Egoitza elektronikoa

Ohiko galderak Justizia Administrazioaren lan-poltsei buruz

Lan-poltsei buruzko informazioa eskuratzeko sistema berria da. Webgune (leiho berri batean irekitzen da)honetan ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren lan-poltsei lotutako informazioa.

Datuak erraz eta oso arin eskuratuko dituzu. Bitartekorik gabe. Datuak nahi beste aldiz kontsulta ditzakezu, urteko 365 egunetan eta edozein ordutan.

Eskaintza baten simulazioak egin ahal dituzu nahi duzunean eta nahi beste alditan, eta sistemak egun horretan aurretik dituzun pertsonen kopurua adieraziko dizu.

Gainera, jarraian azalduko dizkizugun beste zerbitzu batzuetara sar zaitezke.

Ataria martxan jartzeak aldaketak ekartzen ditu lan-poltsak kudeatzen dituen organoarekin harremanetan jartzeko moduan.

Zerbitzu berriak eskura ditzakezu:

  • Lan-eskaintza baten zehaztapenen simulazioa egin dezakezu, eta sistemak egun horretan, aurretik dituzun pertsonen kopurua adieraziko dizu. Zehaztapenak aldatuz gero, gehien komeni zaizkizunak ikusi ahal izango duzu.
  • Zauden Poltsa bakoitzean egindako azken kontratazioak kontsulta ditzakezu. Informazio horrek zure kontratazio-aukeren berri emango dizu.
  • Zure lan-poltsen datu eguneratuak zehatz-mehatz ikus ditzakezu.
  • Poltsa bakoitzean dauden datuak ikus ditzakezu eta, zure egungo egoerarekin bat ez badatoz, aldatu.

Hemendik aurrera, online kudeaketa hauek ere egin ditzakezu, ziurtagiri digital baten bidez eta sinadura elektroniko baten bidez.

  • Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eguneratu
  • Lehentasunak aldatu (zonak, prestazioaren iraupena)
  • Egoera aldatu: “lanerako prest” egoeratik “aldi baterako baja” egoerara edo alderantziz.

Gerora, zerbitzu eta aukera gehiago ere jarriko dira (webgunean iragarriko dira). Lehenbailehen ziurtagiri digital bat lortzera animatzen zaitugu. BakQ ziurtagiri digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, erraza baita lortzen eta erabiltzen.

Pertsona bati Interneten identifikatzen eta agiriak sinatzen uzten dion sistema da. Honetan datza:

  • Identifikatzaile bat, erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorrena.
  • Pasahitz bat.
  • 16 posizioko koordenatu-jokoa, edo itsasontzi-jokoa.

Beste sinadura elektronikoak baino errazagoa eta erabilgarriagoa da:

  • Edozein gailutatik (ordenagailua, tableta, telefono mugikorra) erabil dezakezu, baita Interneterako konexioa duzun edozein lekutatik ere.
  • Ez duzu softwarerik instalatu behar, ezta zure nabigatzailea konfiguratu ere.
  • Ez duzu txartel-irakurgailurik behar.
  • Lege-balio osoa du eta erabat segurua da.
  • Doakoa da.

Lan-poltsen sistemara ez ezik, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen Interneteko beste zerbitzu guztietara sartu ahal izango zara: Nire Karpeta, Osakidetzaren Osasun Karpeta... B@kQ ziurtagiriarekin, halaber, hiru lurralde historikoetako foru-aldundien egoitza elektronikoetara eta Euskadiko gero eta udal gehiagorenetara sartu ahal izango zara. Horrela, zeure burua identifikatu eta dokumentazioa bidali edo jaso dezakezu modu arin, erraz eta seguruan.

