Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza

Titularra: José Ricardo Lozano Santos

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018113 Ext. 18113

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko 82/2017 dekretuaren 4. artikuluan ezarritako egitekoak.
  2. Ildo horretatik, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
    1. Euskararen erabilera normalizatzeko legeria garatzeko arauzko neurriak aztertu eta proposatzea, baita kontrataziorako, argitalpenetarako, administrazio-baimena edo -emakida behar duten jardueretarako, diru-laguntzetarako eta bestelako laguntzetarako hizkuntza-irizpide orokorrak ere.
    2. Euskararen erabilera normalizatzeko hartutako arauzko neurriak eta administrazio-neurriak benetan betetzen diren eta eraginkorrak diren aztertzea eta horren jarraipena egitea.
    3. 82/2017 Dekretuaren 13.2 artikuluaren b) letran xedatutakoa betetzeko behar den jardunak egitea.
    4. Eusko Jaurlaritzaren euskara-plana lantzeko eta garatzeko beharrezkotzat jotzen diren jardunak proposatzea, baita planaren koordinazioa eta jarraipena Eusko Jaurlaritzako sailetako arduradunekin batera egiteko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionaleko erakundeetako arduradunekin batera egiteko egoki irizten diren neurriak ere.
    5. Aholkularitza eta laguntza eskaintzea Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundietako, udaletako eta gainerako erakunde publikoetako euskara-planak diseinatzeko eta ezartzeko.
    6. Plan horiek zenbateraino bete diren ebaluatzeko eta jarraitzeko lanak egitea eta planak berrikusteko irizpideak zehaztu eta ezartzea.
    7. Instituzio eta entitate publikoetan euskara-planak abiarazteko behar diren zerbitzuak antolatzeko, egituratzeko eta funtzionamenduan jartzeko proposamenak egitea.
    8. Sozietate publikoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako euskara-planen diseinuan eta ezarpenean aholkularitza eta laguntza ematea.
    9. Esleiturik duen helburu nagusiaren araberako azpiegiturak bultzatzea eta, hala badagokio, horien arduradunei prestakuntza ematea behar diren metodologia eta baliabideak egoki erabil ditzaten, bestelako administrazio-organoen eskumenak urratu gabe.
    10. 82/2017 Dekretuaren 13.2 artikuluaren j) letran ezarritakoa betetzeko behar diren jardunak garatzea. Horrekin batera, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua ere kudeatuko du.
    11. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, goi-mailako ikasketak eta unibertsitatekoak eginda lortutako hizkuntza-maila aztertzea, lortutako maila horren homologazioa egiteko euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arabera eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste organo batzuei esleitu zaizkien eskumenak.
    12. Behar diren txostenak ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan zer eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko.
    13. Hala eskatzen duten herritarrei beren hizkuntza-eskubideak babesten laguntzea, informazioa eta aholkularitza ematea eta eragindako erakundeei elkarlana eskaintzea eskubide horiek benetan bete ditzaten, uztailaren 29ko 150/2008 Dekretuak sortutako Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez.
    14. Euskal administrazio publikoetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten gaineko nahitaezko txostena egitea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.5 artikuluan xedatutakoarekin bat. Halaber, erabilera-planei buruzko nahitaezko txostenak egingo ditu, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuarekin bat (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzekoa).
    15. Hizkuntza-politikan eskumena duten botere publikoen arteko lankidetza bultzatzea, koordinatuta jardun dezaten. Horretarako, Herri Aginteen Koordinazio Batzordea (HAKOBA) instituzionalizatuko da.
    16. 82/2017 Dekretuaren 13.2 artikuluaren k) letran ezarritakoa betetzeko behar diren jardunak garatzea.