Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza

Titularra: Estibaliz Alkorta Barragán

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018111 Ext. 18111
Faxa: 945018082

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak 82/2017dekretuaren 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko lanaren alorrean, beti ere euskararen erabilerari gainbalio positiboa gehituta.
  2. Ildo horretatik, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
    1. Euskarak edozein gizarte-arlotan duen erabileraz edo bizi duen egoeraz gizartea sentiberatzeko kanpainak edo neurriak garatu eta koordinatzea.
    2. Euskarak hedabideetan duen presentzia sustatzea, baita euskarazko hedabideak bultzatzea ere.
    3. Euskara normalizatzeko eta hizkuntza-ondarea aberasteko ekimen pribatuak sustatzea.
    4. Bide-seinaleetan eta hizkuntza-paisaian, oro har, toponimia normalizatzea baldin eta Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Berariazko Batzordeari ez badagokio.
    5. Euskararen corpusa estandarizatu eta modernizatzea, betiere Euskararen Aholku Batzordeak horretarako bideratzen dituen bestelako egintzak ezertan urratu gabe.
    6. Euskalterm terminologia-banku publikoa kudeatzea eta euskarazko terminologiaren inguruko egitekoak dituzten erakundeekiko lankidetza sustatzea.
    7. Bere kabuz edo beste erakunde edo organo batzuekiko elkarlanean, berez esleiturik duen egiteko nagusia betetzeari begira bideratutako beste edozein jarduni ekitea.
    8. Haurrak eta gazteak euskara erabiltzera bultzatzeko ekimenak eta programak proposatu eta kudeatzea.
    9. Euskalgintzako erakunde eta elkarteekin batera, euskararako, interes globaleko proiektuak garatzea.
    10. Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) administrazio-erakunde autonomoa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita egoteak sailari dakarzkion jardunak garatzea.