Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zer da Ondarenet?

Informazio teknologien garapenari eta Interneten zabaltzeari esker, asko errazten ari da bai balio historiko, zientifiko eta kultural handia duten material bibliografikoen digitalizazioa bai zuzenean formatu digitalean sortutako dokumentuen ekoizpena (“born digital”). Eta horiek guztiak gordetzea garrantzitsua da etorkizuneko belaunaldientzat.

Eremu horretan, Pandora, Minerva, Internet Archives o Padicat, bezalako nazioarteko proiektuak sortu dira, webean agertzen den ondare digitala berreskuratu eta babesteko.

Ondarenetek, Euskadiko ondare digitalaren fitxategi elektronikoak, Euskal Herriko ondare digitala babestu eta hedatu nahi du. Hau da, euskal gizartearen ikuspegi guztietako jakintzaren edo adierazpenen emaitza diren baliabide elektronikoen multzoa gorde eta zabaltzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak zuzendu eta EJIEren (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) laguntza izan duen proiektu hau 2007an jarri zen martxan.

Informazioa atzemateko, babesteko eta antolatzeko, International Internet Preservation Consortium (IIPC) erakundeak bermatutako tresnak erabili dira, nazioarteko estandarrak betetzen dituztenak. Tresna-kita hauexek osatzen dute: Heritrix, NutchWAX, WebCurator eta Wayback.

Erlazionatutako dokumentuak

  • Zaragozako Unibertsitateko Uda ikastaroa “Babes digitala: erronkak eta egungo proposamenak”, Jacan (Huesca) 2013ko uztailaren 22tik-24ra. 
  • Web artxiboak eta Lege Gordailu Elektronikoari buruz Nazioarteko Jardunaldia, Espainiako Liburutegi Nazionalean (Madrid) 2013ko uztailaren 9an burututako jardunaldia. 
    • Ondarenet, el archivo web del País Vasco (ppt. 3,1 MB). Francisca Pulgar Vernalte (Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuko arduraduna) eta Modesto Marin Tamayo (ODEI enpresako teknikari dokumentalista)
  • El archivo de Internet: bibliotecas que piensan en el futuro. Mintegi hau burutu zen FESABID 2011 XII. Espainiako Dokumentazio Jardunaldietan, Malagan 2011ko maiatzaren 25a. 
    • Ondarenet: euskal ondare digitala (pdf, 3,88 MB). Francisca Pulgar Vernalte (Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuko arduraduna) eta Modesto Marin Tamayo (ODEI enpresako teknikari dokumentalista).
  • Ondarenet: euskal ondare digitalaren artxiboa. Madrilen, azaroaren 20 eta 21ean, X Jornadas de Gestión de la Informaciónjardunaldietan aurkeztutako dokumentazioa