Konfinamenduari/berrogeialdiari buruz
Zer da konfinamendua, eta zer berrogeialdia? Zergatik da hain garrantzitsua?
Pertsona bati edo pertsona talde bati ezarritako bereizketa eta mugimendu-murrizketa da.
Konfinamenduaren edo berrogeialdiaren helburu nagusia infekzioaren transmisioa geldiaraztea eta kontrolatzea da, kutsatzeak saihesteko eta hedapena kontrolatzeko.Une honetan bereziki garrantzitsua da, kasu guztietarako beharrezkoa eta egokia den osasun-arreta bermatu ahal izateko.
Zer alde dago berrogeialdiaren eta konfinamenduaren artean?
Konfinamendua Gobernuaren dekretuak ezartzen du herritar guztientzat. Konfinamenduaren aldian, probintziaren deskonfinamendu-fasearen arabera baimenduta dauden kasuetan irten ahal izango da etxetik.
Aldiz, COVID-19aren kasu positiboak direlako edo horrelako pertsonekin kontaktu estuan egon direlako osasun-langileek ezarritako berrogeialdian dauden pertsonak EZIN izango dira etxetik irten berrogeialdiak dirauen aldian.
http://www.euskadi.eus/etxeko-bakartzea/web01-a2korona/eu/
Zer egin behar da etxera iristean?
- Kendu oinetakoak etxean sartzean
- Utzi poltsa, giltzak, diru-zorroa, mugikorra eta abar sarrera ondoko bazter batean (kutxa edo antzeko batean) eta desinfektatu.
- Jostailuak atera badituzu, garbitu etxean berriz sartu aurretik. Ez atera garbitzeko zaila den jostailurik
- Garbitu eskuak
- Kendu arropa eta ez astindu
- Garbitu arropa, batez ere leku itxi eta jendetsuetan egon bazara.
Azken aldaketako data: