Olatz Garamendi Landa sailburuaren agurra

Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua

Ongi etorria eman nahi dizut Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren orrira. Espero dut bertoko informazioa zure interesekoa izatea.

Jakingo duzuenez, eginkizun eta jarduketa-arlo hauek dagozkio sail honi: Eusko Legebiltzarrarekiko eta arartekoarekiko harremanak, autonomia-garapeneko politika eta koordinazioa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, funtzio publikoa, Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa, Euskal Gobernantza Publikoa aplikatzeko ereduaren diseinua, informazio-sistema eta telekomunikazio korporatiboak eta Eusko Jaurlaritzaren argitalpen-jarduera, eta gobernuaren jarduera legala, juridikoa eta administratiboa kudeatzearen ondorio diren askotariko eginkizunak.

Adeitasunez.

Sailaren informazio gehiago