Argitalpen-data: 2013/10/22
BIZIGUNE Programan etxebizitzak esleitzeko lehentasunak aldatuko dira
Alokabidek nobedadeei buruzko zuzeneko informazioa bidaliko die dagokien espedienteei gutun bidez
Orain arte BIZIGUNE Programako etxebizitzak esleitzeko erabili den sistema aldatu da, bat etor dadin Etxebideko kudeaketari eragin dioten azken araudi-aldaketekin (2012ko urriaren 15eko Agindua).
Ondorioz, 2013ko urriaren 7tik aurrera, EZ dira kontuan hartuko etxebizitzei buruz bere garaian web bidez edo idatziz adierazitako lehentasunak, aipatu BIZIGUNE Programako etxebizitzak esleitzeko.
Era honetan, horiek esleitzeko eabiliko diren esleipen-irizpideak, araudiak zehaztu bezala, ondokoak izango dira:
- Etxebizitza eskatutako udalerriren batean kokatuta egotea.
- Etxebizitzaren azalera bizikidetza unitateko kide kopuruarentzat egokia izatea.
- Diru-sarrera baldintza betetzea (3.000 eta 21.100 € bitartean).
- Eskaeraren antzinatasuna Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan.
Halaber, beste edozein etxebizitza babesturekin gertatzen den moduan, irizpide horien arabera BIZIGUNE Programak esleitutako etxebizitzari uko egiteak, espedientearen baja ekarriko du Etxebideko Etxebizitzako Eskatzaileen Erregistroan, eta ezingo du bi urteko epean berriro izena eman.
Gai honekin harremana zalantzarik badaukazu, 944.044.708 telefonora deitu,
Zalantzarik izanez gero, 944.044.708 telefonora deitu dezakezu eta zure espendientea kontsultatzeko www.etxebide.euskadi.net web guneko, “Jarri Zaitez Harremanetani” atalera jo edota Zuzenean Zerbitzuko bulegoetara hurbil zaitezke:
- Bilbao: Gran Via 85
- Donostia: Andia 13
- Vitoria-Gasteiz: Ramiro de Maeztu 10, behea