Ondareneten bilatu
Atzemandako, artxibatutako eta indizatutako webgunez osatuta dago Ondarenet datu-basea, Liburutegi Zerbitzuak horretarako espresuki ezarritako sailkapena kontuan hartuta. Sailkapen hori 13 gai nagusitan banatzen da:
| Artea | Euskara |
| Zientzia eta teknologia | Aisia eta kultura |
| Kultura | Politika eta gobernua |
| Ekonomia eta negozioak | Osasuna |
| Enpresa | Gizartea |
| Hezkuntza eta ikerketa | Gizartea |
| Interesguneak |
Bilaketak era ezberdinetan egin ahal dira:
Bilaketa sinplea
- Bilaketa-terminoak Testu laukian sartuz

- URL zehatz bateko kapturak berreskuratzea interesatzen bazaigu, helbide osoa"Url" laukian idatziko dugu

Bilaketa aurreratua
- Bilaketa aurreratuetan, bilaketa-terminoak murriztu daitezke hainbat parametroren bitartez: formatua (irudia, soinua eta bar), data, bilduma Emaitzak nahi dugun hurrenkeran agertzea ere zehaztu daiteke.

Aurkibideak
- Bukatzeko, aplikazio honek aukera ematen du aurkibide baten bitartez bilaketak egiteko. Hain zuzen, atzemandako webguneak adierazteko erabili den sailkapenean oinarritutako aurkibidea.

Azken aldaketako data: