Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Titularra: Josune Zabala Alberdi
Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu
EGINKIZUNAK
- Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak 82/2017 dekretuaren 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskararen normalizazioan inplikatuta dauden eragileekiko jardunbide eta harremanei dagokienez eta euskararen egoerari eta garapenari buruzko ikerketei dagokienez.
- Ildo horretatik, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
- Euskararen Aholku Batzordeak eta haren batzorde bereziek lanerako behar dituzten datuak jaso eta prestatu-tratatzea, lanak koordinatzea eta jarraipena egitea, baita batzordearen idazkaritza-lanak egitea ere.
- Ingurune digitalean, euskararen erabilera sustatzea, eta eremu horretan euskara presente egon dadin behar diren proposamenak egin eta kudeatzea.
- Erakunde pribatuen euskara-planak diseinatzen, abian jartzen eta garatzen laguntzea eta sustatzea.
- Erakunde publiko eta pribatuen jardueretan euskararen erabilera nolakoa den jakiteko eta ebaluatzeko sistema bat ezartzea aztertzea, eta sistema horren ezarpena sustatzea, indarrean dauden kalitate-ziurtapenen sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta.
- Europako lankidetza-proiektuak koordinatu eta kudeatzea, hizkuntza-politikaren ardura duten beste elkarte eta organismo batzuekin batera.
- Euskararen erabilera sustatzeko ekimenak bultzatzea, Iparraldeko eta Nafarroako Foru Komunitateko erakundeekiko lankidetzan eta koordinazioan.
- Sailburuordetzaren eremuan, egokitzat jotzen diren azterketak eta ikerketak dokumentatu, egin eta zabaltzea.
- Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Mapa Soziolinguistikoa aldian-aldian egin eta berrikustea; bestelako hizkuntza-ikerketak egin eta bultzatzea, eta dekretu honen 13.2 artikuluko e) letrako ikerketak eta lanak koordinatzea.
- XXI. mendeko euskararen erabileraren parametroak identifikatzea (Internet, gizarte-sareak, tresna teknologiko berriak), eta alor honetan egoki irizten diren azterketak eta ikerketak bultzatzea.
- Behaketa- eta prospekzio-proiektu estrategikoak garatzea nazioarteko mailan, hizkuntza-politikaren arlora berrikuntza dakarten jardueren jarraipena eginda. Ikerketarako eta lankidetzarako akordioak bideratzea, gutxiengoen hizkuntzek Europar Batasunean eta handik kanpora bizi duten errealitate sozialaren berri izateko.
- Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren jarraipena egiteko, plana ebaluatzeko eta aldian-aldian eguneratzeko behar diren azterlanak eta analisiak egitea.
- Etxepare Institutuarekin lankidetzan aritzea, euskarak hizkuntzen arloko azoketan, sareetan eta antzeko ekitaldietan tokia izan dezan, eta ahalegina egitea euskararen lurralde guztietako ordezkariek elkarrekin parte har dezaten.
- Euskararen geografia osatzen duten gainerako lurraldeekin batera lan egiteko bideak sustatzea, euskara sustatzeko eta garatzeko xedez.
- Espainiako gainerako hizkuntzen gaineko eskumenak dituzten erakundeekiko lankidetza bultzatzea.
- Erakunde pribatuetan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak babesteko eta euskararen erabilera bermatzeko ekimenak sustatzea.
- Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Agenda Estrategikoa kudeatzea eta jarraipena egitea, hizkuntza-politika gobernu-jardunaren ardatzetako bat izan dadin.