Aurrez aurreko arretako puntu batean eskaera egin ostean, mezu elektroniko bat bidaliko dizute, eta bertan eskuratuko dituzu koordenatuak eta ziurtagiria eman eta aktibatzeko prozesurako esteka bat. Ziurtagiria eman eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

  • SMS bat bidaliko dizute pasahitz batekin, eta pasahitz hori aldatu beharko duzu erraz oroitzeko moduko beste batekin.
  • Zure datu pertsonalak egiaztatuko dira, eta BakQ-ren erabilera-baldintzak onartu beharko dituzu.
  • Zeure burua lehen aldiz autentifikatu, eta BakQ prest edukiko duzu online harremanetan autentifikatzeko eta sinadura egiteko.

Euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkituko duzu informazio guztia.
 

Hautagaiak Enplegu Publikoaren Ataritik zehaztu ahal izango ditu lan-poltsetan duen egoera eta jaso nahi dituen lan-eskaintzen ezaugarrietako batzuk:

  • Harremanetarako datuak
  • Langileen egoera: libre ala ez.
  • Lan-eskaintzaren iraupena: 6 hilabetetik gorako edozein iraupen.
  • Lanaldi mota: edozein motatako lanaldia, lanaldi arrunta edo guardiak egitea eskatzen duen lanaldia.
  • Eremu geografikoa: Euskal Autonomia Erkidegoa, lurralde historiko bat edo gehiago, barruti judizial bat edo batzuk edo lurralde-eremuen arteko aldagai guztiak.
  • Zehaztapen horiek modu desberdinean ezarri ahal izango dira poltsa bakoitzerako.

Aldaketa horiek egin eta hurrengo egunean izango dituzte ondorioak.

Bai. Alda ditzakezu harremanetarako datuak, eta, gainera, zuzenak direla egiaztatu beharko duzu.

Aurrerantzean, harremanetarako bi bide baino ez dituzu adierazi behar: helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bakar bat. Datu horiek zuzenak ez badira edo mugikor bat baino gehiago badituzu erregistratua, aldatu egin beharko dituzu. Horretarako, ataritik, jo ezazu “Nire harremanetarako datuak” atalera eta “aldatu” sakatu.

Irudi grafikoa (PDF, 140 KB)

Egoera alda daiteke. Horretarako, ziurtagiri elektronikoaren bidez atarian sartu ondoren, hautatu "nire lan-poltsak" eta zer poltsatan aldatu nahi duzun zure egoera, ondorioetarako data adierazita:

Irudi grafikoa (PDF, 183 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Lan-eskaintzaren iraupena alda dezakezu. Horretarako, ziurtagiri elektronikoaren bidez atarian sartu ondoren, hautatu "nire lan-poltsak" eta lehentasunak aldatu nahi dituzun poltsa, ondorioetarako data adierazita:

Irudi grafikoa (PDF, 177 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bai, alda dezakezu. Horretarako, ziurtagiri elektronikoaren bidez atarian sartu ondoren, hautatu "nire lan-poltsak" eta lehentasunak aldatu nahi dituzun poltsa, ondorioetarako data adierazita:

Irudi grafikoa (PDF, 189 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Lan-eskaintzen eremu geografikoen lehentasunak alda ditzakezu. Horretarako, ziurtagiri elektronikoaren bidez atarian sartu ondoren, hautatu "nire lan-poltsak" eta lehentasunak aldatu nahi dituzun poltsa, ondorioetarako data adierazita:

Irudi grafikoa (PDF, 185 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Sistemak zure lan-poltsetako bakoitzean egindako azken kontratazioen berri emango dizu, data, postua eta kontratu-motaren zuzkidura adierazita.

Irudi grafikoa (PDF, 120 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bai. Sisteman, aukera duzu zure lan-poltsetan dauden pertsona guztiak kontsultatzeko, baita haietako bakoitzaren lehentasun-ordena ere, modu seguru batean: interesdunek soilik kontsultatu ditzakete datuok, eta Interneteko bilatzaileek ez dituzte kontsultak indexatuko.

Irudi grafikoa (PDF, 111 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Eskaintza jakin baten aurrean zenbat pertsona dituzun jakiteko, hau egin beharko duzu:

Irudi grafikoa (PDF, 168 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: