Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santa Katalinako kolektore berriaren zulaketa eta ezarpena amaitu da

Argitalpen-data: 

Santa Katalina saneamenduko kolektorearen azken zatiaren lurzoru-zulaketa eta eraikuntza (Gernikako Arbola pasealekuko San Jose Ikastetxearen eta Foruen pasealekuaren hasiera) gaur goizean behar bezala amaitu da. 

Mikrotuneladora indartsuak 117 lanegun behar izan ditu (astelehenetik larunbatera) kolektore berriaren 1.049 metroak zulatzeko: lehen zatia (Araba parkeko putzua eta Gernikako Arbola pasealekuko San Jose Ikastetxearen artean) martxoaren 22tik apirilaren 16a bitartean gauzatu zen; bigarrena (Araba parkeko putzua eta Azpeitia kalearen artean), maiatzaren 14tik uztailaren 11aa bitartean; eta hirugarrena (San Jose Ikastetxea eta Foruen pasealekuaren hasiera bitartean), abuztuaren 200tik gaur goizera arte. 

Makinaren bataz besteko abiadura 9 metro eguneko izan da; hau da, bataz beste ia-ia lau hodi jarri dira (bakoitza 2,5 metrokoa) lanegun bakoitzeko, zeren zulatu beharreko lurzoruaren ezaugarriak oso onuragarriak izan dira. 

Kolektore berriaren eraikuntzak aldaketak eragingo ditu saneamenduko udal sarean, hain zuzen ere Arrasate eta Errepublika Argentinarra kaleetako kolektoreen amaierako zatietan, hala nola Maria Kristina zubia eta Bilbao plazaren artean. Obra horiek txikiak direnez metodo tradizionalak erabiliz gauzatuko dira.

Zulaketaren teknikari esker zangak egin gabe gauzatu da obra, ia-ia ez da ikusi eta afekzioak gutxi izan dira.

Zulaketa-teknika honi esker, obraren trazaduraren azalera osoan zangarik ireki gabe eraiki da kolektorea, soilik lau puntutan putzu bertikalak ireki dira.

Sistema honi esker, hiriari eragozpen eta afekzio ugari aurrezten zaizkio (eragozpenak oinezkoei, zola puskatzerakoan sortzen den zarata eta poluzioa, lurpean existitzen diren zerbitzuentzat arriskua, trafiko desbideratzeak, zuhaitzen mozketa, lurrak eta materialen garraioa, eta abar).

Kasu honetan, kolektorearen trazaduran existitzen den zuhaizti baliotsua mantentzeari zaintza berezia eskaini zaio, ondorioz 350 zuhaitz moztea saihestu da, eta moztu behar izan diren zuhaitz kopuru txikia birjarri egingo da.

1.049 metroko luzera eta 1,5 metroko diametroa dituen saneamenduko kolektore berriak 3,4 milioi euroko aurrekontua du eta Uraren Euskal Agentziaren eta Añarbeko Urak-en artean sinatu zen lankidetza--hitzarmen bati esker gauzatu eta finantzatu dira, obren kostuaren %75a eta %25a euren kontu hartuko dituztelarik, hurrenez hurren.

Kolektore berriak, orain arte erabiltzen zen kolektore zaharra ordeztuko du, Santa Katalinako ponpalekuaren (izen berdineko zubiaren ondoan dagoena) eta Azpeitia kalearen artean zegoena. Puntu honetan, Donostiako hondakin-urak Loiolako HUAra garraiatzeko 1999an eraiki zen kolektorearekin lotuko da.