Argitalpen-data: 2013/05/15

'Sortu zure Ikasketa Ingurune pertsonala (PLE)' ikastaroaren balorazioa eta materiala

Gazteen Euskal Behatokiaren 2013ko Prestakuntza Planaren hirugarren eta laugarren ikastaroak egin dira Donostian eta Bilbon

Sortu zure Ikasketa Ingurune Pertsonala ikastaroak egin dira Donostian eta Bilbon, 2013ko apirilaren 12 eta 19an eta maiatzaren 3 eta 10ean. PLE (Personal Learning Environment) edo Ikasketa Ingurune Pertsonala ikasketa prozesuaren kontrola hartzen eta ezarritako helburuak lortzen lagunduko digun sistema da. Hori abiapuntutzat hartuta, ikastaroaren helburuak PLE ikasteko moduaz jabetzea, informazioa eta komunikazioan oinarritutako ikasteko prozesuak bultzatzea eta komunikazio modu berriak ezagutzea izan dira. 

Ikastaro biak Maite Goñi Eizmendik, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, eman ditu. Helbide honetan ikus dezakezu ikastaroei buruzko materiala.

35 lagunek partehartu dute ikastaroetan, honako lanbide-profilak dituztenak:

> Horietariko % 51 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.

> Bestetik, % 43 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.

> Azkenik, % 6 beste profil profesional zuten lagunak izan dira.

 Ikastaro bakoitzak 8 orduko iraupena izan du, launa orduko bi saiotan banatua. 

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

Jarrai iezaguzu gizarte-sareetan!