Argitalpen-data: 2013/12/12
Hauxe izango da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2014ko kartela.

Hauxe da aukeratutako kartela eta leloa:
Hautsi zure burbuila!!/ ¡¡Sal de tu burbuja!!
Egilea: Aritz Garcia de Cortazar Arriola
Lehiaketako lan guztiak dituzue ikusgai, lan ederrak benetan.
Lehiaketa
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren kartela zuk egin dezakezu.
2014ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelak zuk egindako irudia izan dezake eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu.
Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.
Lanak aurkezteko epea: 2013ko azaroaren 5etik abenduaren 8a bitartean (bi egunak barne).
Zer bidali:
- Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta 70 X 50 zm-ko neurrian (bertikalean zein horizontalean) aurkeztu beharko da.
- Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
- Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.
- Izen emate orria (doc, 199 kb).bidali behar duzu zure datuekin beteta.
Saria:
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako *herrialde batera.
* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2014an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Ez du lankidetza programan parte hartuko. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua,Paraguay, Peru, Venezuela.
Noiz erabili saria:
Bidaia txartela 2014ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.
Baldintzak:
- 18-30 urte bitartekoa izatea (1984 eta 1996 bitartean jaioak, biak barne).
- Euskadin erroldatuta egotea.
- Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
- Lehiaketan sarituriko kartela, 2014ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean.
- Lanak originalak izango dira.
- Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
Lanak nora bidali:
Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.
Ideia bat izan dezazun, joan den urtean jasotako lanak eta kartel irabazlea ikus ditzakezu:
- 2013ko deialdian aurkeztutako lan guztiak
- 2013ko kartel irabazlea eta leloa
- Maketatu ostean kartel irabazlea (guk egingo dugu maketazioa, ez dituzu txertatu behar leloa eta logoak irudian)
Interesgarri gerta dakizuke
- Euskadiko Gazteak Lankidetzan
- Elkarrizketak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu dutenei Gazteaukera blogean
- 2013an saritutako kartela - '3,2,1... Ekin' - Clara Díez Ibarbia
- 2012an saritutako kartela - 'Ireki begiak' - Ane Bilao