Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ondarenet lege oharra

Euskadiko Liburutegiei buruzko otsailaren 26ko11/2007 Legeak 27.4. artikuluan dioenez, “Euskadiko Liburutegia euskal ondare digitalaren egoitza izango da”, eta legeak esaten duen bezala, liburutegi hau, arduratuko da Euskadin eta euskararen hizkuntza esparruan argitaratu edo ekoitzitako lanak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu, kontserbatu eta zabaltzeaz, euskarria dena dela. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoanalor honetan diharduten gainerako erakunde publikoekin koordinatuko da, horiek osagarri izango dituelarikila euskarri bibliografikoetan gertatu diren aldaketen jakitun da.

Informazio sistema bat jarri du martxan, formato digitalean sortzen diren eta euskal ondare digitala osatu ahal duten baliabideak kapturatzeko (web-orriak, blog antzeko komunikazio-baliabideak, foroak, banaketa-zerrendak).

Ondarenet izeneko proiektu honek egile-eskubideak eta jabetza intelektuala zorrozki errespetatzeko asmoa du. Alegia, proiektuak uztailaren 7ko 23/2006 Legeko 37.1 artikulua errespetatzen du (lege horrek aldatu egiten du apirileko 12ko Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualaren testu bategina):

37.1 artikulua. Egile-eskubideen titularrek ezin dute lanak erreproduzitzearen aurka egin, hain zuzen ere erreprodukzio horiek museo, liburutegi, fonoteka, filmategi edo artxibategi publikoetan edota izaera kultural edo zientifikoa duten erakundeen barruan daudenean eta irabazizko helburua ez dutenean eta, gainera, erreprodukzioa ikertzeko edo kontserbatzeko xedearekin egiten denean.”

Ildo horretan, Jaurlaritzaren Kultura Sailaren asmoa ez da proiektu honetan materialak eduki nahi ez dituzten pertsonen edota erakundeen baliabide digitalak kapturatzea, babestea edo haiek eskuratzeko sarbidea eskaintzea. Horregatik, web-edukien produktoreei Ondareneten kapturatutako web-orriak ez argitatzearen bermea emateko asmoz, ezetza emateko aukera ematen diegu posta elektroniko honetara idatziz: euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ziurtatzen du kapturaketako datuak ez zaizkiola salduko edo lagako inongo erakunde edo enpresari, eta, Ondareneteko proiektuan zehazten den bezala, bakarrik erabiliko direla euskal ondare digitala babestu eta zabaltzeko.

Azken aldaketako data: