Hezkuntza Saila

Ordezkogaien aparteko zerrendak irekitzea ikastetxe publikoetan. Deialdia: 2020-01-31

Bigarren Hezkuntza (bakarrik prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betebeharra betetzen ez dutenentzat):  Frantsesa, Ingelesa, Alemana, Euskara eta literatura, Latina, Grekoa, Musika, Gaztelania eta literatura, Informatika, Ibilgailuak mantentzeko prozesuak eta antolamendua, Fabrikazio mekanikoko proiektuak eta antolamendua, Sistema elektroteknikoak eta automatikoak, Sistema elektroteknikoak, Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak eta Nabigazioa eta itsas instalazioak.

Lanbide Heziketa (bakarrik prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betebeharra betetzen ez dutenentzat):  Ibilgailuen mantentze-lanak, Informatika-sistemak eta –aplikazioak, Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa eta instalazioa eta Soldadura.

Hizkuntzen Irakaskuntzak (bakarrik prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betebeharra betetzen ez dutenentzat):  Ingelesa HEO, Frantsesa HEO, Alemana HEO eta Euskara HEO.

Onartutako eta kanpoan utzitako pertsonen behin-behineko zerrendak (Informatika eta Informatika-sistemak, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betebeharra gabe)

  • Behin-behineko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)
  • Zerrendak kontsultatzea
    (IKUSI: Irakaslegunea (leiho berri batean irekitzen da), Irakaslearen ataria > Administrazio-tramiteak – Zerrendak irekitzea)

    Zerrendak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar dira. Pertsonak pasa-hitzarik ez badu, gogoratzen ez badu edo galdu badu, irakasle.eus (leiho berri batean irekitzen da)-en berri bat lortu ahal izango du, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” aukeratuz.

    Erreklamazioak egiteko epea: 2020ko otsailaren 13tik 19ra, biak barne.

    Kanpoan geratu izanaren arrazioa argitzeko oharra: Zerrendatik at uzteko “Titulazio ez egokia” arrazoia bai titulazio akademikoari (Lizentziatura, Diplomatura, …) bai hizkuntzak egiaztatzeko ziurtagiriei buruz izan daiteke. Kontsulta pertsonalizatuetan zehatz-mehatz ikusi ahal izango da kasu bakoitza.