Argitalpen-data: 2014/01/28

«Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak ETXEBIDEN inskribatzeko baldintza batzuk aldatzen ditu

«Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak bere Azken Xedapenetatik Bigarrenean aldatzen du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa.

Hain zuen ere, ezabatu egiten dira aipatutako Aginduaren 8. artikuluko 2. paragrafoa eta 9. artikuluko 3. paragrafoa.

8. artikuluko 2. paragrafoak zioen alokairuan izena eman ahal izango zutela, batetik, etxebizitza edukitzeagatik salbuetsitako pertsonek, etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta zegoenean, eta bestetik, salbuetsi gabeko etxebizitza eduki arren, etxebizitza hori Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo zeukatenek. Puntu hau ezabatuta, Etxebiden izena emateko, etxebizitzak salbuetsitakoa beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoan, zein hortik kanpo ere.

Eta 9. artikuluko 3. paragrafoa ezabatuta, etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsitako pertsonak alokairuan edo erosketan inskriba daitezke Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan.

Alegia, salbuetsitako etxebizitza baten titular diren pertsonek alokairuan zein erosketan eman ahal izango dute izena, baina etxebizitzak kasu guztietan beharko du salbuetsia, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan edo kanpoan egon.