Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ondarenetekin lotutako proiektuak

Ondarenet egitasmoak, maila internazionaleko instituzio kultural garrantzitsuek azkenaldian burututako hainbat ekimenekin bat egiten du. Hauek, gizakien ezagutza edota adierazpenaren ondorio diren eta formatu digitalean sortzen diren baliabideak berreskuratzeko, babesteko eta hedatzeko helburua. Garrantzitsuenen artean, proiektuok azpimarratzen ditugu:

Internet Archive. 1996an sortu zen San Francisco-ko espetxean, Library of Congress eta Alexa Internet-en ekarpenei esker. Helburua “Internet-eko liburutegi” bat sortzea da, eremu publikoaren parte diren era askotako artxiboetara (audio, bideo eta testu) etengabeko sarbidea eskainiz. Gainera, edozein webmaster-eri bere edukiak publikatzeko aukera uzten dio (bideoak, audioak, etab.).
Pandora. 1996an, National Library of Australiak sortutako proiektua. Preserving and Accessing Networked Documentary Resources of Australia da bere esanahia. Australiarrak diren web guneekiko eta Australiako edozein arlotako gaien inguruan sarean aukeratutako argitalpenak bildu eta horiengana epe luzerako sarbidea ematea da bere xedea.
Kulturarw³. Royal Library-k, 1996an, Internet-en eskuragarri dauden suediar dokumentu elektronikoak atzitzeko, babesteko eta sarrera emateko metodoak probatzeko Kulturarw³ proiektua inauguratu zuen.
UK Web Archiving Consortium (UKWAC). 2004an sortu zen ekimena, UK Web Archiving Consortium-aren koordinaziopean, eta unibertsitate hauetako liburutegiek parte hartzen dute bertan:
  • University of Oxford
  • The National Library of values
  • National Librfary of Scotland
  • British Library
  • Cambrigde University
  • Trinity College Dublin
PADICAT. Patrimoni Digital de Catalunya (PADICAT) proiektuaren buru Katalunia-ko Liburutegia dago. Honen bidez, formatu digitalean dagoen eta kataluniarra den ekoizpen kultural, zientifiko eta izaera orokorreko guztia berreskuratu, prozesatu eta etengabeko sarbidea eman nahi zaio. Azken finean, PADICAT-en helburua kataluniako web-a artxibatzea da.

Azken aldaketako data: