Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Onekin - Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekintzailetzari eta berrikuntzari laguntzeko programa pilotua

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Onekin Piloto Programa jarri du martxan, zeina laguntza programa bat baita, EAEko nekazaritza elikagaien arloko ETEen eta mikroETEen ekintzailetza eta berrikuntza maila hobetzea xede duena.

Halako enpresei laguntzeko jardueren barruan dago kokaturik Onekin Piloto Programa, negozioa sortzea eta merkatuak lantzea helburu, Euskadiko 2020ko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan jasotzen den bezala. Proiektua, berez, pilotua denez, HAZI Fundazioaren bidez artikulatuko da.

Onekin Piloto Programaren helburua zera da: elikagaien eta egurraren katean berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea, eta arlo horietan Euskadi erreferentziako posizio batean jartzea.

Onekin Piloto Programa, berez, bi egitasmoen inguruan egituratuta dago: bata, ekintzailetzaren arloarekin lotuta dago

- Ekintzaile Onekin Startups - ESKAERA EREDUA

- MugaGabe - ESKAERA EREDUA

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 8ko 12:00etan bukatuko da.

Onekin Piloto Programaren egutegia

Onekin Piloto Programa

Azken aldaketako data: