Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate Jn. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoan Zuzendariorde Teknikoa izendatua

Bilbao (1958). Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua. Euskal Herriko Unibertsitatea (1981). Osasuneko Institutu Nazionalean (INSALUD) egin zuen lan, eta 1982ko otsailetik aurrera Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian. 

Ertzaintzaren ikerketa-zerbitzuetako zuzendari izan zen 1987tik –urte horretan, Totorika doktorearekin batera, psikiatria arloan ikerketa-sari nazionala lortu zuen– 1991 arte. Urte horretan, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendari izendatu zuten, eta 1992ko maiatzaren 24tik EAEko Segurtasun Batzordeko kide eta idazkarikide da.

Eusko Jaurlaritzako karrerako funtzionario 1990etik, bere jarduera teknikoari ekin zion berriro administrazioan 2009an; lan-arriskuen arloko irakaskuntzarekin lotuta 1998tik, goi-mailako teknikaria da lan-arriskuen prebentzioan, hiru espezialitateetan, eta 2010eko azaroan OSALANen hasi zen lanean. 2013an, Bizkaiko Lurralde Zentroko zerbitzuen arloko ardura hartu zuen 

Hainbat kultura- eta lanbide-elkartetako kide da, baita bere jarduerarekin lotura duten instituzio eta erakunde akademiko batzuen aholkulari ere. Zenbait argitalpen ere argitaratu ditu.

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, zeinen bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoan zuzendariorde teknikoaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia