Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza

Titularra: Nekane Zeberio Ganzarain

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Sailburuak, ematen zaizkion ahalmenez baliatzeko, zuzenean izango du bere mende Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren laguntza eta aholkularitza; dekretu honen 4. artikuluak saileko zuzendariei ematen dizkien egiteko orokorrez gain, artikulu honetako ataletan zerrendatutako egitekoak eta jardun-arloak ere badagozkio zuzendaritza horri.
  2. Sailburuaren kabineteari dagokionez, zeregin hauek izango ditu:
    1. Sailburuari laguntzea Kultura Sailari emandako eskumenak era koordinatuan baliatzen.
    2. Jardun-irizpideak aztertzea eta sailburuari proposatzea, sailaren eskumeneko gaietan, ezertan ere urratu gabe saileko sailburuordeek gai horietan dituzten ahalmenak.
    3. Sailaren harremanak koordinatu eta zaintzea, bai Eusko Legebiltzarrarekikoak bai gainerako erakundeekikoak, sailean erakunde-harremanen eskumena duen organoaren bidez.
    4. Sailaren kanpoko harremanen alorrean behar diren ekintzak egitea. Bereziki, sailak Europar Batasuneko erakundeekin izan behar dituen jardunak koordinatu eta zaintzea, sailean kanpo-harremanetarako eskumena duen organoaren bidez.
    5. Sailak beste administrazio publiko batzuekin izan behar dituen jardunak koordinatu eta zaintzea, saileko organo eskudunaren bidez.
    6. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
    7. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.
    8. Sailak gizarte-komunikabideekin, informazio-agentziekin eta prentsa idatziarekin dituen harremanak koordinatzea, irudi-lanak eta sailaren kanpo-harremanak egikaritzea, baita sailaren iragarki ofizialak, prentsa-oharrak eta publizitate-kanpainak kudeatzea ere, beste sail batzuen eskumenak eragotzi gabe.
    9. Sailaren arlokako atalekin barruko kudeaketa-planak eta horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egiteko lanak koordinatzea.
    10. Koordinatzea eta jarraipena egitea informazio-argitalpen aktiboari, infromazio publikora iristeko eskubidea baliatzeko eskabideen erantzunei eta saileko datu publikoen irekierari, gardentasunarekin politikarekin bat.
    11. Koordinatzea eta jarraipena egitea sailean herritarren esku jarritako interakzio-bide elektroniken erabilerari, eta plangintza-prozesuetan, araugintzan, politiken ebaluazioan eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioan parte hartzeko bide presentzialak edo birtualak ireki daitezen sustatzea.
  3. Gizarte-hedabideen alorrean, behar diren beste administrazio-jardun guztiei ekingo die baldin arauz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren barruko beste organo bati ez badagozkio. Egitekoen arlo honetan, nolanahi ere, hauek sartuko dira:
    1. Telekomunikazioen arloko eskumenak dituzten organoekiko lankidetzan, teknologia digitalari loturiko komunikabideak eta bestelako zerbitzuak ezartzeko eta egikaritzeko egin beharreko administrazio-jardunak garatzea.
    2. Behar den administrazio-kudeaketa egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren irrati-telebistako zerbitzuak emateko behar diren titulu juridikoak ematera bideratutako prozeduretan.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren irrati-telebistako operadoreek irratiari eta telebistari buruzko xedapen orokorrak eta operadoreek zerbitzua emateko izenpetutako dokumentuetako aurreikuspenak betetzen dituztela jarraitu eta egiaztatzea.
    4. Zehapen-prozedurei hasiera ematea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari arlo horretan dagozkion zehapenak jartzea, beste organo bati ez badagozkio.
    5. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetan behar diren erregistroez arduratzea.
    6. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekiko elkarlanean jardutea «Euskal Irrati Telebista» erakunde publikoarekin egin behar diren jardunetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako erakundea den aldetik.