Oinarrizko errutinak
Oinarrizko errutinak ikastetxean egin beharreko gainbegiratze eta mantentze lanen multzoa dira, aurretiaz erabakitako maiztasunarekin. Segurtasun Laguntzaileak, ikastetxeko zuzendaritzarekin koordinatuta, dagozkion jarduerak egingo ditu.
Oinarrizko Errutinen helburua, prebentzio jardueren garapen egokia erraztea eta araudi orokorra betetzen dela zaintzea da.
Nola jokatu. Metodologia
- ERANSKINA I , OINARRIZKO ERRUTINEN KUDEAKETA: gainbegiratu beharreko zereginak eta horien aldizkakotasuna ezagutzeko.
- ERANSKINA II OINARRIZKO ERRUTINAK BETETZEA: alderdi bakoitzaren betetze maila erregistratzeko.
- Neurriak planifikatzea: Gabeziak hautematen badira, prebentzio edo zuzenketa neurriak ezartzea eta II. eranskinean hobekuntzak proposatzea.
- Erregistroen artxiboa: Zentroak II. eranskin osatuaren erregistro sinatua eta data jarrita gorde behar du, baita proposatutako neurrien plangintzarena ere.
- Eranskina eskualdeko teknikariei bidaltzea, errekerimendu tekniko batekin batera, ikasturteko azken hiruhilekoan.
