EAEko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. 2014ko 3. hiruhileko txostena

EMAITZA NAGUSIAK

1. OBRA HANDIKO LIZENTZIAK

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin du, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, obrak egiteko eman diren baimenen kopuruak; hala ere, kopuru horrek gora egin du 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Finkatu egin da birgaitze-lanak egiteko obra-lizentzien nagusitasuna. 

Urtetik urterako datu metatuek adierazten dute aurrerapen bat izan dela 2014ko hirugarren hiruhilekoan, eta maila positiboak erdietsi dituztela eraikuntza berriko obretarako lizentziek.

Bizkaian soilik egin dute gora birgaitzeko eta eraikuntza berriko lizentziek, biek batera. Birgaitze-lizentzien kopuruak soilik hobetu dira Gipuzkoan, eta Araban behera egin dute bi lizentzia-mota horien kopuruek. Hala ere, kasu guztietan adierazten dute hoberako dinamika 2014ko hirugarren hiruhilekoko datuek.

2. EMANDAKO OBRA HANDIKO LIZENTZIAK ZER ERABILERATARAKO ZIREN

Obra handiko lizentzien kopuruek, hala bizitegi-erabilerarako nola bestelako erabileretarako, behera egin dute azken hiruhilekoan, baina emaitzak nabarmen hobetu dira urtetik urtera

Emandako obra-lizentzien kopuruaren bilakaera positiboa da urtetik urtera eta jarduera-sektore guztietan, industria eta energiaren sektorea barne.

3. AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZA-KOPURUA, OBRA HANDIKO ZENBAT LIZENTZIA EMAN ZIREN KONTUAN HARTUTA

Eraikuntza berriko etxebizitzen aurreikuspena berrekuratzen da.

Urtetik urterako kopuruetan, birgaikuntzaren arloan aurreikusitako jardueren kopuruak gora egin du Bizkaian, baina horrek ez du konpentsatzen etxebizitza berrien arloko jardueran izan den jaitsiera orokorra. Jaitsiera hori, ordea, nabartu egin behar da Gipuzkoan, 2014ko hirugarren hiruhilekoko datuei erreparatuta.

2014ko 3. hiruhileko txostena (PDF, 377 KB) 

Informazio gehigarria

2014ko 3. hiruhileko taula estatistikoak

Azken eguneratzea: 2014/12/05