudeatzea; horretarako behar diren proiektuak sustatu eta eta zuzentzea.
- Sistema osatzen duten liburutegietako funtsen erreferentzia bibliografikoak biltzen dituen katalogo kolektiboa diseinatu eta kudeatzea, eta hartarako irispidea ziurtatzea.
- Euskal ondare digitala sortu, babestu eta zabaltzeko eta ondarerako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak jartzea.
- Ondare digitalaren alorrean lankidetza-programak sustatzea.
- Liburutegien eremuan euskararen erabilera normalizatzeko zer beharrizan dagoen ikertu eta zehaztea.
- Sistema osatzen duten erabilera publikoko liburutegietarako jardun-eredu izango diren irizpide teknikoak eta jarraibideak ezartzea.
- Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoaren Sarea osatzen duten liburutegien arteko lankidetza koordinatzea, liburutegietako baliabideak hobeto aprobetxatzeko.
- Liburutegietan ematen diren zerbitzuak ebaluatzeko tresnak diseinatu eta kudeatzea eta lortutako datuak aztertzea; ondoren, liburutegiei beren ahalmenak ondoen aprobetxatzeko metodologia eskaintzeko.
- Erabilera publikoko liburutegietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza bultzatzea eta haien profila definitzea.
- Indarreko legeriak ematen dizkion ikuskapen-egitekoak gauzatzea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen esparruan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.
- 2.5.– Jabetza Intelektualaren Erregistroari eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoari hau dagokie:
- Inskripzioa eta idazpena egiteko eskaerak izapidetu eta ebaztea, eta, behar izanez gero, inskripzioak indargabetu eta egitea.
- Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatuta dauden eskubide, egintza eta kontratuak ziurtatzea eta publikotasuna ematea.
- Txosten teknikoak egitea beren eskumen-eremuan.
- Gordailuko dokumentu eta materialak artxibatu eta zaintzea.
- Oro har, Jabetza Intelektualaren Erregistroa kudeatzeko behar diren jardunak, baita indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dizkionak ere.
- Erakunde edo erakunde-elkarte hauei baimena ematea eta errebokatzea: beren kontura edo inoren kontura ustiatze-eskubideak edo ondarearen arloko beste batzuk kudeatu nahi dituztenak, betiere jabetza intelektualaren eskubideen autore batzuen edo beste titular batzuen kontura eta interesen alde.
- Kudeaketa-erakunde horien estatutuak eta horien aldaketak onartzea.
- Kudeaketa-erakunde guztiek indarreko araudian ezarrita dauden baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela zaintzea.
- Kudeaketa-erakundeen jardunaren kontrola eta, hala badagokio, ordezkaritza edo kudeaketa egiten duten erakundeena.
- Bitartekaritza eta arbitrajea, Estatuko Administrazio Orokorraren ahalmenei kalterik egin gabe.
- Kultura Ondarearen Zuzendaritzari aholkularitza juridikoa ematea eskumeneko gaietan.
- 3.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikita daudenez, kide anitzeko organo hauen egitekoak beteko ditu zuzendaritza horrek:
- Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea, urriaren 23ko 284/1990 Dekretuak arautua.
- Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea, martxoaren 26ko 62/1996 Dekretuak arautua.
- Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholkularitza Kontseilua, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua.
- Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua.
- Museoen Aholku Batzordea, martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak arautua.
- Liburutegien Aholku Batzordea, abenduaren 30eko 232/2008 Dekretuak arautua.