ARLOAK / EGINKIZUNAK
Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari:
- Gazteak eta emantzipazioa.
- Erronka demografikoa.
- Familia babestea eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.
- Komunitate-garapena. Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak.
- Familia-bitartekaritza.
- Haurrak eta nerabeak. Adingabeen babesa.
- Zahartze- eta zaintza-politika.
- Askatasun afektibo-sexuala errazteko baldintzak sustatzea. Sexu-aniztasuna.
- Migrazioa eta asiloa. Kultura-aniztasuna.
i bis) Jaurlaritzaren politika proposatu eta gauzatzea erlijio-askatasunerako eskubidea baliatzeari dagokionez, bai eta erlijio-aniztasuna kudeatzea ere.
- Boluntariotza.
- Hirugarren Sektore Soziala.
- Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
- Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.